Zalantzarik?
Harremanetan jarri
BIDEGIren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua (BAZ)
etenik gabe
GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil
Ohiko galderak
- FUNTZIONAMENDUA
Zer da Abiatu 2.0?
Abiatuk eskaintzen dituen zerbitzuak eta prestazioak hobetzen dituen teleordaingailu berria da.
Non erabil daiteke Abiatu 2.0?A-636 autobian zein EAEko eta Estatuko autobide guztietan erabil daiteke, baita Portugaleko autobideetan (Via Verde) eta horretarako gaitutako aparkalekuetan ere.
Gainera, Abiatu 2.0rekin, Frantzia osoko autobide eta aparkalekuetako erabilera-estaldura zabaldu da.
AUTOBIDEAK:
- Estatuko emakidadunak
- AP-1/AP-8 autobideen Gipuzkoako tartea
- Estatuko gainerako autobideak
- Frantzia
- Portugalgo Via Verde
APARKALEKUAK:
Nork kontrata dezake Abiatu 2.0?Abiatu 2.0 kontratatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzu:
- Jarduera profesional, enpresarial edo ekonomiko bati atxikita ez dagoen ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea eta jabea den pertsona fisikoa izatea.
- Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea.
- Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotea.
Ikus xehetasun +: 19/2014 Foru Araua, abenduaren 3koa
Nola egiazta dezaket ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea naizela?Ibilgailu arin baten ohiko erabilera egiaztatzeko, ezinbestekoa izango da BIDEGIk Aritzetan dituen Bezeroarentzako Arretarako bulegoetara dokumentu hauetako bat bidaltzea edo bertan aurkeztea:
- Dagokion ibilgailuaren ohiko gidariak jasoko dituen aseguru-polizaren fotokopia.
Ibilgailuaren gidariek harremana edo ahaidetasuna badute:
- Ahaidetasun-lotura egiaztatuko duen familia-liburuaren fotokopia.
- Izatezko elkartzeen kasuan, Izatezko Elkartzeen Erregistroko inskripzio-ziurtagiriaren fotokopia.
- Adierazitako edozein ziurtagiririk ezean, kasuistika berezia azalduko duen idazki bat aurkeztu beharko da. Berori BIDEGIk aztertuko du betiere.
Aurretik adierazitako dokumentazioa honela helaraz dakioke BIDEGIri:
- E-mail: info@bidegi.eus
- Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoak. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.
Autobidea profesional gisa erabiliz gero, Abiatu 2.0 eduki al dezaket?Ez. Beharrezkoa da jarduera profesional, enpresarial edo ekonomiko bati atxikia ez dagoen ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea eta jabea den pertsona fisikoa izatea.
Gipuzkoan erroldatuta ez banago, Abiatu 2.0 eduki dezaket?Ez. Beharrezkoa da Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea.
Abiatu 2.0 ibilgailu batean baino gehiagotan erabili al dezakegu?Ez. Abiatu 2.0 pertsonala eta besterenezina da, eta ibilgailu bakar bati lotetsita dago.
Deskontuetarako eskubidea ematen duen gailu bat baino gehiago kontrata dezaket?Ez. Bezero bakoitzak gailu bakarra kontrata dezake.
Nola alda dezaket Abiatu 2.0 gailuaren titulartasuna?Beharrezkoa izango da gailuari baja ematea eta titular berriarentzat beste kontratu bat egitea.
Zer egin behar dut Abiatu 2.0 gailuak lotetsita duen banku-kontua aldatzeko?Hainbat aukera dituzu:
- Webgunea: Banku-kontua azkar alda dezakezu web-orriaren bidez, Eremu pribatuko "Abiatu 2.0 eskabideak" atalean, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin sartu ondoren: Ikus xehetasuna +: Eremu pribatua.
- E-mail: info@bidegi.eus helbidera e-mail bat bidalita egin dezakezu. Datu hauek adierazi behar dituzu:
- Izen-abizenak
- NAN
- Gailuaren numerazioa (16 digitu)
- Ibilgailua (matrikula, marka, modeloa) eta/edo banku-kontu berriaren zenbakia (IBAN barne)
- Aurrez aurre: Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoak. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.
Zer abantaila ditu Abiatu 2.0k?- Deskontuak aplikatzea: AP-1/AP-8 autobideetan zein A-636 autobian deskontuak lortzeko aukera ematen duen sistema bakarra da.
- Ordainketa-sistema azkarragoa eta arinagoa autobideen erabiltzaileentzat.
- Faktura errazagoa eta argiagoa.
- Iraganbideak kreditu bidez ordaintzea (karguak hila amaitu ondoren egiten dira).
- Bezeroaren eta BIDEGIren arteko hurbilagoko zerbitzua.
Ibilgailua aldatu dut eta ibilgailu berriari deskontuak aplikatzea nahi dut. Zer egin behar dut?Jar zaitez harremanetan BIDEGIk Aritzetan duen Bezeroarentzako Arretarako Bulegoarekin. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara. Tel.: (+34) 943 105 106.
Nola eska dezaket euskarri berri bat?Hainbat aukera dituzu hori egiteko:
- Aurrez aurre, titularraren NANa aurkeztuta eta euskarria BIDEGIk Aritzetan duen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan jasota (ordutegia: 08:00-20:00, astelehenetik ostiralera). 3 €-ko kostua du.
- Etxera bidaltzea: Titular gisa, zure datuak eta eskaeraren arrazoia helbide honetara bidali beharko dituzu: info@bidegi.eus. Entregatzeko epea, gutxi gorabehera: 1 aste. 6 €-ko kostua du.
Zer prezio du Abiatu 2.0k?Gailuari alta ematea doan da. Mantentze-zerbitzuaren prezioa urtean 7 €-koa da (BEZa barne).
- DESKONTUAK
Zer deskontu aplikatzen dira Abiatu 2.0rekin?
- Deskontu progresiboak Gipuzkoan: % 25, % 55 eta % 75.
- Irungo eta Zarauzko estazioen arteko joan-etorriko kenkaria.
- Hilean 36,04 €-ko gehieneko muga AP-1/AP-8 autobideak eta A-636 autobidea erabiltzeagatik.
- Hilean 52,08 €-ko gehieneko muga AP-1/AP-8 autobideak (Bizkaia eta/edo Araba) Gipuzkoan jatorria edo helmuga duten igarobideetan erabiltzeagatik.
A-636 autobian lehenengo arkutik azken arkura igaro arte gehienez 20 minutuz egiten diren bidaiak, noranzko berean, bidaia bakartzat hartuko dira, zein tartetik igarotzen diren kontuan hartu gabe. +info
Ikus xehetasun +: Abiatu deskontuak
Zer egin behar dut deskontuak eskuratzeko?Gipuzkoan AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak zein A-636 autobia erabiltzearen ondoriozko deskontuak eta kenkariak eskuratu ahal izateko, BIDEGIrekin Abiatu 2.0 teleordaingailua kontratatuta eduki behar da.
Abiatu 2.0rekin, beste autobide edo aparkaleku batzuetako deskontuak ditut?Emakidadun bakoitzaren deskontu-politikaren arabera.
Ikus xehetasun +: Beste deskontu batzuk
- GAILUA KONTRATATZEA
Nola kontrata dezaket Abiatu 2.0?
- Modu arin eta seguruan web-orriaren bidez: Ikus xehetasun +: Kontratatu Abiatu 2.0.
- Gure webgunean agertzen den paperezko eskabide-formularioa deskargatuta (Ikus xehetasun +: Kontratatu Abiatu 2.0) eta posta arruntez bidalita —posta-helbidea: Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoak. GI-20 errepidea, KP 14,800 - 20170 Usurbil (Gipuzkoa).
- Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan eskabide-formularioa entregatuta. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.
Nola lor dezaket Abiatu 2.0 kontratatzeko gakoa web bidez?Gure webguneko Kontratatu Abiatu 2.0 atalean sartu beharko duzu.
