N-I/A-15 (AT Sistema)

Zer den

AT Sistema Gipuzkoak  1999/62/EE Europako Zuzentarauari emandako erantzun aitzindaria da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta N-I eta A-15 errepideak erabiltzen dituzten salgaien garraiolarien artean ahalmen handiko bi bide horiek modu partekatuan mantentzeko.
Arku zein banderatxoetatik igarotzean, eta abiadura murriztu beharrik gabe, sistemak salgaiak garraiatzeko 3,5 t-tik gorako ibilgailua detektatu eta sailkatzen du eta kobratu egiten dio, barruan daraman VIA-T gailu bateragarria edo matrikula irakurrita.
 
Responsive Image

AT Sistemaren helburuak:

N-I eta A-15 bideetatik igarotzen diren salgaien ibilgailu astunek haien mantentze-lanetan laguntzea.
N-I eta A-15 bideetatik zirkulatzen duten gipuzkoarren eguneroko mugikortasuna hobetzea.

Nola funtzionatzen duen

  1. Sistemak ibilgailua detektatzen du eta laser-irakurgailu baten bidez ibilgailua sailkatzen du.
  2. Aldi berean, matrikula-irakurgailu batek aurreko matrikula hartzen du.
  3. Ibilgailuak TAG (Via T) gailu bat badu, antena-sistema bat harekin komunikatuko da eta automatikoki identifikatuko du. Bestela, matrikula irakurrita identifikatuko du.
  4. Datu horiekin guztiekin, AT Sistemak iraganbidea kobratuko du, ibilgailua gelditu beharrik gabe eta inolako transakzio fisikorik egin gabe.
  5. Azkenik, ataria igarota, sistemak atzeko matrikula hartuko du. Irakurketa bikoitz horrek datuen irmotasuna ziurtatzen du.
AT Sistemak nola funtzionatzen duen

Norentzat den

Responsive Image
Responsive Image
AT Sistema salgaiak garraiatzeko 3,5 tonatik gorako ibilgailuei aplikatzen zaie.
Responsive Image
VIA-T gailuarekin bateragarria den TAG gailua baduzu, ez duzu zertan erregistratu. Ez baduzu, erregistratu behar duzu.
Ibilgailu astunak
Responsive Image
Responsive Image
Bai ibilgailu arinak, bai pertsonak garraiatzeko ibilgailuak (*) ez daude kanonari lotura.
Ibilgailu arinak
Responsive Image
(*) Autobusak eta kamioiak bolumenez antzekoak direnez, sailkapenean akatsik egon ez dadin, autobusen kasuan erregistroa egitea gomendatzen da.
Pertsonen garraioa

Non

2023ko urtarriletik aurrera, AT Sistema Gipuzkoako A-15 eta N-I errepideetako bide zati guztietan ezartzen da.
Bi errepide horietarako sarbide-irteera guztietan matrikula irakurketa-puntuak ezarri dira erabiltzaile bakoitzak egiten duen ibilbidea kalkulatzeko.
Responsive Image

Alta AT Sisteman

AT Sistema kontratatzeko, erregistratuta egon behar da. Webaren erabiltzaile ez bazara, sakatu "Erregistratu" eta bete eskatzen diren datuak.
Webaren erabiltzaile bazara eta zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu "gogoratu pasahitza" eta zure posta elektronikoan jasoko duzu.

Kanona eta ordainbidea

Kanona

Kilometroko prezio bat dago ezarrita (BEZa barne), ibilgailuaren kategoriaren arabera:
1* KATEGORIAKO IBILGAILU ASTUNAK: 0,22€/KM.
*3,5 eta 12 tona artean
2** KATEGORIAKO IBILGAILU ASTUNAK: 0,28€/KM.
**12 tona edo gehiago
Gipuzkoako 2023. urterako Aurrekontuen Foru Arauaren arabera, 2023ko urtarriletik aurrera aipatutako tarifen gainean deskontu-ehuneko desberdinak aplikatzen dira, honako hauen arabera:
  • Ibilgailuaren EURO emisioa
  • Egindako igarotze kopurua

Ordainbidea

VIA-T bateragarria den TAG gailu bat baduzu, ez da beharrezkoa inolako erregistrorik egitea.
VIA-T bateragarria den TAG gailurik ez baduzu, zure ibilgailua/matrikula eta ordainbidea ​​​​​​​ erregistratu beharko dituzu.
Irungon ordainleku nagusiaren ordainlekutik zirkulatzen duten noizbehinkako erabiltzaileei ordainketa errazteko, A-15 eta N-I errepideetan kobratzekoak diren Gipuzkoako tarteetatik egindako ibilbide osoa ordaintzeko erabili ahal izango da ordainleku kanalizatuaren kanona ordaintzeko erabilitako ordainbidea, erabiltzaileei inolako altarik egin behar ez izatea errazteko. 
​​​​​​​+info
VIA-T bateragarria den TAG gailurik ez baduzu, gure bezeroarentzako arretarako zentroan egin ahal izango duzu erregistroa:​​​​​​​
ARITZETA,
GI-20. 14,800KP
20170 USURBIL (Gipuzkoa)
Tel.: 943 105 106
Astelehenetik ostiralera
8:00-20:00

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ditzakezu N-I/A-15 (AT SISTEMA) buruzko galdera ohikoenak