AT Sistema zorra-ordainketa

AT Sistema zorra-ordainketa 

Gipuzkoako ahalmen handiko A-636 edota N-I/A15 errepide-zatiak erabiltzeagatik egindako zorra ordaindu dezakezu.

Zorra KONTSULTATZEKO bi aukera dituzu:

SARBIDE AZKARRA: Ordainketa-errekerimenduaren jakinarazpenean azaltzen diren datuak sartuta, zure zorra kontsulta dezakezu eta horretarako ezarritako moduen bidez ordaindu.
 

GUNE PRIBATURAKO SARBIDEA: Erabiltzaile, ibilgailu eta ordainbidearen erregistro osoa egin ondoren, ordaintzeke dauden ibilbideei buruzko informazioa kontsultatu eta deskargatzeko aukera izango duzu, eta une horretan ordaintzea edo ez ordaintzea erabakiko duzu, ordainketa-pasabidearen bidez.
Txartelaren datuak emateak ez dio baimenik ematen Bidegiri zorra automatikoki kobratzeko; horretarako, espresuki zorra ordaintzea onartu beharko duzu.

Zorra ORDAINTZEKO bi aukera dituzu:

Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidearen bidez online edota ordainketa-gutunaren bitartez ordainketa burutu dezakezu.
Online ordaintzeko, Banku Elektronikora harpidetuta egon beharko duzu finantza-erakunde laguntzaile hauetakoren batean:

Kutxabank
Laboral Kutxa
BBVA
La Caixa

Txartel bidezko ordainketa

Zorra VISA/MASTER CARD txartelaren bidez ordain dezakezu. Horretarako, kreditu-txartel bat erregistratu behar duzu, eta online erosketak egiteko baliagarria izan behar du.

Ordainketa-gutuna sortu eta beraren bidez ordaintzeko, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin (+34) 943 105 106 telefonoan, astelehenetik ostiralera (lanegunetan) 8: 00 - 20:00 ordutegian.