- Webaren erabiltzaile ez bazara, Erregistratu aukera sakatuta erregistratu behar duzu erabiltzaile gisa.
- Webaren erabiltzailea bazara, sartu zure erabiltzaile-izenarekin (NAN/AIZ) eta pasahitzarekin.
- Webaren erabiltzaile bazara eta pasahitza gogoratzen ez baduzu, Pasahitza berreskuratu sakatu behar duzu. Ondoren, NANa/AIZa idatzi eta GOGORATU aukeratu.
- Webaren erabiltzaile bazara eta aurretik erregistratu duzun posta elektronikorako sarbiderik ez baduzu, Pasahitza lortu sakatu eta eskatutako datuak bete beharko dituzu posta elektroniko berri bat erregistratu ahal izateko.
Zein da Abiatu 2.0 entregatzeko epea?Eskabide berriak aurkezteko epea 4 aste ingurukoa da, eskaera erregistratzen denetik hasita, baldin eta Abiatu 2.0 eskuratzeko baldintza guztiak betetzen badira.
Nola jaso dezaket Abiatu 2.0?- Doakoa, Aritzetako Bezeroarentzako Arreta-zerbitzuan. GI-20 errepidea kp. 14,800 - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara.
- Dohainik, zure etxetik gertu dagoen posta-bulegoan.
- Zure etxean, 1€-n truke.
Nahitaezkoa al da harremanetarako posta elektroniko bat eta telefono bat ematea?Bai, nahitezko eremuak dira, kontu korronteaz gain, ibilgiluaren matrikula, NAN/AIZ edo harremanetarako gainerako datu pertsonalak.
Posta elektronikoa izango da, besterik adierazi ezean, BIDEGI eta bezeroen arteko komunikazio-bidea, komunikazioa berehalakoa delako (posta-bidalketek behar dituzten epe-gehigarriak deuseztatuz), bidalketaren segurtasunagatik eta aldi berean ingurumen-jasangarritasunari egiten dion ekarpenagatik.
Eten digitala
Bezeoarentzako Arreta-zerbitzua astelehetik ostiralera (lanegunetan) dago eskuragarri, 08:00eatik 20:00etara, Bidegiko Aritzetako bulegoetan (GI-20 errepidean 14,800 KP. 20170 Usurbil) edo 943 105 106 telefonoan, teknologia berriekin laguntza behar duten bezeroentzako.
Bezero batek ezin badu e-mailik izan, berariazko eskaera bat egin ahal izango du Abiatu gailuaren kontratazioarekin eta mantentze-lanekin lotutako komunikazio guztiak posta arruntaren bidez egin daitezen.
Bezeroak berehala jaknarazi beharko dio BIDEGIri emandako harremanetarako datuak aldatzen dituen unetik.
- ABIATU ZAHARRETIK ABIATU 2.0RA ALDATZEA
Gailua aldatzeko jakinarazpena iritsi zait. Zer gertatzen da Abiatu 2.0 eskatzen ez badut?
Gailuari lotutako deskontuak eta kenkariak baliatzen jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da Abiatu 2.0 berria lortzea.
Zergatik sinatu behar dut kontratu berri bat Abiatu 2.0 izateko? Uko egin al dezaket?BIDEGIk Abiatu zerbitzua emateko kontratuaren baldintzak aldatu ditu. Zerbitzuari lotutako deskontuak eta kenkariak baliatzen jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da baldintza berriak onartzea.
Berriz ordaindu behar al dut Abiatu 2.0 jasotzearen ondoriozko urteko kostua?Ez. Ez da urteko mantentze-kuota berririk sortzen Abiatu 2.0 berria jasotzeagatik. Lehengo Abiaturekin zegoen kuotari eutsi zaio, bai datan, bai urteko 7 €-ko zenbatekoan (BEZa barne).
Badut Abiatu 2.0. Non entregatu dezaket nire gailu zaharra?- Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara. Bertan, itzulketaren egiaztagiria emango dizugu.
- AP-1eko eta AP-8ko kanona kobratzeko Gipuzkoako edozein estaziotan. Estazio horietan ez duzu itzulketa-egiaztagiririk jasoko.
Badut Abiatu 2.0. Zer gertatzen da nire gailu zaharra entregatzen ez badut?Ezinbestekoa da gailu zaharra entregatzea, bestela urteko 36 €-ko kargua aplikatuko baita BIDEGIri itzuli arte.
Badut Abiatu 2.0. Ba al dut aukera 2 gailuak erabiltzeko eta bietan deskontuak izateko, gailu zaharra entregatu arte?Ez. Foru Arauak jasotzen du gailu bakar batek eman dezakeela deskontuak izateko eskubidea.
Hortaz, Abiatu 2.0 lehen aldiz erabiltzen den unetik bertatik, deskontuak izateko eskubidea ematen duen gailu bakarra izango da, eta, une horretatik aurrera, aurreko gailuak ez du deskonturik izateko eskubiderik emango.
Edonork entregatu al dezake gailu zaharra?Bai, edonork entregatu dezake.
Zer aurkeztu behar dut Abiatu 2.0 gailu berria jasotzeko?Titulartasuna egiaztatu behar duzu NANaren/AIZaren bidez.
Nire Abiatu 2.0 gailu berria beste norbaitek jaso al dezake?Bai. Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan jasotzea aukeratu baduzu, baimendutako pertsonak jasotzeko baimena (+ deskargatu) eraman beharko du, kontratuaren titularrak sinatuta, eta bere jatorrizko NANa/AIZa eta kontratuaren titularraren NANaren/AIZaren fotokopia aurkeztu beharko ditu.
Correos-eko bulegoan jasotzea aukeratu baduzu, Correos-ek bidalitako mezuan jasotako argibideei jarraitu beharko diezu. Mezu horretan, Abiatu 2.0 gailu berria jaso dezakezula adieraziko dizute.
- KARGUAK ETA FAKTURAZIOA
Noiz egiten dira karguak?
Karguak kontsumoa egin eta hurrengo hilaren erdialdetik aurrera egiten dira.
Zein kontutara egiten dira karguak?Karguak Abiatu 2.0 kontratuan adierazitako kontu korrontean egingo dira.
Nola ikus ditzaket fakturak eta karguen xehetasunak?Web-orriaren eremu pribatutik, Nire fakturak atalean sartuta.
Hileko faktura eskuragarri dago hurrengo hilaren erdialdetik aurrera.
Zer ikusten da fakturetan?- Gipuzkoako AP-1/AP-8 autobideetan eta A-636 autobian egindako joan-etorrien zenbatekoa eta aplikatutako deskontua.
- Beste emakidadun batzuetan egindako kontsumoen eta aparkalekuetako kontsumoen zenbateko xehatua. Beste emakidadunak leku hauetan daude: Bizkaia —Interbiak—, Araba —Arabat—, Nafarroa —Audenasa—, Estatuaren gainerakoa, Iparraldea —ASF A63 eta A64—, Portugal —Via Verde— eta Frantzia.
- Urteko mantentze-lanei dagokien kuota, lehen fakturaren kasuan, eta hurrengo urteetako urteko kuota.
Zer ikusten da fakturen xehetasunean?- Gipuzkoako AP-1/AP-8 autobideetan eta A-636 autobian ordaindu behar den egindako iraganbideen zenbateko xehatua eta deskontuen xehetasuna.
- Beste emakidadun batzuetan egindako kontsumoen eta aparkalekuetako kontsumoen zenbateko xehatua. Beste emakidadunak leku hauetan daude: Bizkaia —Interbiak—, Araba —Arabat—, Nafarroa —Audenasa—, Estatuaren gainerakoa, Iparraldea —ASF A63 eta A64—, Portugal —Via Verde— eta Frantzia.
- Urteko mantentze-lanei dagokien kuota, lehen fakturaren kasuan, eta hurrengo urteetako urteko kuota.
