Kanona ordaindu beharrik ez duten ibilgailu astunak - Araudia
Kanona aplikatuko zaie salgaiak garraiatzeko erabiltzen diren eta 3,5 tonatik gorako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuei. Ez zaie aplikatuko, beraz, pertsonak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailu astunei. (7/2016 Foru Araua).
Ibilgailu astunak identifikatzea
Arku bakoitzak bertatik pasatzen diren ibilgailuen bolumena kalkulatzeko eta, bolumenaren arabera, ibilgailuaren kategoria sailkatzeko teknologia du.
Baina badira beste prozesu osagarri batzuk ere; izan ere, beti ezin izaten dira zuzen bereizi pertsonak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak eta salgaiak garraiatzeko erabiltzen direnak.
Gomendioa – Borondatez erregistratzea
Horregatik, pertsonak garraiatzeko ibilgailu astunen jabeei edo titularrei gomendatzen diegu erregistratzeko, ibilgailuaren kategoria zuzena aplikatuko zaiela ziurtatzeko. Erregistro hori eskatzeko sakatu hemen.