N-I/A-15 (AT Sistema) Copia
Zer den
AT Sistema Gipuzkoak 1999/62/EE Europako Zuzentarauari emandako erantzun aitzindaria da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta N-I eta A-15 errepideak erabiltzen dituzten salgaien garraiolarien artean ahalmen handiko bi bide horiek modu partekatuan mantentzeko.
Arku zein banderatxoetatik igarotzean, eta abiadura murriztu beharrik gabe, sistemak salgaiak garraiatzeko 3,5 t-tik gorako ibilgailua detektatu eta sailkatzen du eta kobratu egiten dio, barruan daraman VIA-T gailu bateragarria edo matrikula irakurrita.
AT Sistemaren helburuak:
Nola funtzionatzen duen
- Sistemak ibilgailua detektatzen du eta laser-irakurgailu baten bidez ibilgailua sailkatzen du.
- Aldi berean, matrikula-irakurgailu batek aurreko matrikula hartzen du.
- Ibilgailuak TAG (Via T) gailu bat badu, antena-sistema bat harekin komunikatuko da eta automatikoki identifikatuko du. Bestela, matrikula irakurrita identifikatuko du.
- Datu horiekin guztiekin, AT Sistemak iraganbidea kobratuko du, ibilgailua gelditu beharrik gabe eta inolako transakzio fisikorik egin gabe.
- Azkenik, ataria igarota, sistemak atzeko matrikula hartuko du. Irakurketa bikoitz horrek datuen irmotasuna ziurtatzen du.
Norentzat den
Non
2023ko urtarriletik aurrera, AT Sistema Gipuzkoako A-15 eta N-I errepideetako bide zati guztietan ezartzen da.
Bi errepide horietarako sarbide-irteera guztietan matrikula irakurketa-puntuak ezarri dira erabiltzaile bakoitzak egiten duen ibilbidea kalkulatzeko.
(*) Andoaingo ataritik Andoaingo iparraldeko irteerara/sarrera (N-I-447B/A-15-159) doan iraganbiderako, ezinbestekoa da TAG gailu bat erabiltzea ordainbide gisa. +info
Alta AT Sisteman
Kanona eta ordainbidea
Kanona
Tartea | Kilometroak | Astunak 1 | Astunak 2 |
---|---|---|---|
Astigarraga | 3,19 km | 0.70 € | 0.89 € |
Andoain | 5,37 km | 1.18 € | 1.50 € |
Andoain-Andoain(*) | 2,20 km | 0.48 € | 0.62 € |
Etzegarate | 7,45 km | 2.36 € | 2.93 € |
3,5 t-tik gorako eta 12 t-tik beherako pisua (BGM) | 12 t-ko edo hortik gorako pisua (BGM) |
(*) Andoaingo ataritik Andoaingo iparraldeko irteerara/sarrera (N-I-447B/A-15-159) doan iraganbiderako, ezinbestekoa da TAG gailu bat erabiltzea ordainbide gisa. +info