Zer gertatzen da BIDEGIk ezin badu zenbatekoren bat kobratu?BIDEGI harremanetan jarriko da bezeroarekin, eta jakinaraziko dio kobratzea ezinezkoa izan dela eta datorren hilean bigarren saiakera bat egingo duela.
Berriz ere BIDEGIk ezin badu zenbatekoren bat kobratu, gailua desgaitu egingo da eta baja emango zaio deskontu-planean.
Nola eduki dezaket berriz Abiatu 2.0 zorra kitatu ondoren?BIDEGIk bezero zordunari bidaltzen dion jakinarazpenean adierazten dira gailu berri bat lortzeko jarraitu beharreko urratsak.
Zein kargu egiten dira?Hilean gehienez hiru kargu egiten dira (hurrengo hileko bigarren hamabostaldian):
- Kargu bat Gipuzkoako autobideetan eta A-636 autobian egindako iraganbideengatik: gehienez 35,25 € (2023. urtea).
- Bigarren kargu bat Gipuzkoako autobideetatik kanpo egindako gainerako kontsumoengatik.
- Urtean behin: 7 €-ko kuota (BEZa barne) mantentze-lanengatik.
- GORABEHERAK
Nola emango diot baja nire gailuari?
Jarraian zehazten diren bideetako edozein erabili:
- Baja-eskabidea posta elektronikoz bidali info@bidegi.eus helbidera, datu hauek adierazita: izen-abizenak, NAN/AIZ, ibilgailua (matrikula, marka, modeloa) eta gailuaren numerazioa (16 digitu).
- Kanona kobratzeko Gipuzkoako edozein estaziotan dagoen baja eskatzeko formularioa bete eta entregatu.
- Entregatu eskabide-formularioa Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.
OHARRA: 1 hilabeteko epea dago gailua itzultzeko baja eskatu ondoren. Epe horretan entregatzen ez bada, BIDEGIk eskubidea izango du titularrari gailuaren kostua kobratzeko (36 €-tan baloratuta dago, BEZa barne).
Non entregatu behar dut baja emandako gailua?- Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan. GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.
- Kanona kobratzeko Gipuzkoako edozein estaziotan.
Zer gertatzen da baja eskatzean gailua entregatzen ez badut?Baja-eskaera BIDEGIn sartzen denetik 1 hilabeteko epean Abiatu entregatzen ez bada, bezeroaren kontu korrontean gailuaren kostuari dagokion 36 €-ko zenbatekoa (BEZa barne) kargatuko da.
Zer egingo dut gailua galtzen badut?BIDEGIri berehala jakinarazi beharko diozu galera. Jakinarazpena e-mail bidez egin dezakezu info@bidegi.eus helbidean, gorabeheraren arrazoia adierazita eta titularraren NANa/AIZa eta izen-abizenak eta gailuaren zenbakia emanda. Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetara joanda ere egin dezakezu —GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa)—. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.
Gailua galduz gero, hura ez itzultzeak eta/edo gailu berri bat lortzeak 36 €-ko kostua izango du (BEZa barne).
Gailu berri bat eskuratu nahi izanez gero, BIDEGIri jakinarazi beharko diozu gorabeheraren berri ematen duzun mezu elektroniko berean.
Zer egingo dut galdutako gailua aurkitzen badut?AP-1/AP-8 autobideen Gipuzkoako tartean kanona kobratzeko edozein estaziotan edo Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan —GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa)— entregatu beharko duzu gailua. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.
Zer egin behar dut gailua lapurtzen badidate?BIDEGIri berehala jakinarazi beharko diozu lapurreta. Jakinarazpena e-mail bidez egin dezakezu info@bidegi.eus helbidean, gorabeheraren arrazoia adierazita eta titularraren NANa/AIZa eta izen-abizenak eta gailuaren zenbakia emanda. Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetara joanda ere egin dezakezu —GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa)—. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.
Gailua lapurtuz gero, hura ez itzultzeak eta/edo gailu berri bat lortzeak 36 €-ko kostua izango du (BEZa barne). Gailua ez itzultzeagatik ez dira 36 €-ak kobratuko, baldin eta gailuaren titularrak lapurretari dagokion salaketaren kopia aurkezten badu.
Gailu berri bat eskuratu nahi izanez gero, BIDEGIri jakinarazi beharko diozu gorabeheraren berri ematen duzun mezu elektroniko berean.
Zer egin behar dut gailua hausten bada?BIDEGIri berehala jakinarazi beharko diozu haustura. Jakinarazpena e-mail bidez egin dezakezu info@bidegi.eus helbidean, gorabeheraren arrazoia adierazita eta titularraren NANa/AIZa eta izen-abizenak eta gailuaren zenbakia emanda. Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetara joanda ere egin dezakezu —GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa)—. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.
BIDEGIri gorabehera jakinarazten zaionetik, gailua 5 egunez operatibo egongo da, baina kobratzaileari eskatuko zaio gailuaren numerazioa teklea dezala.
Gailu berria jasotzen duzunean, AP-1/AP-8 autobidearen Gipuzkoako tartean kanona kobratzeko edozein estaziotan edo Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako bulegoetan —GI-20 errepidea, 14,800 KP - 20170 Usurbil (Gipuzkoa)— entregatu beharko duzu hondatutako gailua. Bestela, BIDEGIk 36 € (BEZa barne) kobratuko ditu.
Halaber, gailua hautsiz gero, berri bat lortzeko kostua 36 € izango da (BEZa barne).
Gailu berri bat eskuratu nahi izanez gero, BIDEGIri jakinarazi beharko diozu gorabeheraren berri ematen duzun mezu elektroniko berean.
Zer egin behar dut gailuak funtzionatzen ez badu?Gorabeheraren berri eman beharko diozu BIDEGIko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari, info@bidegi.eus helbidearen bitartez edo (+34) 943 105 106 telefonora deituta
- ZER DA
Zer da N-I eta A-15 errepideen kanonaren kobrantza-sistema?
Foru Aldundiak N-I eta A-15 errepideak erabiltzeagatik 3,5 tona baino gehiagoko ibilgailu astunentzat ezarritako kanon-sistema da. Europa barneko sareetan erabileragatik nahitaez bete beharreko 2011/76/EE Europako Zuzentaraua aplikatzen da.
Nola zehazten da ordaindu beharreko tarifa edo kanona?Kanonaren zenbatekoak zehazteko, azpiegituraren kostuak berreskuratzeko printzipioa hartzen da oinarri. Zehazki, azpiegitura eraikitzeko kostuekin eta ustiatzeko eta mantentze-lanetarako kostuekin dago lotuta.
Zer egiten da bildutako diruarekin?Bildutako funtsak kobratzen diren tarteetara baino ez dira bideratuko, azpiegituren ohiko eta ezohiko kontserbazio-lanen kostuak ordaintzeko, kanona kobratzeko sistemaren eragiketakoak eta mantentze-lanekoak ordaintzeko, arauketa edo teknologia berrietara egokitzeko kostuak eta bidea hobetzeko proiektuak ordaintzeko.
Non eskuratu dezakegu informazio gehiago?Informazio osoa eta etengabe eguneratua aurkituko duzu BIDEGIren www.bidegi.eus webgunean, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (info@bidegi.eus postontziaren bidez), (+34) 943105106 telefono-zenbakiaren bidez edo bulegoetan: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.
- NOLA DABIL?
Nola dabil kobrantza-sistema berria?
Arku zein banderatxoetatik igarotzean, eta abiadura murriztu beharrik gabe, sistemak salgaiak garraiatzeko 3,5 Tn-tik gorako ibilgailua detektatu eta sailkatzen du eta kobratu egiten dio, barruan daraman VIA-T gailu bateragarria edo matrikula irakurrita.
Nola ordaintzen da, barrerarik ez badago?Ibilgailuak VIA-T bateragarria badu, kargua gailu horretan egingo da, automatikoki. VIA-Trik ez baduzu, matrikula erregistratu eta ibilgailua ordainketak online egiteko gaituta dagoen Visa edo Mastercard kreditu-txartel batekin lotu beharko duzu Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus).
