Deskontuak 2024

 

Gipuzkoako 2023ko Aurrekontuen Foru Arauaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Deskontu Plan berri bat jarri du martxan 2023.urterako bere ahalmen handiko Errepide-sarean.

Deskontu mota ezberdinak daude, ibilgailu motaren arabera (astuna edo arina) zein erabileraren arabera (bidaiarien garraio kolektiboa, salgaien garraioa, jarduera ekonomiko bati lotutako erabilera autonomoa edo erabilera partikularra).

 
 

Ibilgailu Astunak (IAs.)

Imagen Vehículos Pesados

Ibilgailu Arinak (IAr.)

Imagen Vehículos Ligeros
 
 
 

Kasu guztietan ezinbestekoa da:

  1. VIA-T-arekin bateragarria den TAG gailu baten titularra izatea.
  2. Gailu hori matrikula bati lotzea. Gailu bat = matrikula bat.
  3. Alta eskaera egitea, eta kasu bakoitzean, eskatzen diren dokumentuak eta datuak BIDEGIri aurkeztea.
 

Salgaien garraioa (Ibilgailu Astunak-IAs.)

 

Ibilgailu astunak (3500 kg-tik gorako BGM), Gipuzkoako errepideetan salgaien garraioaren kategoriari dagokion kanonean deskontuak izan ditzaketenak:

 
Imagen Vehículos Pesados

Kamioiak

Imagen Vehículos Pesados

Grúas

 
 

Kategoria honetarako bi deskontu mota daude:

Kanonaren zenbatekoa EURO emisio kategorian

 
  • Ibilgailu elektrikoak, hibridoak eta gas bidez propultsatutakoak:
    % 25eko DESKONTUA, tarifaren gainean.
  • EURO 6 ibilgailu astunak:
    %20ko DESKONTUA , tarifaren gainean.
  • EURO 5 ibilgailu astunak:
    %15eko DESKONTUA, tarifaren gainean.
 
 

Zein errepidetan aplikatzen den

  • AP-1/AP-8
  • AP-636
  • N-I/A-15
 

Noiztik?

 
  • AP-1/AP-8: 2023ko urritik aurrera. Baina atzeraeraginezko izaera izango du eskatuko den dokumentazio guztia balioztatzen den egunetik. Gehienez hilabete, eskaera jasotzen denetik. Hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eskaera egin eta hurrengo hilaren 1etik aurrera.
  • AP-636 eta N-I/A-15: 2023ko urtarriletik aurrera zuzenean aplikatzen da, ordaindu beharreko kanona murriztuz eta eskatzen den dokumentazio osoa balioztatzen den egunetik aurrera. Gehienez hilabete, eskaera jasotzen denetik.
 
 

DESKONTUAK MAIZTASUNAGATIK. ASTUNAK

 
  • %10eko DESKONTUA, 21. bidaiatik 50. bidaiara
  • %13ko DESKONTUA, 51. bidaiatik ondorengoetara
 
  • Deskontu-ehuneko horiek motorizazio-modulazioaren ondoriozko deskontuaren emaitzari aplikatuko zaizkio.
  • Bidaiak bereizita zenbatuko dira errepide bakoitzeko, eta zehaztutako bidaien zenbatekora iristen den/diren errepidean/etan aplikatuko dira.
  • Bidaien zenbaketa, deskontuak aplikatzeko, ordena kronologikoaren arabera egingo da, bidaiatzat hartuta bidesari-sistemaren sarrera eta irteera bat.

Zein errepidetan aplikatzen den

  • AP-1/AP-8
  • AP-636
  • N-I/A-15
 

Noiztik?

 
  • 2023ko urritik aurrera.
  • Hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eskaera egin eta hurrengo hilaren 1etik aurrera.
 
 

Deskontua eskuratzeko baldintzak

  1. BIDEGIn alta emanda egotea. Alta emateko akordioa osatu eta sinatzea.
  2. Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo lotu beharreko ibilgailuaren agiri baliokidea.
  3. Ibilgailuaren fitxa teknikoa, ibilgailuaren EURO emisio mota eta zein jardueratarako den adierazita. *
  4. Ibilgailuaren matrikulari lotzeko TAG (VIA-T) gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
  5. Azpiegituren kanonaren ordainketan egunean egotea Bidegirekin.
* EURO 5 jaulkipen motarik edo handiagorik ez baduzu, maiztasunaren araberako deskontua bakarrik eska dezakezu. Horretarako, bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko duzu (info@bidegi.eus).
 
