Gure autobideak

A-636

Ordainbideak

ABIATU edo beste TAG gailu bat

Dagoeneko ABIATU (edo beste TAG gailu bat) baldin badaukazu, ez duzu besterik egin behar A-636 errepidea erabiltzeko.

Ibilgailu ARINA baldin badaukazu, Gipuzkoan erroldatuta bazaude eta ABIATU ez baduzu, eskatu oraintxe bertan eta baliatu deskontu eta abantaila ekonomiko guztiak (ikus ABIATU).

Matrikula erregistratuta

TAG gailurik ez baduzu, zure ibilgailuaren matrikula erregistratu behar duzu BIDEGIn. Webgune honetan, sartu eremu pribatura, sortu zure profila, baldin baduzu, eta erregistratu zure ibilgailua.

Hori duzu bide bakarra dagokion kanona ez ordaintzeak dakartzan zehapenak saihesteko.
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiak, Deskargako autobiatzat ere ezagutzen denak, lagundu egiten du Goierriko, Urola Garaiko eta Deba Garaiko haranetako udalerrien artean Gipuzkoako barne-loturak hobetzen.
  • A-636 errepideak, N-I eta A-15 bideekin eta Gipuzkoako biribilgunea deitzen den AP-1 eta AP-1/AP-8 autobideekin batera, ahalmen handiko errepideen sarea osatzen du. Hala, lurraldeko udalerri guztiek sarbidea dute 15 km baino gutxiagora dagoen autobia edo autobide baterako.
Eraikuntza eta zerbitzuan jartzea bost fasetan egikaritu zen 1997 eta 2019 artean. Beasain eta Zumarraga arteko lehen bi tarteak Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zituen. Hurrengo biak Zumarraga eta Antzuola artekoak, BIDEGIk, eta bosgarrena, Antzuola eta Bergara artekoa, Aldundiak eta BIDEGIk.
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

FREE FLOW teknologia duen bidesaria A-636 errepidean

Autobia honetan bidesaria ordaintzea nahitaezkoa da ibilgailu motordun guztientzat, motozikletak salbuetsita

Eta FREE FLOW teknologiaren bidez egiten da. Ez dago tarteen sarrerako edo irteerako ordainketa-kabinarik. Horren ordez, ibilgailua automatikoki irakurtzeko edo identifikatzeko 3 ATARI eta ERDIATARI jarri dira, ibilbide bakoitzean egindako tarteak kontrolatzeko. 
Responsive Image
Erdi-arkuak Antzuolan Arkuak Beasainen, Ezkion eta Deskargan
Responsive Image

Bide-zatiak eta kanona (BEZ barne)

IBILGAILU ARINAK

  ABIATUREKIN *
IBILBIDEA ABIATU GABE 1-8 IRAGANBIDE:
% 25EKO DESKONTUA
9-20 IRAGANBIDE:
% 55EKO DESKONTUA
21. IRAGANBIDETIK AURRERA:
% 75EKO DESKONTUA
Beasain-Ormaiztegi 0,39 € 0,29 € 0,17 € 0,10 €
Ormaiztegi-Zumarraga 0,76 € 0,56 € 0,33 € 0,19 €
Legazpi/Urretxu-Bergara 1,44 € 1,06 € 0,63 € 0,35 €
Legazpi/Urretxu-Antzuola 0,49 € 0,36 € 0,22 € 0,12 €
* Gutxienez hilabete horretan 6 igarotze eginez gero

IBILGAILU ASTUNAK

Ibilbidea Ibilgailu astunak 1 Ibilgailu astunak 2
Beasain-Ormaiztegi 0,62 € 0,80 €
Ormaiztegi-Zumarraga 1,21 € 1,53 €
Legazpi/Urretxu-Bergara 2,37 € 2,93 €
Legazpi/Urretxu-Antzuola 0,81 € 1,00 €
3,5 t-tik gorako eta 12 t-tik beherako pisua (BGM) 12 t-ko edo hortik gorako pisua (BGM)

Datu interesgarriak A-636

Responsive Image
  • Luzera: 22,9km
  • Tunelak: 3 guztira. Guztiak batuta: 1,95 km.
  • Zubibideak: 12 guztira. Guztiak batuta: 2 km.
  • Irteerak: 9 guztia. Horiek loturak dituzte N-I eta AP-1 bideekin eta GI-2632, GI-2635, GI-631 eta GI-2630 errepideekin (Ormaiztegi, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Azkoitia eta Antzuola).  
  • EBBI eguneko batez besteko intentsitatea (2019): 18.982 ibilgailu/egun.
Responsive Image

22.9km.