Nola sailkatzen da ibilgailuaren kategoria N-I eta A-15 kanonaren?Ibilgailu-mota bakoitza kobratzeko bi kategorietakoren batean (Astuna 1, 3,5 Tn-tik gora eta 12 Tn bitartean eta Astuna 2, 12 Tn edo gehiago) eraginkortasunez sailkatzeko, sistemak, irizpide bolumetrikoen bidez (luzera, zabalera eta garaiera), ibilgailuaren bolumenaren eta pisuaren arteko korrelazioa ezarriko du. Baimendutako gehieneko pisuaren (MMA) eta bolumenaren arteko korrelazioa egokia ez bada, baimendutako gehieneko pisua nagusituko da.
Sailkapen bera aplikatzen du N-I eta A-15 errepideen kobrantza sisteman eta bideratutako bidesarian (AP-1/AP-8)?Ez. Ibilgailuen, kategoria-kopuruaren eta ordainpeko ibilgailuen sailkapenak desberdinak dira, bai eta horiek sailkatzeko baliatutako teknologia ere.
Horrela, N-I eta A-15 errepidean kobratu beharreko ibilgailuen sailkapena abenduaren 3ko 5/2021 Foru Arauan jasota dago, eta AP-1 eta AP-8 autobideen bidesari kanalizatuarena, berriz, ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu Arauan.
- NORI DAGO ZUZENDUTA
Nork ordaindu behar du?
Salgaiak garraitzeko diren eta 3,5 tona baino gehiagoko pisua duten ibilgailu astunek.
Autobusek ordaindu behar dute N-I eta A-15 errepideetako edukiera handiko trenbideetatik ibiltzeagatik?Autobusek ez, bakarrik salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunek. 2011/76/EB Europako Zuzentarauak 2. artikuluan dakar salgaiak garraiatzeko ibilgailuek ordaindu behar dutela, eta autokarrak pertsonak garraitzeko ibilgailuak dira.
- NON
Zer bidetan aplikatzen da kobrantza-sistema berria?
5/2021 Foru Arauak, abenduaren 3koa, N-I eta A-15 gaitasun handiko errepideen kanona kobratzeko puntuak ezartzen ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten duten ibilbide osoan.
Nola dakit ordaindu beharreko gaitasun handiko bide batetik igaroko naizela?N-I eta A-15 errepideen sarrera eta irteera bakoitzean, ordainpeko errepide gisa seinaleztatuta dago bidea.
Zenbat ordaindu behar dut, ordaindu beharreko gaitasun handiko bide batetik igarotzean?Ordainpeko ibilgailuak arkupeetatik igarotzen badira, ibilbide luzerak (km) esleituko zaizkie eta 2024. urterako honako zenbatekoak (BEZa barne) aplikatuko zaie:
- 1.motako ibilgailu astunak: 0.22 €/km.
- 2.motako ibilgailu astunak: 0,28 €/km.
- ERREGISTROA: ALTAK, BAJAK ETA ALDAKETAK
Gaur egun, VIA-Tarekin bateragarria den TAGa dut. Egin behar dut ezer?
Ez duzu ezer egin behar, bakarrik gailua behar bezala jarrita eraman, ibilbide osoan. Kanona automatikoki ordaintzen da, barrerak dituzten ohiko ordainpeko autobideetan bezala.
TAGik ez badut, nola erregistratu behar naiz?Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) erregistra zaitezke, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez, info@bidegi.eus posta elektronikoan edo bulegoetan. Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.
Alta eta erregistroa berehalakoak dira?Bai. Erregistroa berehala egingo da, ordainbideak egokiro sartzean.
Ibilgailua erregistratu gabe igarotzen banaiz, zer epe daukat alta emateko, errekargua aplikatu aurretik?Alta eman behar duzu eta erregistratu VIA-Tarekin bateragarria den TAGik ez baduzu. Arkupeetatik igaro bazara, gehienez ere 24 orduko epea duzu erregistratzeko. Geroago egiten baduzu, 3 euroko errekargua aplikatuko zaizu espediente bakoitzeko, 5/2021 Foru Arauan ezarritakoaren arabera.
Ibilgailu-flota handia dut, eta webak banan-banan erregistratzen baino ez dit uzten. Nola arindu dezaket alta-erregistroa?Jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin; zerbitzuak txantiloi bat emango dizu, zure ibilgailu guztien eskabidea bakar batean erraz egin ahal izateko.
Bezeroarentzako Arreta ZerbitzuaHelbide elektronikoa: info@bidegi.eus
Telefonoa: (+34) 943105106
Bulegoak: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.
Kreditu-txartel bat dut matrikula bati lotuta, eta VIA-Ta daramat. Karguak bikoiztu daitezke?Ez. Arkupetik igarotzean VIA-Ta badaramazu eta, gainera, ibilgailu horri lotutako txartela baduzu, kanona VIA-Ttik baino ez da kobratuko.
VIA-Ta irakurtzerik egon ez bada, orduan ibilbide horren kanona lotutako kreditu-txartelaren bidez kobratuko da.
Nola eman dezaket bajan ibilgailu bat?Erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu Bidegiren webgunera (www.bidegi.eus), eta “N-I/A-15” atalaren bidez. Gogorarazten dizugu, bajaren egunera arte egin dituzun ibilbideak lotutako ordainbideari kargatuko zaizkiola, eta karguak beti egingo direla ibilbidea egin eta ondoko egunetan.
Nola eman dezaket bajan ibilgailu bati lotuta dudan kreditu-txartel bat?Erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu Bidegiren webgunera (www.bidegi.eus), eta “N-I/A-15” atalaren bidez. Menu horretan ibilgailu baten txartel baten lotura bertan behera utzi edo hautatutako txartela behin betiko eman ahalko duzu bajan. Jakinarazten dizugu karguak ibilbidearen egunaren ondokoetan egiten direla; beraz, txartel horri fakturatzeko ibilbideak badaude, txartelaren lotura bertan behera uzteak ekar lezake kobratu ezin izatea eta, beraz, 5/2021 Foru Arauan jasotako zorra izatea eta, ondorioz, errekargua aplikatzea.
Nola kudeatu dezaket ibilgailu baten titulartasun-aldaketa?Ibilgailuaren alta- eta baja-prozesuen bidez egin daiteke, Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus), edo titularra aldatzeko dokumentazio egiaztatzailea Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura bidali, info@bidegi.eus posta elektronikora, edo bulegoetan: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.
- ORDAINKETAK ETA FAKTURAZIOA
TAG gailu guztiak bateragarriak dira N-I eta A-15 erabiltzeagatik kanona ordaintzeko?
Gaur egun, VIA-T gailu guztiak dira bateragarriak, bai eta Bidegiren etorkizuneko konpromisoen xede diren TAG gailu guztiak ere.
Zer gertatzen da, igaro eta erregistratu gabe eta ibilbidea ordaindu gabe jarraitzen badut?Joan-etorria egin duzun egunetik bi hilabete igaro badira eta zorra ordaindu gabe jarraitzen baduzu, Gipuzkoako Foru Aldundiak zehapen-espedientea irekiko du eta zorra kobratuko du, premiamendu-prozeduraren bidez, eta kudeaketa-errekargua ere izango du”.
4/2010 Foru Dekretu Arauemailean (Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bategina onesteari buruzkoa) arautzen den bezala, kanona ez ordaintzeak administrazioko arau-haustea dakar. Ordainketa puntuala ez egiteak huts arina dakar, eta zehapena 150 eta 1.999€ bitartekoa da; hutsa errepikatuz gero, larritzat jotzen da, eta zehapena 2.000 eta 7.999€-ren bitartekoa da.
Nola kita dezaket zorra?Zorra kitatzeko informazio gehiagorako klikatu hemen.
Ordaindu daiteke N-I eta A-15 errepideen kanona, banku-transferentzia bidez?Ez. N-I eta A-15 errepideen kanona ordaintzeko ezarritako ordainbideak VIA-Tarekin bateragarriak diren TAG gailuak edo www.bidegi.eus webgunearen bidezko erregistro telematikoa dira.
