Profesionalak
AT Sistema
AT Sistema Gipuzkoak 1999/62/EE Europako Zuzentarauari emandako erantzun aitzindaria da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta N-I eta A-15 errepideak erabiltzen dituzten salgaien garraiolarien artean ahalmen handiko bi bide horiek modu partekatuan mantentzeko.
Salgaiak garraiatzeko 3,5 tonatik gorako ibilgailuei aplikatzen zaie.
Bai ibilgailu arinak, bai pertsonak garraiatzeko ibilgailuak (*) ez daude kanonari lotuta.
AT Sistemaren Helburuak:
SSTPA Gipuzkoa - GZI (Garraio Zentro Integrala)
Aparkaleku seguru eta babestuetako eremuak
(SSTPA - Oiartzun eta Astigarraga)
Garatu den proiektuak bi SSTPA ditu. Horiek ibilgailu astunentzako garraio-sistema adimendunekin (STI) funtzionatzen dute TEN-T-ren (Europa Barneko Garraio Sarea) sare zentraleko korridorean barrena doazen ibilgailu astunentzat (VP).
Bi SSTPA, 525 aparkalekurekin guztira.
Garraio bereziak
Garraio berezia pasatzeko eskaera
Arduraduna:
BIDEGI, GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS SA, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuordetutako eskumenak baliatuz.
Xedea:
BIDEGIren eskumeneko bide-azpiegituratik garraio berezia igarotzeko baimena kudeatzea.
Eskubideak eta informazio gehigarria:
Zure datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezakezu eta datuak babesteko araudiak esleitzen dizkizun eskubideak balia ditzakezu esteka honetan.
Obretarako sarbidea
Autobidera sartzeko eskaera, lanak egiteko
Arduraduna:
BIDEGI, GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS SA, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuordetutako eskumenak baliatuz.
Xedea:
BIDEGIren eskumeneko azpiegiturara sartzeko baimena kudeatzea.
Eskubideak eta informazio gehigarria:
Zure datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezakezu eta datuak babesteko araudiak esleitzen dizkizun eskubideak balia ditzakezu esteka honetan.
Faktura elektronikoa
e-faktura
Paperezko fakturaren baliokide funtzionala da, eta honako honetan datza: hornitzaileak eta BIDEGI GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GIPUZKOANA DE INFRAESTRUCTURAS SAk onartutako ziurtagiri batekin digitalki sinatutako fakturak edo antzeko dokumentuak transmititzea, bitarteko elektronikoen bidez (fitxategi informatikoak) eta telematikoen bidez (ordenagailu batetik bestera).
Faktura elektronikoaren formatua:
Faktura elektronikoaren formatuak Facturae (3.2, 3.2.1 edo 3.2.2 bertsioa) izan behar du, eta igorpena bitarteko elektronikoen bidez (fitxategi informatikoak) eta telematikoen bidez (ordenagailu batetik bestera) egin behar da, onartutako ziurtagiriekin digitalki sinatuta.
Formato de la firma electrónica:
Sinadura elektronikoaren formatua XML-Advanced Electronic Signatures (XAdES), ETSI TS 101 903 zehaztapenera egokituko da. XAdES 1.2.2. eta 1.3.2. bertsioak onartuko dira. Sinadurarako luzapen hauek onartuko dira: XAdES-EPES eta XAdES-XL.
Facturae formatuaren bertsioei buruzko informazioa helbide hauetan eskura daiteke:
Nola egin faktura elektroniko bat
Faktura elektronikoa bidaltzea
Zenbait aukera daude:
ef4ktur-ekin
Aipatutako ef4ktur programa erabilera librekoa eta doakoa da, eta fakturak azkar eta erraz bidaltzeko aukera ematen dizu. Faktura elektronikoki sinatu ondoren, hornitzaileak, ef4ktur bidez, aplikaziotik bertatik, BIDEGIri bidal diezaioke. Zerbitzuak faktura elektronikoa jasotzen duenean, bidaltzaileari erantzuten dio eta faktura behar bezala jaso den jakinarazten dio.
Faktura web-orritik bidali nahi izanez gero, elektronikoki sinatutako fakturak sortzeko ere balio du ef4ktur-ek, eta, "gorde honela" (xml., .xsig) aukera hautatu ondoren, bidalketa-ataletik igor daiteke zuzenean.
Webgune hau erabiltzen
Hornitzaileentzako kontsulta: faktura baten egoera
Kontsulta-zerbitzu honek BIDEGIri bidalitako fakturen tramitazio-egoeraren berri ematen du.
Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da hornitzaileak "Kontsultatu zure fakturak" atalean helburu horretarako gaitutako formularioa erabiltzea. Hala badagokio, faktura modu unibokoan identifikatuko duten datuak adierazi behar dira. Horiek fakturaren hornitzaileak soilik hura kontsultatu dezakeela bermatzen dute.