Proiektu berriak
BIDEGIn etorkizun hurbilena berritzen eta planifikatzen jarraitzen dugu.
Gure autobideen erabiltzaileentzako etengabeko hobekuntzekin eta proiektu eta zerbitzu berriekin.
Gauza aipagarrienak aurkezten dizkizugu hemen.
SSTPA (Safe and Secure Truck Parkings Areas) Gipuzkoa - GZI (Garraio Zentro Integrala)
Aparkaleku seguru eta zainduetako eremuak (SSTPA - Oiartzun eta Astigarraga).
Proiektua garatzen ari da, eta bi SSTPA izango ditu. Horiek TEN-T-ren (Europako Garraio Sarea) Sare Nagusiko Korridorean barrena doazen ibilgailu astunentzako garraio-sistema adimendunekin (STI) funtzionatuko dute.
Bi SSTPA horiek 525 aparkaleku dituzte, eta zaintzapeko aparkaleku egokia eskaintzen diete ibilgailuei, baita zerbitzu modernoak eta atsedenerako instalazioak ere.
Bi SSTPA. 525 aparkaleku guztira
Errepideak hiru bailara lotzen ditu: Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena.
AP-636 autobiaren eraikuntza amaitu ondoren —BIDEGIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren baliabide propioekin finantzatutako obra da—, haren kudeaketa integrala da hurrengo erronka.
Horretarako, eta autobia egoera onenean mantendu eta beharrezko hobekuntzak egin ahal izateko, behar den sistema guztia ezarriko dugu ibilgailu motordun guztiei kanona kobratzeko, motozikletei izan ezik. Kanona 2022aren hasieran hasiko da funtzionatzen.
Gipuzkoaren muinerako autobia bat.
A-15 eta N-I arteko lotura Andoainen
Dagoen lotura hobetzea, egungo beharretara egokituta.
Bidegiko Administrazio Kontseiluak erabaki du Bazkardon (Andoain), Tolosarako noranzkoan, A-15 eta N-I bideen arteko lotura hobetzeko trazadura-proiektuaren eta eraikuntza-proiektuaren idazketa lizitaziora ateratzea, 607.000 €-ko aurrekontuarekin (gehi BEZa) eta lana egikaritzeko hogeita hiru hilabete eta erdiko epearekin.
Helburu dugu A-15 eta N-I bideen arteko lotunea aldatzea egungo errei bakarreko konfiguraziotik bi erreira, eta, horrela, gutxienez 80 km/h-ko lotura-abiadura bermatzea eta gaur egun sortzen diren ilarak saihestea.