Egin daiteke N-I eta A-15 kanonaren ordainketa, txartel berarekin, bi izen sozial desberdinetan?Ez. Faktura ordainbidearen titularrari baino ezingo zaio igorri.
Bidegin TAG gailu bat badut alta emanda, N-Ietik eta A-15etik egingo ditudan joan-etorriengatik faktura jasoko dut?Faktura Bidegik igorriko du, hilero, eta, bertan, eguna, ordua eta eginiko joan-etorriak zehaztuko dira; Bidegik AP-1/AP-8 autobideko eta A-636 autobideko fakturak erabiltzaileen eskura jartzen dituen modu berean.
Noiz igortzen da N-I eta A-15 erabiltzeagatik kanonaren zorra ordaindu izanaren faktura?N-I eta A-15 errepideak erabiltzeagatik zorra ordaindu izanaren fakturak ordainketa egin den hileko fakturazioan igorriko dira, ibilbidearen eguna gorabehera.
- GORABEHERAK
Txartelak huts egiten du, webgunetik alta ematean. Zer egin dezaket?
Banku-erregistroa egiteko, Visa edo Mastercard kreditu-txartela den egiaztatu behar duzu, baita online erosketak egiteko baliozkoa dela ere. Bestela, jarri harremanetan zure bankuarekin, online ordainketa aktibatzeko, edo saiatu erregistroa gaituta duzun beste kreditu-txartel batekin egiten.
Zergatik egiten du zarata VIA-Tak, arkupetik igarotzean, kamioia ez banaiz? Kobratu egingo didate?Arkupeek ibilgailu-mota guztiak detektatzen dituzte, ez bakarrik bidesaria ordainduko dutenak, eta, kontrara ere, VIA-T gailuek arkupeen seinalea detektatzen dute.
Hori dela eta, VIA-Ta duten ibilgailu ez-astunen gidari askok (ez da gauza bera gertatzen Abiatu gailuarekin) gailuak zarata egiten duela entzungo dute, bidesari batetik igarotzean egiten duen bezala.
Hala ere, zarata horrek irakurri egin dela baino ez du adierazten. Sistemak ibilgailu bakoitzaren bolumena bereiziko du, ibilgailu astunen kasuetan kanonaren kobrantza aplikatzeko, edo, gainerako ibilgailuen kasuan, irakurketa alde batera uzteko.
Beti daramat VIA-Ta, baina egun batean arazo bat izan nuen eta ez neraman. Zer egin dezaket?Zure ibilgailuak gure webgunean erregistratzea gomendatzen dizugu, eta Visa edo Mastercard kreditu-txartel bat lotzea. Horrela, uneren batean VIA-Tarekin arazorik baduzu, ibilbideen kanona txartel horrekin ordain ditzakezu.
Gogoratu, arkupetik igarotzean VIA-Ta badaramazu eta, gainera, ibilgailu horri lotutako txartela baduzu, kanona VIA-Ttik baino ez da kobratuko.
VIA-Ta irakurtzerik egon ez bada, orduan ibilbide horren kanona lotutako kreditu-txartelaren bidez kobratuko da.
Nire ibilgailua ez da ordainpekoa, baina N-I/A-15a erabiltzeagatik kobratu didate. Zer egin behar dut?Jarri harremanetan Bidegiren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin eta eman horren berri; erantsi ibilgailuaren fitxa teknikoa eta eraginpean dagoen VIA-Taren numerazioa. Epe laburrean, beharrezkoa bada, aplikatutako tarifa berriro kalkulatuko da, eta beharrezko neurriak hartuko dira, etorkizunean berriro ez gertatzeko.
Bezeroarentzako Arreta ZerbitzuaHelbide elektronikoa: info@bidegi.eus
Telefonoa: (+34) 943105106
Bulegoak: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.
- INFORMAZIO OROKORRA
Zein da A-636 autobia?
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiak, Deskargako autobia ere deituak, lagundu egiten du Goierri, Urola Garaia eta Debagoieneko haranetako udalerrien arteko barne-loturak hobetzen.
A-636 errepideak, N-I eta A-15 bideekin eta Gipuzkoako biribilgunea deitzen den AP-1 eta AP-8 autobideekin batera, ahalmen handiko errepideen sarea osatzen du. Hala, Lurraldeko udalerri guztiek sarbidea dute 15 km baino gutxiagora dagoen autobia edo autobide baterako.
Nork zehazten ditu tarifak?Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta.
Noiz hasten dira kobratzen?A-636 Beasain-Bergara autobideko kanonaren kobrantza 2022ko urtarrilaren 18an jarri zen indarrean.
Non aurki dezaket informazio gehiago?Informazio guztia etengabe eguneratuta aurki dezakezu Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) eta bezeroentzako arreta-zerbitzuan (info@bidegi.eus postontziaren bidez) edota +34 943 105 106 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara).
- NOLA FUNTZIONATZEN DUEN
Nola funtzionatzen du kobratzeko sistema berriak?
FREE FLOW teknologiaren bidez. Ez dago tarteen sarrerako edo irteerako ordainketa-kabinarik. Horren ordez, ibilgailuak automatikoki irakurtzeko edo identifikatzeko 3 atari eta 1 erdiatari jarri dira, ibilbide bakoitzean egindako tarteak kontrolatzeko.
Nola egiten da ordainketa hesirik ez badago?Ibilgailua TAG VIA-T gailu bateragarri batekin hornituta badago, kargua automatikoki egingo da gailu horretan. TAG VIA-T gailurik ez baduzu, matrikula erregistratu eta ibilgailua online banku-txartel bati lotetsi beharko duzu, Bidegiren www.bidegi.eus webgunean.
Abiatu gailua baldin badut, zerbait egin behar al dut?Dagoeneko Abiatu baldin baduzu (edo beste edozein TAG Via-T gailu), ez duzu beste ezer egin behar A-636 errepidea erabili ahal izateko.
TAG Via-T gailu bat baldin badut (ez Abiatu), eta txartel bat webgunean erregistratuta ere, bi aldiz kobratuko didate?Ez. TAG Via-T gailua (ez Abiatu) detektatzen ez bada soilik kobratuko da webgunean erregistratutako banku-txartelaren bidez. Abiaturen kasuan, Abiaturi lotutako matrikularekin/ibilgailuarekin pasatzen bazara, Abiatu ezarriko da matrikula irakurtzeko sisteman oinarritutako ordainbidetzat.
Zer gertatzen da TAG Via-T gailurik ez badut eta Bidegin ere ez badut alta eman matrikula banku-txartel bati lotuta?Aurreko edo ondorengo lau orduetan Bergarako (AP-1) ordainlekuan kanona ordaindu baduzu, ordainleku horretan erabilitako banku-txartela A-636 autobian egindako igarobideak kobratzeko erabiliko da. Hala ez bada, bidaliko zaizun gutunean gogoraraziko zaizkizu autobiatik igaro izana, ibilbidea ordaintzeko betebeharra eta hura 4/2020 Foru Arauan jasotako epean ez ordaintzearen ondorioak.
- A-636 - ABIATU
Zer da Abiatu?
Bidegik emandako teleordainketa-gailua da Abiatu. AP-1/AP-8 Gipuzkoa autobideetan eta A-636 autobian deskontuak izateko aukera ematen duen bakarra da.
Zer egin behar dut Abiatu izateko?Gipuzkoan erroldatuta bazaude eta ibilgailu arin bat baduzu, Abiatu eska dezakezu modu seguru eta azkarrean Bidegiren www.bidegi.eus webgunetik.
Ibilgailu batean baino gehiagotan erabili al dezaket Abiatu?Ez. Gailuari lotetsi diozun matrikularekin baino ezin da erabili Abiatu.