 
 
 
  • Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.
  • AP-1/AP-8 autobideetako maiztasunaren eta EURO kategoriaren araberako deskontuari dagokion ordainketa zure ibilgailuari lotutako TAG (VIA-T) ordainketa-gailu telematikoan egingo da.
 
 
 

Pertsonen garraioa (Ibilgailu Astunak- IAs.)

 

Gidariaz gain, 8 bidaiari baino gehiago garraiatzeko Ibilgailu Astunen (3.500 kg-tik gorako BGM) modalitatean pertsonak garraiatzeko kategoriarako Gipuzkoako errepideetan erabilera-kanonaren gaineko deskontuak egin ditzaketen ibilgailuak:

 
Imagen Vehículos Pesados

Autobusak

Imagen Vehículos Pesados

Autokarrak

 
 

Kategoria honetarako bi deskontu mota daude:

Autobus eta autokarrentzako murrizketak

 
  • %50 DESKONTUA tarifaren gainean, lehenengo ibilbidetik hasita.
 
 

Zein errepidetan aplikatzen den

  • AP-1/AP-8
  • AP-636
 

Noiztik?

 
  • 2023ko urriaren 1etik aurrera. Hala ere, atzeraeraginezko izaera izango du, beharrezko dokumentazioa aurkeztu dela egiaztatzen den egunaren hurrengo hilabete naturalera arte.
  • Hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eskaera egin eta hurrengo hilaren 1etik aurrera.
 

Deskontuak maiztasunagaitik. Astunak

 
  • %10eko DESKONTUA, 21. bidaiatik 50. bidaiara
  • %13ko DESKONTUA, 51. bidaiatik ondorengoetara
 
 
  • Deskontu-ehuneko horiek dagokion murrizketa aplikatu ondoren lortutako tarifari aplikatuko zaizkio.
  • Bidaiak bereizita zenbatuko dira errepide bakoitzeko, eta zehaztutako bidaien zenbatekora iristen den/diren errepidean/etan aplikatuko dira.
  • Bidaien zenbaketa, deskontuak aplikatzeko, ordena kronologikoaren arabera egingo da, bidaiatzat hartuta bidesari-sistemaren sarrera eta irteera bat.
 

Zein errepidetan aplikatzen den

  • AP-1/AP-8
  • AP-636
 

Noiztik?

 
  • 2023ko urritik aurrera.
  • Hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eskaera egin eta hurrengo hilaren 1etik aurrera.
 
 

Deskontua eskuratzeko baldintzak

  1. BIDEGIn alta emanda egotea. Alta emateko akordioa osatu eta sinatzea
  2. Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo lotu beharreko ibilgailuaren agiri baliokidea.
  3. Lotu beharreko ibilgailuaren fitxa teknikoa, zein jardueratarako den zehaztuta.
  4. Ibilgailuaren matrikulari lotzeko TAG (VIA-T) gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
  5. Azpiegituren kanonaren ordainketan egunean egotea Bidegirekin.
 
  • Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.
  • Murrizketa eta maiztasunaren araberako deskontuari dagokion ordainketa zure ibilgailuari lotutako TAG (VIA-T) ordainketa-gailu telematikoan egingo da.
 
 
 

Jarduera profesionala (Ibilgailu Arinak-IAr.)

 

Gipuzkoako errepideetan jarduera profesionalaren kanonaren gaineko deskontuak izan ditzaketen ibilgailuak, ibilgailu arinen modalitatean (BGM 3.500 kg arte):

 
Imagen Vehículos Pesados

Taxiak

Imagen Coche de Empresa

Enpresa ibilgailuak

Imagen Vehículos Pesados

Ambulantziak

 
 

Deskontu arina profesionala

 
  • %10eko DESKONTUA, 21. bidaiatik 50. bidaiara
  • %13ko DESKONTUA, 51. bidaiatik ondorengoetara
 
  • Bidaiak bereizita zenbatuko dira errepide bakoitzeko, eta zehaztutako bidaien zenbatekora iristen den/diren errepidean/etan aplikatuko dira.
  • Bidaien zenbaketa, deskontuak aplikatzeko, ordena kronologikoaren arabera egingo da, bidaiatzat hartuta bidesari-sistemaren sarrera eta irteera bat.
  • Deskontuei dagokien ordainketa eskabidean zure ibilgailuari lotutako TAG (VIA-T) ordaintzeko gailu telematikoan egingo da.

