
Gaurkortasuna
Albisteak eta trafikoan eragina
Datu pertsonalei buruzko informazio politika
PRIBATUTASUN POLITIKA OROKORRA
Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorren arabera, 2016ko apirilaren 27koa, Pribatutasun Politika honen helburua BIDEGIk, GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS S.A, bere zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen modua jakinaraztea da. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA BIDEGI, GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS S.A. Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako eskumenak egikarituz. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago 1973 liburukian, 215 folioan, SS-21021 orrian, 0 Liburuko lehenengo inskripzioa. CIF A20783023 Posta helbidea: Asti Auzoa 631, Edificio A 20800 Zarautz (Gipuzkoa) Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu-datuak: dbo@bidegi.eus DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK BIDEGI, GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS S.A., ., (BIDEGI hemendik aurrera) sozietate forala, Gipuzkoan bere eskumeneko autopistak kudeatzeko arduraduna den heinean, zerbitzu desberdinak eman ahal izateko datu pertsonalak tratatu behar ditu. Ondorioz, erabiltzaileak pribatutasun atari honetan eskainitako zerbitzu bakoitzari dagokion politika informatibo zehatza aurkituko du, zerbitzua emateko eskatzen diren datu pertsonalen tratamendu bakoitzari dagokiona. DATUEN JATORRIA Jasotako datu pertsonalak, pertsonak eskainitako informaziotik edo datu horiek bestelako erakundeekin egiaztatzetik datoz. ERRAZTUTAKO DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIATASUNA BIDEGIk emandako zerbitzuen erabiltzaileek erraztutako datu pertsonalen zehaztasuna, jadanekotasuna eta egiatasuna bermatu eta horrengatik erantzuten dute. Honez gain, datuak modu egokian eguneratuak mantentzera konprometitzen dira. KONTSERBAZIOA Datu pertsonalak jaso diren helbururako beharrezkoak diren heinean gordeko dira, interesdunak BIDEGIrekin duen erlazio edo lotura mantentzeko helburuarekin eta datuen ezabatzea eskatzen edo tratamenduaren aurka egiten ez duen bitartean. Era berean, galdagarriak diren lege betebeharrak betetzeko, legeak ezartzen dituen epeen arabera kontserbatuko dira. LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILI AHAL IZATEKO LEGEZKO TITULUA BIDEGIk datu pertsonalen tratamendua egin ahal izateko, beharrezkoa den legitimazioa Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrak ezarritako baldintzen arabera gauzatuko da. Datuen titularrari zerbitzu bakoitzean aplikagarri diren legezko tituluen inguruko informazioa emango zaio. HARTZAILEAK Datu pertsonalen tratamenduan zehar BIDEGIk ez du inolako lagapenik edo nazioarteko transferentziarik egingo, salbu eta lege betebehar bat betetzeko, zerbitzuari euskarri emateko edo, beharrezkoa denean, pertsonari aldez aurretiko baimena eskatuz. ESKUBIDEAK BIDEGIk norberaren datu pertsonalekin loturik dauden hurrengo eskubideen egikaritza errazten du:
Edozein pertsonak eskubidea dauka BIDEGIk bere datu pertsonalak tratatzen ari den inguruko baieztapena jasotzeko, bere datuetara irispide izateko, datu zehazgabeak zuzentzeko edo, kasuan kasu, ezereztea eskatzeko baldin eta, beste arrazoien artean, dagoeneko beharrezkoak ez badira jaso ziren helbururako. Kasu zehatzetan, interesdunek datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, datuak soilik erreklamazioak egin edo defenditzeko gordeko dira. Modu berean, kasu zehatzetan eta egoera bereziekin erlazionaturiko arrazoiak izanda, interesdunek datuen tratamenduaren aurka egin dezakete. Kasu horretan BIDEGIk datuak tratatzeari utziko dio salbu eta legezko arrazoiengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak egin edo defenditzeko beharrezkoa denean. Interesdunak eskubidea izango du bere adostasuna edozein unetan atzera botatzeko. Honek ez du eraginik izango aldez aurretik emandako adostasunean oinarriturik dauden tratamenduen legezkotasunean. Eskubideak egikaritzeko BIDEGIri idatzi bat zuzendu ahalko diozu hurrengo helbidean: Asti Auzoa 631, Eraikina A 20800 Zarautz (Gipuzkoa) edo email bat bidali dbo@bidegi.eus helbide elektronikora. Datu pertsonalen babesari dagokionez, zure eskubideak aseturik ikusten ez badituzu, eskumeneko Datuen Babeserako Bulegoan dagokion erreklamazioa jarri ahalko duzu. DATU PERTSONALEN BABESERAKO ORDEZKARIARI BURUZKO INFORMAZIOA. Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren aginduz BIDEGIk Datuen Babeserako Ordezkaria dauka. Ordezkaria informazio pertsonalaren kudeaketan pertsonen errespetua zaintzeko eta datuak babesteko araudia betetzeko arduradun gisa jarduten du. Hurrengo helbidearen bitartez ordezkariarekin kontaktuan jarri ahal zara dbo@bidegi.eus |
DATU PERTSONALEN INGURUKO INFORMAZIO-POLITIKA: KONTSULTA EDO KONTAKTUA
Arduraduna |
BIDEGI, GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS S.A., Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako eskumenak egikarituz. |
Helburua |
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak? BIDEGIk pertsonak erraztutako datu pertsonalak datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideak egikaritzeko, interesdunek azaldutako eskaerak kudeatu eta erantzuteko tratatzen ditu. |
Legitimazioa |
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa? Datuen tratamendua egiteko oinarri juridikoa lege betebehar baten betepena da, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikuluaren arabera eta erregelamenduak berak ezarritakoa. |
Hartzaileak |
Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak? Datu pertsonalak arau batek eskatzen duen kasuetan erakundeari galdatutako betebeharrak betetzeko, edo desjabetze ebazpen bat burutu eta kopuru ekonomikoak ordaintzeko, baita zerbitzuari euskarri ematen dioten kanpoko hornitzaileei komunikatuko dira. |
Kontserbazioa |
Zenbat denboraz kontserbatzen ditugu zure datuak? Eskubideen egikaritzari dagozkion datuak bi urtetan zehar kontserbatuko dira, salbu eta Datuak Babesteko Bulegoan prozedura bat hasi edo/eta erreklamazio bat jarri bada, kasu horretan prozedura artxibatu arte gordeko di |