Abiatu eskatu dut, baina oraindik ez dut jaso; txartel bat erregistratu behar al dut?Ez da beharrezkoa. A-636 autobian onartuta dago gailuari lotetsitako matrikula irakurtzeko sistemaren bidez ordaintzea. Kontratua tramitatu ondoren, kanona Abiatu bidez ordaindu ahal izango da, Abiatu lortzeko baldintzak betetzen badira betiere. Gailua jaso ondoren, jar ezazu hura gailuari lotetsi diozun ibilgailuan.
Abiatu eskatu dut, baina oraindik ez dut eskuratu, gainera, banku-txartel bat lotuta daukat nire ibilgailuaren matrikularekin, nola kobratzen zait kasu horietan?Ordainbide gisa abiatzea esleituko zaizu, zure ibilgailuaren matrikula irakurriz.
Etxean 2 lagunek eskatu dugu Abiatu, eta aldi berean iritsi zaizkigu. Nola jakin dezakegu norena den bakoitza?Abiatu gailua pertsonala eta besterenezina da, eta 1 ibilgailuri baino ez dago lotetsita. Gailuaren titularra identifikatzeko, haren atzealdean ikus dezakezu. Bertan, gailuaren zenbakiari eta iraungitze-datari buruzko informazioa agertzen da. Titularraren IFZ/AIZa partzialki ageri da “VIAT” logoaren azpian (ez dago osorik sartuta, datuak babesteko arrazoiak direla eta).
Nola alda dezaket matrikula?Aurrez aurre, Aritzetako bezeroarentzako arreta-bulegora Abiatu eramanda, edo info@bidegi.eus helbidean, posta elektronikoz eskatuta. Bertan emango dizkizute bete beharreko jarraibideak.
Zer deskontu ditut Abiaturekin A-636 autobian?Hilean gutxienez 6 iraganbide egiten badituzu, deskontu progresiboak izango dituzu: % 25etik % 75era, hilean egiten duzun ibilbide kopuruaren arabera. Gainera, hilean 34,47 euroko gastu-muga izango duzu Gipuzkoako autobideetan, 50,93 eurokoa AP-8 autobidean, Bizkaian, eta AP-1 autobidean. (2022an indarrean dauden zenbatekoak)
Non erabil dezaket Abiatu?Gipuzkoako ordainpeko autobide eta autobide guztietan: AP-1, AP-8 eta A-636. Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan eta baimendutako aparkalekuetan ere erabil daiteke.
Arku batetik baino gehiagotik pasatzen banaiz, nola zenbatzen dira deskontuetarako?Bidaia bakartzat zenbatuko dira A-636 autobian gehienez ere 20 minutuko tartean egiten dituzun ibilbideak (lehenengo ataritik igarotzen zarenetik azken ataritik igarotzen zaren arte), noranzko berean, zenbat tartetatik pasatu zaren kontuan hartu gabe.
Zenbatzen al dira AP-1/AP-8 autobidean egindako igarobideak eta A-636 autobian egindako ibilbideak deskontuak aplikatzeko garaian?Bai. A-636 autobia Gipuzkoako deskontuen planean eta hileroko gastuaren mugan sartzen da. +info
- NORI ZUZENDUTA DAGOEN
Nork ordaindu behar du A-636 autobia?
Kanona nahitaezkoa da ibilgailu motordun guztientzat, motozikletentzat izan ezik.
Nola sailkatzen da ibilgailuaren kategoria?Atari bakoitzak laser-sistema bat du. Sistema horrek ibilgailuaren bolumena detektatu eta zehazten du eta, horrela, haren kategoria sailkatzen du.
Zenbat tarifa mota daude?4/2020 Foru Arauaren arabera, ibilgailuen sailkapena honako hau da:
- Arinak: 3,5 t arte
- Astunak 1: 3,5 t baino gehiago eta 12 t baino gutxiago
- Astunak 2: 12 t edo gehiago
Autobusek ordaindu behar al dute A-636 autobiatik igarotzeagatik?Bai. Ibilgailu guztiek ordaindu behar dute kanona autobia honetan, motozikletek izan ezik.
Zein dira tarifak?2024. URTEA-Ibilbidea Arinak Astunak I Astunak II Beasain-Ormaiztegi 0,40€ 0,63€ 0,82€ Ormaiztegi-Zumarraga 0,78€ 1,24€ 1,56€ Legazpi/Urretxu-Bergara 1,47€ 2,42€ 3,00€ Legazpi/Urretxu-Antzuola 0,50€ 0,83€ 1,02€ - NON
Zein tartetan aplikatzen da kobrantza-sistema berria?
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiako tarte hauetan ordaindu behar da kanona:
- Beasain-Ormaiztegi
- Alegiako lotunea (Ormaiztegi) - Zumarragako lotunea
- Urretxuko/Legazpi lotunea - Bergara ekialdeko lotunea
Hiru tarte horiez gainera, laugarren tarifa bat egongo da Antzuolan errepidea uzten dutenentzat. Horiek bertatik Deskargaraino dauden 2,5 km-ak baino ez dituzte ordainduko, Bergararainoko ibilbide osoa ordaindu beharrean.
Nola dakit kobratzekoa den ahalmen handiko bide batetik igaroko naizela?Kanona kobratzekoa den tarteak behar bezala adierazita daude atariak zeharkatu aurretik, Bidegiren www.bidegi.eus webgunean eta 4/2020 Foru Arauan.
Nola dakit zenbat ordaindu behar dudan kobratzekoa den ahalmen handiko bide batetik igarotzean?Ibilgailu mota bakoitzeko tarifaren zenbatekoa adierazita dago kobrantza-puntuetako informazio-paneletan (atarietan), Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) eta 4/2020 Foru Arauan.
Zergatik ordaindu behar da orain arte doan zen bide bat?Kanonaren helburua da azpiegitura erabiltzen duenak lagundu dezala ahalmen handiko errepideak eraikitzeko, kontserbatzeko eta kudeatzeko kostu handiak berreskuratzen.
- NOLA ERREGISTRATU
Egun, VIA-T-rekin bateragarri den TAG bat daukat. Zerbait egin behar al dut?
Ez duzu ezer egin behar, gailua haizetakoaren barrualdeko gune punteatuan finko jarrita ereman besterik ez. Kanona automatikoki ordaintzen da, ohiko ordainketako autobide hesidunetan egiten den bezalaxe.
TAG Via-T gailu guztiak bateragarriak al dira A-636 autobiarekin?Gaur egun TAG Via-T gailu guztiak bateragarriak dira, baita Bidegik etorkizunean konpromisoa hartzen duen teleordainketako gailu guztiak ere.
TAG Via-T gailurik ez badut, nola erregistratu behar dut?Erabiltzailea ez bazara, erregistratu egin behar duzu. Ondoren, erregistratu zure ibilgailua eta lotetsi ezazu banku-txartel bati Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus).
Alta eta erregistroa berehalakoak al dira?Bai. Erregistroa berehala egingo da banku-txartela behar bezala sartzean.
Ibilgailua erregistratu gabe egin badut iraganbidea, zer epe daukat errekargua aplikatu aurretik alta emateko?Nahitaezkoa da alta ematea eta erregistratzea Via-T-rekin bateragarria den TAGik ez baduzu. Atarietatik pasatu bazara, iraganbidearen ondoren gehienez 24 orduko epea duzu erregistratzeko. Ondoren erregistratzen bazara, egindako ibilbidearen zenbatekoari dagokion errekargua aplikatuko zaizu, 4/2020 Foru Arauan xedatutakoaren arabera.
Zertan oinarrituta aplikatzen zait errekargua?Azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauaren arabera, haren 12. artikuluko 1. puntuan adierazten denez, “Bide azpiegitura erabiltzen den unean kanona ordaintzen ez bada, kanona kudeatzen duen erakundeak dagozkion izapideak egingo ditu hura kobratzeko, Kudeaketa errekargua gehituta. Errekargu hori zordundutako kanonaren % 20 izango da”.
