Bide segurtasuna

Seguruago bidaiatzea

Segurtasuna da garrantzitsuena. Bidaia bat hasi aurretik, batez ere luzea bada eta ezagutzen ez dituzun errepideetan barrena ibili behar baduzu, berrikusi zure ibilgailua eta informa zaitez ibilbideaz eta dituen berezitasunez.
Hemen dituzu lagungarriak izan ditzakezun aholku orokor batzuk.

Tuneletako segurtasuna

BIDEGIren punturik garrantzitsuenetako bat tuneletako segurtasuna da.

Estatistiken arabera, tunelak eremu zabalak baino askoz ere seguruagoak dira, baina bere barnean istripu batek (sutea, matxura …) ondorio larriak ekar ditzake.
Gertaera saihesteko edo txikiagotzeko , BIDEGIk lehen mailako segurtasun ekipamendua du prestatuta:

Tuneletako hornidura

  • Argiztapen sistemak.
  • Aireztapen sistemak.
  • Larrialdietako SOS zutoinak 150 metrotik 150 metrora.
  • Larrialdi irteerak 250 metrotik 250 metrora.
  • Ebakuazio seinaleak 50 metrotik 50 metrora.
  • 750 metrotik 750 metrora larrialdi geldialdietarako gunea edota erraiak.
  • Su-itzalgailuak.
  • Larrialdietarako alarmak.
  • Tuneleko kontrol-zentrora barnean gertatzen ari diren irudien transmisiorako zaintza-kamerak.

Oinarrizko aholkuak

  • Tunelera sartu aurretik, atariei buruzko seinaleztapen aldakorreko argibideak errespetatu, tunelaren sarrerako ahoan daudenez gain.
  • Mantendu aurreko ibilgailuarekiko segurtasun-distantzia.
  • Tunel baten barruan ez aurreratzea gomendatzen da.
  • Argiak piztuta eraman eta ez gidatu eguzkitako betaurrekoekin barruan.
  • Ez gelditu ibilgailua tunelaren barruan, larrialdi edo auto-ilaren kasuan izan ezik. 
  • Ez erabili klaxona, arrisku-egoeraren bat saihesteko ez bada.
  • Tunelaren barruan auto-ilarak izanez gero, megafoniaz jaso ditzakezun mezuei erreparatu. 
  • Auto –ilarak egonez gero, itzali ibilgailuaren motorra zirkulazio gelditu denetik 2 minutu igaro badira, baina ez kendu giltzak kontaktutik. 

Istripuren bat gertatuz gero

Istripu baten aurrean lasaitasuna mantendu eta honako aholkuak jarraitu:

Istripua tunel barruan

  • Jakinarazi gorabehera 112an.
  • Tuneletik irteten saiatu, ibilgailua erabat gelditu baino lehen.
  • Hori ezinezkoa bada, hurbildu ibilgailua alboko hormara, zirkulazio-erreitik baztertzeko.
  • Motorra itzali, txaleko islatzailea jantzi eta ibilgailutik kontu handiz irten.
  • Posizio argiak eta ikuskariak piztuta utzi ibilgailuaren kokapena seinaleztatzeko.
  • Ipini arauzko triangeluak.
  • Artatu eta lasaitu zaurituak. Ez itzazu mugitu ezinbestekoa ez bada.

Istripua tuneletik kanpo

  • Jakinarazi gorabehera 112an.
  • Gelditu ibilgailua zirkulazio-erreitik kanpo.
  • Hori ezinezkoa bada, gelditu eskuinaldean, arrisku-eremutik aterata.
  • Utzi piztuta posizio-argiak eta keinukariak, ibilgailuaren posizioa seinaleztatzeko.
  • Gelditu motorra, jantzi txaleko islatzailea eta atera ibilgailutik arretaz.
  • Ipini arauzko triangeluak.
  • Artatu zaurituak. Babestu eta lasaitu itzazu, baina ez mugitu ezinbestekoa ez bada.

Matxura izanez gero

Matxura baten aurrean honako aholkuak jarraitu:

Matxura tunel barruan

  • Eskatu laguntza 112an.
  • Piztu larrialdietako argiak.
  • Ahal bada, ibilgailuarekin kontuz zirkulatu tuneletik irten arte. Bestela, saiatu ibilgailua bazterbidean gelditzen, beste ibilgailu batzuen zirkulazioa ez oztopatzeko.
  • Larrialdietako birakaria baldin baduzu, jarri ibilgailuaren sabaian. Bestela, saia zaitez ibilgailua seinaleztatzen, aurreseinaleko triangeluak erabilita.
  • Itzali ibilgailuaren motorra, baina ez kendu giltza kontaktutik.
  • Utzi ibilgailua, betiere kontu handiz eta txaleko islatzailea jantzita duzula.
  • Itxaron, espaloitik irten gabe eta txalekoa erantzi gabe, larrialdi-zerbitzuak iritsi arte.

