Gure autobideak
A-636
Ordainbideak
Ordainbidea
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiak, Deskargako autobiatzat ere ezagutzen denak, lagundu egiten du Goierriko, Urola Garaiko eta Deba Garaiko haranetako udalerrien artean Gipuzkoako barne-loturak hobetzen.
- A-636 errepideak, N-I eta A-15 bideekin eta Gipuzkoako biribilgunea deitzen den AP-1 eta AP-1/AP-8 autobideekin batera, ahalmen handiko errepideen sarea osatzen du. Hala, lurraldeko udalerri guztiek sarbidea dute 15 km baino gutxiagora dagoen autobia edo autobide baterako.
Eraikuntza eta zerbitzuan jartzea bost fasetan egikaritu zen 1997 eta 2019 artean. Beasain eta Zumarraga arteko lehen bi tarteak Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zituen. Hurrengo biak Zumarraga eta Antzuola artekoak, BIDEGIk, eta bosgarrena, Antzuola eta Bergara artekoa, Aldundiak eta BIDEGIk.
FREE FLOW teknologia duen bidesaria A-636 errepidean
Autobia honetan bidesaria ordaintzea nahitaezkoa da ibilgailu motordun guztientzat, motozikletak salbuetsita
Eta FREE FLOW teknologiaren bidez egiten da. Ez dago tarteen sarrerako edo irteerako ordainketa-kabinarik. Horren ordez, ibilgailua automatikoki irakurtzeko edo identifikatzeko 3 ATARI eta ERDIATARI jarri dira, ibilbide bakoitzean egindako tarteak kontrolatzeko.
Bide-zatiak eta kanona (BEZ barne)
IBILBIDEA | IBILGAILU ARINAK | IBILGAILU ASTUNAK 1 | IBILGAILU ASTUNAK 2 |
---|---|---|---|
Beasain-Ormaiztegi | 0,40 € | 0,63 € | 0,82 € |
Ormaiztegi-Zumarraga | 0,78 € | 1,24 € | 1,56 € |
Legazpi/Urretxu-Bergara | 1,47 € | 2,42 € | 3,00 € |
Legazpi/Urretxu-Antzuola | 0,50 € | 0,83 € | 1,02 € |
Pisua 3,5 tonatik gorakoa eta 12 tonatik beherakoa (MA) | 12 tonako edo gehiagoko pisua (MA) |
Datu interesgarriak A-636
AP-1/AP-8
AP-1/AP-8 autobideak Gipuzkoako lurralde osoa zeharkatzen du ekialdetik (Behobia) mendebaldera (Bizkaiko muga, Eibar eta Ermua artean).
Autobide hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetara itzuli zen 2003ko ekainaren 6an, eta, foru-mandatuz, kudeaketa eta mantentze-lanak BIDEGIren ardurapean daude. AP-8 errepidearen tarte zaharraren (gaur egun, GI-20) 7,5 km ere kudeatzen ditugu.
2005 eta 2010 artean BIDEGIn autobide honetarako obra estrategikoez arduratu ginen, hala nola:
AP-1/AP-8 autobidea Gipuzkoako bide-sare berriaren funtsezko ardatza da, eta EAEko errepide-sarea egituratzen duen elementu nagusia.
Datu interesgarriak AP-1/AP-8
AP-1
Autobide moderno honek Debagoiena bailarako udalerriak Donostiarekin, Bilborekin eta Gasteizekin lotzen dituen korridorea osatzen du. BIDEGIk eraiki du, eta hura egikaritzea erronka teknikoa izan da bide-azpiegituren agentziarentzat, lurraren orografia dela eta.
- Eraikuntza eta zerbitzuan jartzea bost zatitan egin zen, 2003ko abenduan hasi eta 2009ko maiatzean bukatuz.
Autobidea bost tartetan eraiki eta jarri zen zerbitzuan, 2003ko abenduan hasi eta 2009ko maiatzean amaituta.