Zer gertatzen da iraganbidearen ondoren erregistratu gabe eta ibilbidea ordaindu gabe jarraitzen badut?Igarotze-datatik bi hilabete pasatu ondoren zorra oraindik ordaindu gabe badago, Gipuzkoako Foru Aldundiak zehapen-espedientea hasiko du eta ordaintzeke dagoen zorra premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko du, kudeaketa-errekargua barne.
Zer gertatzen da ordaintzen ez badut?Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko Foru Arauaren testu bategina onartzen duen 1/2006 Foru Dekretu Arauemailean erregulatzen denez, aipatutako kanona ez ordaintzea arau-hauste administratiboa da. Ordainketa puntual bat ez egitea falta arina da, eta 150 eta 1.999 € arteko zehapena du. Berriz ere ordainduko ez balitz, hori falta astuntzat jotzen da eta zehapena 2.000 eta 7.999 € artekoa da. Falta astunak errepikatzeak falta oso astuna ekar dezake berekin, eta 8.000 €-tik 150.000 €-ra bitarteko zehapenak izango ditu.
Nola kitatu dezaket zorra?Zorra kitatzeko informazio gehiagorako klikatu hemen.
- Deskontu berriak 2024
Nola jakin dezaket zer deskontu har ditzakedan?
Deskontu mota desberdinak daude, ibilgailu motaren arabera (astuna edo arina) eta haren erabileraren arabera (bidaiarien garraio kolektiboa, salgaien garraioa, jarduera ekonomiko bati lotutako erabilera autonomoa edo erabilera partikularra). Webguneko informazioak adierazten du kasu bakoitzerako zein deskontu har dezakezun edo ditzakezun, zein errepidetan aplikatzen diren, indarrean noiz jartzen diren eta zer eskakizun bete behar diren.
Zer hartzen da pertsonak garraiatzeko ibilgailu astuntzat?Pertsonak garraiatzeko ibilgailu astuntzat hartzen dira 3.500 kg-tik gorako BGMa (baimendutako gehieneko masa) duten eta, gidariaz gain, 8 bidaiari baino gehiago garraiatzera bideratuta dauden ibilgailuak.
TAG/VIA-T beraren deskontuetan alta eman dezaket ibilgailu/matrikula bat baino gehiagorako?Ez. Alta emateko eta deskontuetarako eskubidea izateko, ezinbestekoa da TAG-VIA-T gailua matrikula bakarrari lotzea.
Egun Abiatu-ren erabiltzailea naiz, eta deskonturik gabeko beste igorle baten VIA-T bat duen beste ibilgailu bat daukat. Har dezaket ibilgailu arinen deskontua —erabilera partikularra beste ibilgailu horrentzat—?Ez. Titular batek ibilgailu arin ez-profesionaleko 1 deskontutan bakarrik har dezake alta; hau da, Abiatun edo gainerako VIA-T gailuetan.
Alta-eskabidea bete dut webgunetik, eta ez dakit ondo egin dudan. Nola jakin dezaket?Webgunetik eskaera bat osatzen duzunean, erantzun-mezu elektroniko bat jasoko duzu “Aurkeztutako alta-eskaera / Solicitud alta presentada” gaiarekin, zure eskabidea berresteko, eskabidean adierazi duzun helbide elektronikora. Jasotzen ez baduzu, berrikusi spam karpeta, zure posta-kudeatzaileak karpeta horretara birbideratu badu ere.
Egin dut deskontuetan alta hartzeko eskabidea, eta jaso dut aurkeztutako eskabidearen mezu elektronikoa. Nola jakin dezaket onartua edo baztertua izan den?Deskontuetan alta emateko eskaera baliozkotzen denean, emandako helbide elektronikora bidaliko da baliozkotze horren emaitza, deskontuan alta berretsiz —“Alta-eskaera onartua/Solicitud de alta aceptada” gaiarekin mezu elektroniko bat jasoko duzu— edota eskabidea ukatuz eta horren arrazoiak adieraziz —“Alta-eskaera ezeztatua/Solicitud de alta denegada” gaiarekin mezu elektroniko bat jasoko duzu—.
Ibilgailu profesionalen flota bat daukat eta alta eman nahi diet deskontuetan. Nola egin dezaket?www.bidegi.eus webguneko formularioak prest daude alta-eskabide unitarioak jasotzeko. Hau da, 1 eskabide, 1 gailu eta 1 ibilgailu, eskabide horri dagokion dokumentazioarekin batera. Alta masiboen eskaera egin behar izanez gero (+ 12 eskaera), mezu elektroniko bat bidali beharko da Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura info@bidegi.eus helbidera, dagokion eskabide partikularrari erantzun ahal izateko.
Nola itzuliko dizkit BIDEGIk deskontuak?Gure bezeroei itzulketaren kudeaketa errazteko eta zerbitzu hobea emateko helburuarekin, BIDEGIk hilero ordainduko dizu dagokizun deskontua, eskabidean zure ibilgailuari lotua duzun TAG (VIA-T) gailuan, hilabetea igaro ondoren.
Ukatu egin didate deskontuetan alta hartzeko eskaera, Bidegirekin zor bat izateagatik. Zer egin dezaket?Kasu horretan, ez litzateke beteko Foru Arauan jasotako baldintza, hots, “Bidegirekin azpiegituren kanonaren ordainketan egunean egotea”, eta, hortaz, ezin zaio alta eman eskaerari.
Alta eman ahal izateko, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko duzu, egoera erregularizatzeko eta Bidegirekin ordainketa egunean izateko. Ondoren, beste alta-eskaera bat egin beharko duzu.
Zer egin behar dut egun dudan deskontuari baja eman nahi badiot?Zure ibilgailuari lotua duzun deskontuaren baja modu azkar eta errazean gauzatu dezakezu bezeroen eremu pribatuan, hemen klik eginez aurkituko duzun “2023 deskontuak” atalean. Aldaketa info@bidegi.eus e-mailera mezu bat bidaliz ere eska dezakezu edo baita Aritzetan dauden Bezeroaren Arreta Zerbitzuko bulegoetan ere.
Deskontuari lotutako nire TAG (VIA-T) gailua iraungitzear dago eta gailu berri bat eman didate. Zer egin behar dut?Zure ibilgailuari lotutako TAG (VIA-T) gailuaren aldaketa modu azkar eta errazean gauzatu dezakezu bezeroen eremu pribatuan, hemen klik eginez aurkituko duzun “2023 deskontuak atalean. Aldaketa info@bidegi.eus e-mailera mezu bat bidaliz ere eska dezakezu edo baita Aritzetan dauden Bezeroaren Arreta Zerbitzuko bulegoetan ere.
Ibilgailuz aldatuko dut eta deskontua dudan TAG (VIA-T) gailuari lotu nahi diot. Zer egin behar dut?Ibilgailuaren (matrikularen) aldaketa modu azkar eta errazean gauzatu dezakezu bezeroen eremu pribatuan, hemen klik eginez aurkituko duzun “2023 deskontuak” atalean. Aldaketa info@bidegi.eus e-mailera mezu bat bidaliz ere eska dezakezu edo baita Aritzetan dauden Bezeroaren Arreta Zerbitzuko bulegoetan ere.
Non aurkitu dezaket informazio gehiago?Informazio osoa eta eguneratua aurkituko duzu BIDEGIren www.bidegi.eus webgunean, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (info@bidegi.eus postontziaren bidez), (+34) 943105106 telefonora deituta edo haren bulegoetara joanda: Bidegi –Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua. Aritzetako zerbitzugunea. GI-20 errepidea. 14,800 KP – 20170 Usurbil (Gipuzkoa) —laneko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara—.
- INFORMAZIO KORPORATIBOA
Zer da BIDEGI?
BIDEGI Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia foru-sozietate bat da, AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak Gipuzkoako tarteetan kudeatu, mantendu eta eraikitzeaz arduratzen dena.
AT Sistemaren bidez, ibilgailu astunei N-I eta A-15 errepideak erabiltzeagatik kanona kobratzea ere kudeatzen dugu.
