
Matrikula aldaketa
Ibilgailuz aldatu behar baduzu eta zure Abiaturen abantaila eta deskontu guztiak izaten jarraitu nahi baduzu, BIDEGIri jakinarazi behar diozu erabili aurretik.
Deskontu-epe osoan bete behar dira baldintzak.
BIDEGIk eskaera balioztatu ondoren, 24 ordu beharko dira indarrean sartzeko. Eskaera baliozkotzen denean, baliozkotze horren emaitza bidaliko da emandako helbide elektronikora, matrikula-aldaketa baieztatuz edo eskaera ukatuz eta arrazoiak adieraziz.