Zein errepidetan aplikatzen den

  • AP-1/AP-8
  • AP-636
 

Noiztik?

  • 2023ko urritik aurrera.
  • Hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eskaera egin eta hurrengo hilaren 1etik aurrera.
 
 

Deskontua eskuratzeko baldintzak

  1. BIDEGIn alta emanda egotea. Alta emateko akordioa osatu eta sinatzea.
  2. Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo lotu beharreko ibilgailuaren agiri baliokidea.
  3. Epe luzeko errentamenduaren kasuan, errentamendu-kontratuaren kopia.
  1. Lotu beharreko ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  2. Ibilgailuaren matrikulari lotzeko TAG (VIA-T) gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
  3. Azpiegituren kanonaren ordainketan egunean egotea BIDEGIrekin.
 

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

 
 

Erabilera partikularra (Ibilgailu Arinak-IAr.)

 

Gipuzkoako errepideetan jarduera profesionalaren kanonaren gaineko deskontuak izan ditzaketen ibilgailuak, ibilgailu arinen modalitatean (BGM 3.500 kg arte):

 
Imagen Vehículos Pesados

Autoak

Imagen Vehículos Pesados

Motorrak

Imagen Vehículos Pesados

Furgonetak

 
 
 

Joan-etorri murrizketak

 

Erabiltzaile guztientzat:

Egun berean joan-etorriko ibilbide bat egiten baduzu bi punturen artean (tarteko joan-etorririk gabe): 0,56 €-ko DESKONTUA igarotze bakoitzeko.

Programa horretan, ordainleku hauek sartuta daude: Irun M/O, Irungo ordainleku nagusia (Behobia), Oiartzun, Orio, Zarautz ekialde, Zarauzko ordainleku nagusia (mendebalderantz edo sistema itxirantz) eta Irun Ventas (jatorria edo helmuga Behobia duten mugimenduetan).

 

Deskontu progresiboa

 

Erabiltzaile guztientzat, hilabete batean gutxienez 6 igarotze eginez gero:

  • %25eko DESKONTUA, lehenengo 8 igarotzeei (hau barne).
  • %55eko DESKONTUA, 9. igarotzetik 20. igarotzera (biak barne).
  • %75eko DESKONTUA, 21. igarotzetik aurrera.
 

Hileroko gastu-muga

 

ABIATU gailuaren titularrak info+

  • GIPUZKOAKO ERREPIDEETAN GASTU-MUGA: 36,04€
  • BIZKAIA eta ARABAKO ERREPIDEETAN GASTU-MUGA: 52,08€

BESTELAKO VIA-T GAILUAK

  • GIPUZKOAKO ERREPIDEETAN GASTU-MUGA: 36,04€
 
 

Zein errepidetan aplikatzen den.

  • AP-1/AP-8
  • AP-636
 

Noiztik?

  • 2023ko urtarriletik aurrera.
  • Hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eskaera egin eta hurrengo hilaren 1etik aurrera.
 
 

Deskontua eskuratzeko baldintzak.

ABIATU

  1. BIDEGIn alta emanda egotea. ABIATU kontratua sinatzea.
  2. Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea.
  3. Gipuzkoako Ogasuna zein BIDEGIrekin egunean egotea.
  4. Karguetarako, bankuko kontu zenbakiaren titulartasuna aurkeztea.
  5. Ibilgailuaren titularra, epe luzeko rentinga edota ohiko erabiltzailea dela egiaztatzea, zirkulazio-baimenarekin edo antzekoarekin.
  6. Lanbide-jarduerarik gabeko ibilgailu arina.
 

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

ABIATUren info+

 

BESTELAKO VIA-T GAILUAK

  1. BIDEGIn alta emanda egotea. Alta emateko akordioa osatu eta sinatzea
  2. Lanbide jarduerarik gabeko ibilgailu arinari dagokion indarreko zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.
  3. Epe luzeko errentamenduaren kasuan, errentamendu-kontratuaren kopia.
  4. Indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala edo agiri baliokidea.
  5. Ibilgailuaren matrikulari lotzeko, TAG (VIA-T) gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
  6. Gailauren titularraren izenean dagoen banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, deskontuei dagokien zenbatekoa ordaintzeko.
  7. Azpiegituren kanonaren ordainketan egunean egotea BIDEGIrekin.
 

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

 
 
 

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ditzakezu Deskontuei buruzko galdera ohikoenak