Gainera, duela gutxi, A-636 errepidean Antzuola-Bergara tarteko obrak egin ditugu, Gipuzkoako Biribilgunea izenekoa osatzeko.
Zein da BIDEGIren misioa?Gure erabiltzaileei ahalmen handiko bide seguruak eta kalitatezkoak eskaintzea; era berean, ingurumena errespetatzen dutenak.
Zer egiten da ordaintzen den kanonarekin?Ahalmen handiko bideak mantentzea eta hobetzea, ahalik eta segurtasun handiena bermatuta. Haien kostu handia ez da zergekin ordaintzen, baizik eta azpiegitura baliatzeagatik erabiltzaileek ordaintzen duten kanonarekin.
Zergatik dira seguruagoak autobideak?Trazaduraren kalitateak eta bidearen etengabeko zaintzak istripu-tasa txikiagoa bermatzen dute. Horri esker, zirkulatzeko biderik seguruenak dira autobideak.
- ORDAINKETAK ETA FAKTURAZIOA
Zein ordainbide daude?
Eskudirutan, kreditu- eta zordunketa-txartelen bidez, BIDEGIk jaulkitzen duen Abiatu izeneko teleordaingailuaren bidez edo Via-T gailuen bidez.
Ordaindu al dezaket Abiaturekin edo TAG VIA-T gailuarekin autobide guztietan?Bai. Espainiako estatuko autobideen sareak, Portugalgo Via Verde-k eta Frantziako A-63, A-64 eta A-65 autobideetako tarte jakin batzuek Abiaturekin eta TAG VIA-T gailuarekin ordaintzea onartzen dute. Abiatu 2.0rekin Frantzia osoan ere.
Zer da faktura elektronikoa eta zein onura dauzka?Gure bezeroen eskura jartzen dugun zerbitzua da, faktura horiek modu seguruan, arinean eta ingurumenaren jasangarritasuna zainduz eskuratu/deskargatu ahal izateko, eskuragarri egon bezain laster.
Nola eman dezaket alta fakturazio elektronikoko zerbitzuan?Gure webguneko fakturazio elektronikoaren atalean sartu behar duzu, baina aldez aurretik erregistratuta egon beharko duzu.
Zenbatean behin sortzen dira fakturak?Fakturak hilero sortzen dira eta gure webgunean daude eskuragarri.
- LIZITAZIOAK
Zer da lizitazio bat?
Obra bat edo zerbitzu bat egitea (oro har, publikoa) adjudikatzeko sistema da.
Zer da kontratatzailearen profila?Kontratatzailearen profila erakunde lizitatzaileak daukan web-orriaren eremu bat da. Bertan, administrazio-kontratazioari buruzko informazioa argitaratzen da (besteak beste: kontratazioa arautu behar duten lizitazio-iragarkiak, adjudikazioak eta baldintza-agiriak).
Nola eskuratu ditzaket lizitazioak?Gure www.bidegi.eus webgunean, BIDEGIren obra, hornidura eta zerbitzuen deialdiei buruzko informazio eguneratua aurkitu dezakezu. Horietako edozeini buruzko informazioa zabaltzeko, nahikoa da lupa sakatzea eta deialdi edo adjudikazio bakoitzari buruzko informazioa eskuratzea.
Erregistratuta egon behar al dut lizitazioetara sartzeko?Bai. Lehiaketa/lizitazio bati buruzko dokumentazioa deskargatzeko, beharrezkoa da gure www.bidegi.eus webgunean erregistratuta egotea. Horrela, informazioa modu arin eta seguruan lortuko duzu.
Konpultsatu al dezake BIDEGIk dokumentazio administratiboa?Ez. BIDEGIk ez du dokumentazio administratiboa konpultsatzen. Jatorrizkoa ez den dokumentazioaren kasuan, dokumentazio hori konpultsatu beharko da dagokion notarioaren, udalaren, autonomia-erkidegoaren edo dokumentazio hori ematen duen erakundearen beraren aurrean. (Adibidez: Zerga Agentzia, Poliziaren Zuzendaritza Nagusia, etab.).
- ISTRIPUA, MATXURA EDO EZBEHARRA
Nola jardun behar dut istripu, matxura edo ezbeharrik izanez gero?
- Deitu 112ra.
- Lehentasuna zure eta gainerako erabiltzaileen segurtasuna da. Lasai egon eta, ahal baduzu, gelditu ibilgailua eskuineko bazterbidean.
- Jantzi txaleko islatzailea. Bidaiari gehiago badaude, aterarazi ibilgailutik, uhinbikoaren atzean jar daitezen.
- LANAK EGIKARITZEKO BAIMENAK
Beharrezkoa al da BIDEGIren baimena izatea autobidera sartzeko eta lanak egiteko?
Bai. Gure erabiltzaileen eta autobidean diharduten langileen segurtasuna zaintzeko, beharrezkoa da BIDEGIren aldez aurreko baimena izatea gure azpiegituretara sartu ahal izateko.
Nola egin dezaket BIDEGIk kudeatzen dituen autobideetara sartzeko eskaera?Gure www.bidegi.eus webgunean sartuta, kudeaketa azkar eta arin egin dezakezu.
- GARRAIO BEREZIA PASATZEKO BAIMENAK
Zer da garraio berezia?
Garraio bat berezitzat hartzen dugu dimentsio hauek gainditzen baditu:
- Luzera: +19 m
- Zabalera: +2,55 m
- Altuera: +4,00 m
- Pisua: +40 t
Zer tramite egin behar da ibilgailuak dimentsio horiek gainditzen dituenean?BIDEGIri baimen berezia eskatzea azpiegituran zirkulatu ahal izateko, bide-segurtasunerako arriskurik eta azpiegituraren beraren edo gainerako erabiltzaileen mugikortasunaren gainean kalterik ez sortzeko moduan
Nola eska dezaket garraio berezi bat pasatzeko eskaera?Gure www.bidegi.eus webgunean sartuta, kudeaketa azkar eta arin egin dezakezu.
- TELEORDAINKETA GAILUAREN ERABILERA EGOKIA
Nola erabili behar dut teleordainketa gailuan Portugalen?
Kobrantza okerrak edota bidegabeak saihesteko, ondorengo jarraibideak bete:
- Ohiko ordainlekuen kasuan erabilera egokia (teleordainketarekin igarotzeko sarbideetarako semaforoak daude eta sarrera-irteeretan hesi fisikoak):
- Autobidera Vía Verde motako errei batetik sartzen bazara (teleordainketa gailuari zuzendutakoa bakarrik), gogoan izan, autobidetik ere Vía Verde motako errei batetik ateratzea beharrezkoa dela. Bestela, gailuaren erabilera okerra egingo duzu nahi ez diren kobratzeak sortuz (gailua mota honetako erreitik igarotzean sistemak EZ DU SOINURIK EGINGO).
- Vía-T gailua duen ibilgailua ordainpeko autobide batean dagoen Vía Verde erreitik igarotzen denean, eta antenak antzematen badu, semaforoaren argi berdea piztuko da. Hala ere, argia horia bada, gailuaren igorlearekin harremanetan jarri behar da ondoren. Bi kasuetan ez da inola ere gelditu behar.
- Free-Flow sistemaren erabilera egokia (hesirik gabeko sistema, ibilbidean zehar arkuak daude):
- Gailuak haizetakoaren barrualdeko gune punteatuetan jarrita egon behar du beti, bestela, sistemak ez du behar bezala detektatuko eta zehapen bat jaso dezakezu matrikula irakurtzen bada eta matrikula hori gailu bati lotuta ez badago (arkuetatik igarotzean sistemak SOINUA EGINGO DU).
Informazio gehiago, ondorengo estekan duzu:
www.viat.es/donde-utilizarlo/en-autopistas-extranjeras/via-t-en-portugal
- Ohiko ordainlekuen kasuan erabilera egokia (teleordainketarekin igarotzeko sarbideetarako semaforoak daude eta sarrera-irteeretan hesi fisikoak):