Matxura tuneletik kanpo

  • Eskatu laguntza 112an.
  • Piztu larrialdietako argiak.
  • Saiatu ibilgailua bazterbidean gelditzen, atera ibilgailutik ibilgailuaren eskuinaldetik eta jarri segurtasun-hesiaren atzean.
  • Utzi ibilgailua, betiere kontu handiz eta txaleko islatzailea jantzita duzula.
  • Larrialdietako birakaria baldin baduzu, jarri ibilgailuaren sabaian. Bestela, saia zaitez ibilgailua seinaleztatzen, aurreseinaleko triangeluak erabilita.

Sutea egonez gero

Sute baten aurrean honako aholkuak jarraitu:

Sutea tunel barruan

  • Eskatu laguntza 112an.
  • Piztu larrialdietako argiak.
  • Ahal bada, ibilgailuarekin kontuz zirkulatu tuneletik irten arte.
  • Bestela, saiatu ibilgailua bazterbidean gelditzen, beste ibilgailu batzuen zirkulazioa ez oztopatzeko.
  • Itzali ibilgailuaren motorra, baina ez kendu giltza kontaktutik.
  • Utzi ibilgailua, betiere kontu handiz eta txaleko islatzailea jantzita duzula.
  • Ahal bada, larrialdietako zerbitzuak bertaratzen diren bitartean, saiatu zaurituei laguntzen, baleude.
  • Bestela, bete ebakuazio-seinaleen jarraibideak, hurbilen duzun larrialdi-irteerara eramango zaituzte eta.

Sutea tuneletik kanpo

  • Eskatu laguntza 112an.
  • Piztu larrialdietako argiak.
  • Saiatu ibilgailua bazterbidean gelditzen, beste ibilgailu batzuen zirkulazioa ez oztopatzeko.
  • Itzali ibilgailuaren motorra, baina ez kendu giltza kontaktutik. Utzi ibilgailua, betiere kontu handiz eta txaleko islatzailea jantzita duzula.
  • Ahal bada, larrialdietako zerbitzuak bertaratzen diren bitartean, saiatu zaurituei laguntzen, baleude.

Plan bereziak

Udazkenetik udaberrira bitartean, Bidegik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin elkarlanean Neguko Bidezaintza Plan eraginkorra jartzen du martxan, kudeatzen dituen 107 kilometroetan segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Neguko bidezaintzako baliabideak AP-1ean

  • Elurra kentzeko 10 makina  Bergara Iparreko operazio basean kokaturik.
  • Ibilgailu laguntzaile bat.
  • 18.000 litroko gesal-andela Bergara Iparraldean. 
  • 400 tonako gatz-andela Bergara Iparraldean. 
  • 100 tonako lau gatz silo, bi Bergara Hegoaldean eta bi Eskoriatzan.

Neguko bidezaintzako baliabideak AP-1/AP-8an

  • Elurra kentzeko 12makina Zestoa-Zumaiako operazio basean kokaturik.
  • Ibilgailu laguntzaile bat.
  • 28.000 litroko gesal-andela Zestoa-Zumaian.
  • 400 tonako gatz-andela Zestoa-Zumaian.
  • 100 tonako 4 gatz silo, bat Irunen, bi Errenterian, eta bat Elgoibarren.

Elurra kentzeko makinek, gesal barreiatzaileak dituzte, zein elurteak hasi baino lehen prebentziozko tratamendu bezala erabiltzen diren, bai eta izotz plakak eratzearen prebentziorako eta elurtea ematen denean, errepidearen egoera birgaitzeko.
Bidegik 38 langile ditu elurra kentzeko 22 makina erabiltzeko, 33 begirale autobideetako bide-zaintzan, 20 laguntzaile palak montatzeko eta gatz-andelak hornitzeko eta 6 arduradun lan taldeak zuzentzeko. Hauekin batera 24 orduz indarrean dauden bi pantaila zentroetan 20 kontrolatzaile aritzen dira.
22 elurra kentzeko makina
36.000 l. gesal
1600 Tn. Gatz
+100 langile zure zerbitzura