Ordezko ibilgailua

Abiatu gailuari lotutako ibilgailua matxuragatik, hausturagatik eta abarrengatik aldatu behar bada, BIDEGIri jakinarazi behar diozu, tailerrean konpontzen den bitartean beste ibilgailu bat aldi baterako erabiltzeko baimena eman dezan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Konponketa-tailerraren ziurtagiri bat, datu hauek jasoko dituena:

  1. Titularraren datu pertsonalak.

  2. Matxuratutako ibilgailuaren marka, modeloa eta matrikula.

Nola eta non egin eskaera

Telematikoa

  • Telematikoki egin dezakezu, azkar eta erraz, bezeroen gune pribatuaren bidez, hemen sakatuta. Sarbide-gakorik ez baduzu, sakatu “Eguneratu pasahitza”, eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu eguneratzeko..

      Erantsi beharreko dokumentazioa: fitxategiek 3 Mb baino gutxiago izan behar dute.

Presentziala

  • Aurrez aurre ere egin dezakezu, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 8:00etatik 20:00etara, Bergarako edo Aritzetako Bezeroen Arretarako bulegoetan. Aukera honekin, egungo gailua entregatu beharko duzu, eta ordezko bat emango zaizu tailerrean konpontzen ari zaren bitartean.

Aritzetako bulegoak
GI-20-KP/PK 14,800
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Bergarako bulegoak
Ondartza baserria: AP-1/Goiauzoa 34
20570 Bergara (Gipuzkoa)

Ordezko ibilgailua erabiltzeko denbora

Ordezko ibilgailuaren eskaera onartzen bada, alta emandako kontratuan ezarritako erantzukizun berberak ezarriko dira, ordezko ibilgailuan bakarrik erabiltzeko. Gehienez 15 egun naturaleko balioa izango du, eta guztira gehienez ere 30 egunez luzatu ahal izango da. Matxurak edo konponketak 30 egun baino gehiago iraun behar badu, jarri harremanetan bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin.

Ordezko ibilgailu indarrean jartzea

BIDEGIk eskaera balioztatu ondoren, 48 ordu beharko dira indarrean sartzeko. Eskaera baliozkotzen denean, baliozkotze horren emaitza bidaliko da emandako helbide elektronikora, ordezko ibilgailuaren eskaera berretsiz edo eskaera ukatuz eta arrazoiak adieraziz. 

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ditzakezu Abiaturi buruzko galdera ohikoenak