BIDEGI

Nor garen

BIDEGI Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia foru-sozietate bat da, AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak Gipuzkoako tarteetan kudeatu eta mantentzeaz arduratzen dena. AT Sistemaren bidez kudeatzen dugu, halaber, ibilgailu astunei N-I eta A-15 errepideak erabiltzeagatik kanona kobratzea.

Gainera, duela gutxi, AP-636 errepidean Antzuola-Bergara tarteko obrak egin ditugu, Gipuzkoako Biribilgunea izenekoa osatzeko.

2003an sortu ginenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak aginduta, hainbat proiektu estrategiko hartu ditugu gure gain:
  • AP-1/AP-8 kudeatzea eta mantentzea.
  • AP-1 berria egikaritzea.
  • Donostiako bigarren ingurabidea egikaritzea.
  • La construcción de los terceros carriles desde Irun hasta Orio de la AP-1/AP-8
  • AP-636 errepidearen Antzuola-Bergara tarteko obrak egikaritzea.
Proiektu horien guztien inbertsioak AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideek sortzen dituzten diru-sarreren bidez finantzatzen dira.
Kudeaketa-eredu horri esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak (bide-azpiegituren arloan eskumena duen bakarrak) gure zergak erabil ditzake era berean Aldundiaren eskumenekoak diren beste helburu batzuetarako, hala nola gizarte-politikak indartzeko, Lurraldeko ekonomia- eta industria-jarduera babesteko eta bultzatzeko, eta Gipuzkoako lurralde-oreka eta Gipuzkoako pertsonen ongizatea bermatzen duten programak abiarazteko.

Zer egiten dugun

Autobideak kudeatzea

AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen ditugu. 107 km-ko ahalmen handiko bideak dira, eta Europa barneko komunikazio-ardatz estrategikoetako bat osatzen dute, Europako iparraldea eta erdialdea penintsularekin eta Afrikako iparraldearekin lotzen baitituzte.

Azpiegituretan berrinbertitzea

Kanonak sortutako diru-sarrerak lehendik dauden azpiegiturak hobetzeko eta mantentzeko eta bide-azpiegitura berriak finantzatzeko inbertitzen ditugu.

Zerbitzuak

Nabarmentzekoa da Abiatu teleordaingailua abian jarri izana. Gailu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako deskontuak eskuratzeko aukera ematen die Gipuzkoako herritarrei.
Gainera, faktura elektronikoaren bidez, Abiaturen titularrak zehatz-mehatz jakin dezake zer kontsumo egin dituen gailuarekin BIDEGIk itundutako azpiegitura eta zerbitzu guztietan; besteak beste, Espainiako autobide- eta aparkaleku-sarean, Via Verde-n (Portugal), Frantziako autobideetan eta itundutako aparkalekuetan.

AT Sistema kudeatzea

Ibilgailu astunei N-I eta A-15 errepideen Gipuzkoako tarteak erabiltzeagatik kanona kobratzeaz arduratzen gara.

Segurtasuna eta mantentze-lanak

Gure erantzukizuna da autobideak kontserbatzea eta mantentzea Europako segurtasun-estandarren barruan.
Horretarako, trafikoa kontrolatzeko eta jarraipena egiteko 2 zentro ditugu: bata Zarautzen, AP-1/AP-8 autobiderako, eta bestea Bergaran, AP-1 autobiderako. Biak eguneko 24 orduetan daude operatibo, eta segurtasuna bermatzen dute trazadura osoan, baita, gorabeherarik izanez gero, koordinazio eta esku-hartze azkarra ere.
 

Aritzeta – Bezeroarentzako Arreta

BIDEGIren bezeroarentzako arreta-zerbitzuak

Aurrez aurre, telefonoz eta online ematen dugu arreta. Eta 4 hizkuntzatan ematen dugu: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Gure kokapenak irisgarritasun eta mugikortasun handia ahalbidetzen die ibilgailu arinei zein kamioiei.
Astelehenetik ostiralera (lanegunak)
8:00etatik 20:00etara, etenik gabe
 
GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil
(Aritzetako zerbitzugunea)

Mugarri nabarmenak

BIDEGI zenbakitan

2020ko ustiapeneko sarrera eta gastuak

ABIATU 31.700.000 €
ARINAK 53.300.000 €
ASTUNAK 37.300.000 €
BESTE ZERBITZU BATZUK 8.300.000 €
AT SISTEMA N-I/A-15 9.300.000 €
AURREKO EKITALDIETAKO KUTXAKO SOBERAKINAK 6.900.000 €
GARRAIO ZENTRO INTEGRALA GZI –Europako diru-laguntza 1.400.000 €
Diru-sarrerak
148.200.000€ BEZik gabe
Gastuak
ABIATU DESKONTUAK 26.517.000€
USTIAPENA, MANTENTZE-LANAK ETA KONTSERBAZIOA 51.700.000€
INBERTSIOAK 9.400.000€
AMORTIZAZIOA ETA INTERESAK 66.600.000€

Eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) BIDEGIk kudeatzen dituen autobideetan

Lankidetzak

BIDEGI - Interbiak - Arabat

Hiru lurraldeen (Gipuzkoa-Bizkaia-Araba) arteko akordioari esker, AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideen bezero edo erabiltzaileak honako aukera hauek ditu:
Gipuzkoako, Bizkaiko edo Arabako edozein geltokitan sarrera eta irteera duten iraganbideak egitea,lurralde bakoitzean azpiegitura utzi beharrik gabe egindako iraganbidea ordaintzeko.
Emakidadun batean kudeaketa bakarra eginda, hiru lurraldeetako edozeinen erreklamazioa egitea.
Garraio berezietarako, nahikoa da eskatzailea harremanetan jartzea ibilgailua autobidera sartuko den emakidadunarekin, aurrekontu bakarra batera egin dadin, baimen bakarra emateaz gainera.

BIDEGI - ASF

2007ko martxoaren 1ean, mugaz gaindiko teleordainketako Europako lehen akordioa jarri zen abian.
BIDEGI eta ASF (Autoroutes du Sud de la France) aitzindariak dira mugaren bi aldeetan teleordainketaren elkarreragingarritasun-zerbitzua ematen.
Eskakizunak:
  • ASFren bezeroak: Liber-t Océan teleordaingailu bat izatea.
  • BIDEGIren bezeroak: Abiatu teleordaingailua edo banku-erakunde batek emandakoa edukitzea. 
Elkarreragingarritasun-akordio horrek ibilgailu arinentzat bakarrik balio du.
Teleordainketaren estaldurak:
  • Liber-t Océan: AP-8 autobideko bost geltoki Irun eta Zarautz artean.
  • Espainiako teleordainketa: ASFk kudeatzen duen autobide-sarea: A-63 (Côte basque), A-64 (la Pyrénéenne) eta A-65.

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ditzakezu BIDEGIri eta bere zerbitzuei buruzko galdera ohikoenak.