
Abiatu
Zer den
Abiaturen eguneratze berri batek (ez da beharrezkoa gailua aldatzea) prestazio berriak gehitzen dizkio egungo gailuari. Adibidez, bere erabilera-estaldura handiagotzen da autobideetan eta aparkalekuetan. Eta orain, Espainiako estatu osoan, Frantzian eta Portugalen ez ezik, Abiatu ere Andorran erabil daiteke ordaintzeko.
Berrikuntza eta hobekuntza guztiak Abiaturen erabiltzaile-kontratu berrian jasotzen dira. Hemen kontsultatu dezakezu kontratu berria.
Nola funtzionatzen duen

Nori zuzenduta dagoen
Gipuzkoako autobideak eta AP-636 autobia erabiltzen dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiei:
Non
Erabiltzeko aholkuak
Turismoak
Motozikletak
- Ibilgailu hauen kasuan, gailua eraman ahal izateko, beharrezkoa da homologatutako euste-elementuak erabiltzea.
- Betiere, semaforoa berdez dagoenean gainditu hesia, 10 km/h-tik beherako abiaduran, aurreko ibilgailuarekin gutxienez 10 metro utzita.
- Gailu bat eramaten bada eta bideak sarrera-tiketa eskaintzen badu, ezinbestekoa da txartel hori jasotzea eta irteeran entregatzea kobratzaileak artatutako bide batean, behar bezala kobratu ahal izateko.
Zerbitzu berriak
Etengabeko hobekuntza-prozesuan, eta punta-puntako zerbitzu teknologikoa eskaintzeko helburuarekin, prestazio berriak eta erabiltzaileentzako zerbitzu arinagoak gehitzen jarraitzen dugu. Hona hemen azken nobedadeak:
Orain arte bezala egin dezakezu, aurrez aurre, Aritzetako eta Bergarako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuetan. Edo, nobedade gisa, gure webgunean egin ditzakezu izapide horiek, zure erabiltzaile-profilean.
Abiatu kontratatzea
Lortu zure Abiatu
Abiatu gailua kontratatzeko, erregistratuta egon behar da.
Mantentze-zerbitzuaren prezioa urtean 7 eurokoa izango da (BEZa barne), eta gailua igortzean hasiko da. Italian erabiltzeko gailu bereziak, gainera, 4 euroko kostua izango du eskaera momentuan (BEZa barne).
Webaren erabiltzailea bazara eta zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu Pasahitza berreskuratu eta zure posta elektronikoan jasoko duzu.