Luzera
Responsive Image

3

Tunelak
Responsive Image

12

Zubibideak
Responsive Image

9

Irteerak
Responsive Image

18.982

Eguneroko batez besteko intentsitatea

AP-1/AP-8

AP-1/AP-8 autobideak Gipuzkoako lurralde osoa zeharkatzen du ekialdetik (Behobia) mendebaldera (Bizkaiko muga, Eibar eta Ermua artean).
Autobide hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetara itzuli zen 2003ko ekainaren 6an, eta, foru-mandatuz, kudeaketa eta mantentze-lanak BIDEGIren ardurapean daude. AP-8 errepidearen tarte zaharraren (gaur egun, GI-20) 7,5 km ere kudeatzen ditugu.
2005 eta 2010 artean BIDEGIn autobide honetarako obra estrategikoez arduratu ginen, hala nola:
  • Irun - Oiartzun Bentak tartea 6 erreira zabaltzea. 6 km.
  • Aritzeta-Orio tartea 6 erreira zabaltzea. 7 km.
  • Donostiako bigarren ingurabidea egikaritzea. 16 km.
AP-1/AP-8 autobidea Gipuzkoako bide-sare berriaren funtsezko ardatza da, eta EAEko errepide-sarea egituratzen duen elementu nagusia.
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

Datu interesgarriak AP-1/AP-8

Responsive Image
  • Luzera: 75 km Gipuzkoako tartean.
  • Tunelak: 9 guztira. Guztiak batuta: 2,82 km.
  • Zubibideak: 25 guztira. Guztiak batuta: 5,79 km. Deigarria da zubibide kopuru handia, lurraren orografia zorrotzaren ondorio.
  • Irteerak: 11 irteera autobidean zehar. Gipuzkoako errepide-sare nagusiarekiko loturekin eta lurraldeko herri nagusietarako sarbide zuzenarekin edo erdizuzenarekin.
  • Zerbitzuguneak: 3 guztira. Itziar, Hernani eta Oiartzun (3rak irisgarriak dira bi noranzkoetan).
  • EBBI eguneko batez besteko intentsitatea (2019): Intensidad Media Diaria 33.626 vehículos/día.
Responsive Image

75km.

Luzera
Responsive Image

9

Tunelak
Responsive Image

25

Zubibideak
Responsive Image

11

Irteerak
Responsive Image

3

Zerbitzuguneak
Responsive Image

33.626

Eguneroko batez besteko intentsitatea

AP-1

Autobide moderno honek Debagoiena bailarako udalerriak Donostiarekin, Bilborekin eta Gasteizekin lotzen dituen korridorea osatzen du. BIDEGIk eraiki du, eta hura egikaritzea erronka teknikoa izan da bide-azpiegituren agentziarentzat, lurraren orografia dela eta.
  • Eraikuntza eta zerbitzuan jartzea bost zatitan egin zen, 2003ko abenduan hasi eta 2009ko maiatzean bukatuz.​​​​​​​
Autobidea bost tartetan eraiki eta jarri zen zerbitzuan, 2003ko abenduan hasi eta 2009ko maiatzean amaituta.
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

Datu interesgarriak AP-1

Responsive Image
  • Luzera: 31,9 km Gipuzkoako tartean.
  • Tunelak: 13 guztira. Guztiak batuta: 13,07 km. Isuskitzako tunela nabarmentzen da (Arabako muga). 3.418 m-ko luzerarekin, EAEko luzeena dena.
  • Zubibideak: 13 guztira. Guztiak batuta: 4,75 km. Autobidearen ibilbide osoaren erdia baino gehiago tunel eta zubibideen artean igarotzen da.
  • Irteerak: . Horiek GI-627 eta GI-632 errepideekin lotzen  dira eta Debagoieneko herriei zerbitzu egiten diete: Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Arrasate, Oñati, Bergara, Antzuola, Urretxu, Zumarraga, Elgeta eta Legazpi.
  • Zerbitzuguneak: 2 guztira. Arrasate (Araba-Eibar noranzkoan) eta Eskoriatza (Eibar-Araba noranzkoan).
  • EBBI eguneko batez besteko intentsitatea (2019): 17.806 ibilgailu/egun.  
Responsive Image

31,9km.

Luzera
Responsive Image

11

Tunelak
Responsive Image

12

Zubibideak
Responsive Image

5

Irteerak
Responsive Image

2

Zerbitzuguneak
Responsive Image

17.806

Eguneroko batez besteko intentsitatea

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ditzakezu A-636 autobiari buruzko galdera ohikoenak.