Lege oharra
Lege oharra
Jabetza intelektualaren eskubideak |
BIDEGI SA sozietatea da webgune honen titularra. Berariaz kontrakorik adierazi ezean, webgune honetako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titulartasuna BIDEGI SAri dagokio.
Webgune honetako eduki guztiak (honako hauek barne direla, adierazpen-izaerarekin eta ez-mugatzailearekin: datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testuak, audioa, bideoa eta softwarea) BIDEGI SAren jabetzakoak dira, non eta berariaz kontrakorik adierazten ez den, eta, besteak beste, jabetza intelektual eta industrialari buruzko arau nazionalen eta nazioartekoen babespean daude.
Beraz, erabiltzaileak edo hirugarrenek ezin izango dute edukia inola ere manipulatu (aldatu, kopiatu, aldarazi, erreproduzitu, transmititu, egokitu, itzuli eta abar), ez guztiz ez partzialki, baldin eta BIDEGI SAk horretarako berariazko baimena ematen ez badu, edo kontrakorik adierazten ez bada.
Webgunean agertzen diren BIDEGI SAren markak, errotuluak, bereizgarriak eta logoak BIDEGI SAren titulartasunekoak dira.
Atariaren erabilera
Identifikazio-datuak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea eta merkataritza elektronikoa arautzen duten gainerako arauak betetzeko, jakinarazten dizugu http://www.bidegi.eus web-orria BIDEGI SAren jabetzakoa dela.
Atariaren erabilera
BIDEGI SAk ez du bere gain hartuko webgune honetako edukietan sartzeak erabiltzaile bisitariari sor lekizkiokeen kalte-galera informatikoen edo bestelakoen erantzukizuna. Esate baterako, ez da edukietako errore edo omisioen, atariaren erabilgarritasunik ezaren edo edukietan birusak edo programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzearen erantzule izango, nahiz eta horrelakorik ez gertatzeko behar diren neurri teknologiko guztiak hartuko dituen.
BIDEGI SAk ez du bermatzen webgune honen erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalteak edo aldaketak sor ditzaketen birusak edo bestelako elementu kaltegarriak ez daudenik. Horrenbestez, gure erakundea ez da elementu horiek erabiltzaileari edo hirugarrenei eragin liezazkieketen kalte-galeren erantzule.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du ataria erabiltzearen erantzukizuna. Zerbitzu edo eduki jakin batzuetan sartzeko behar izan litekeen erregistroa ere barnean hartzen du erantzukizun horrek.
Erregistro horretan erabiltzaileari dagokio informazio egiazkoa eta zilegia ematearen erantzukizuna. Erregistro horren ondorioz, erabiltzaileari pasahitz bat eman dakioke. Erabiltzailea izango da pasahitzaren erantzulea, eta zuhurtasunez eta konfidentzialtasunez erabiltzeko konpromisoa hartuko du.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du BIDEGI SAk bere atariaren bitartez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egokiro erabiltzeko eta, adierazpen-izaerarekin baina ez-mugatzailearekin, honako jarduketa hauetarako ez erabiltzeko:
2. Eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, legez kontrako pornografikoa, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideei erasotzen diena, pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duena, diskriminatzailea, gazteei edo haurrei erasotzen diena, ordena edo segurtasun publikoaren kontra doana edo BIDEGI SAren iritziz argitaratzeko egokia ez dena hedatzeko.
3. BIDEGI SAren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, eta sarean birus informatikoak edo arestian aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko.
4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen ahalegintzeko eta, hala badagokio, horiek erabiltzeko, eta haien mezuak aldatu edo manipulatzeko.
BIDEGI SAk ez du erantzukizunik izango, hala badagokio, parte hartzeko ezartzen diren kanalen bitartez erabiltzaileek plazaratzen dituzten iritzien gainean, eta bere esku gordeko du aurreko gogoeten arabera argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin eta ekarpen guztiak erretiratzeko eskubidea