Abiatu
Zer den
Abiatu da BIDEGIk Gipuzkoan erroldatutako pertsona guztien eskura jartzen duen teleordainketa-sistema.
Bertsio berrienak, Abiatu 2.0 ordainketa-sistema berriak, hobetu egiten ditu gailuaren prestazioak, erosotasuna eta segurtasuna. Penintsulaz gainera, Frantzia osoko aparkaleku eta autobideetara zabaltzen du erabilera-estaldura.
Ibilgailuan gailua ipini ondoren, haren onurez baliatzen has daiteke.
Nola funtzionatzen duen
Nori zuzenduta dagoen
Gipuzkoako autobideak eta A-636 autobia erabiltzen dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiei:
Non
Erabiltzeko aholkuak
Turismoak
Motozikletak
- Ibilgailu hauen kasuan, gailua eraman ahal izateko, beharrezkoa da homologatutako euste-elementuak erabiltzea.
- Betiere, semaforoa berdez dagoenean gainditu hesia, 10 km/h-tik beherako abiaduran, aurreko ibilgailuarekin gutxienez 10 metro utzita.
- Gailu bat eramaten bada eta bideak sarrera-tiketa eskaintzen badu, ezinbestekoa da txartel hori jasotzea eta irteeran entregatzea kobratzaileak artatutako bide batean, behar bezala kobratu ahal izateko.
Abiatu kontratatzea
Lortu zure Abiatu 2.0
Abiatu 2.0 gailua kontratatzeko, erregistratuta egon behar duzu.
Webaren erabiltzaile EZ bazara, sakatu erregistratu eta bete eskatutako datuak.
Webaren erabiltzailea bazara eta zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu gogoratu pasahitza eta zure posta elektronikoan jasoko duzu.