Abiatu

Zer den

Abiatu da BIDEGIk Gipuzkoan erroldatutako pertsona guztien eskura jartzen duen teleordainketa-sistema.
Bertsio berrienak, Abiatu 2.0 ordainketa-sistema berriak, hobetu egiten ditu gailuaren prestazioak, erosotasuna eta segurtasuna. Penintsulaz gainera, Frantzia osoko aparkaleku eta autobideetara zabaltzen du erabilera-estaldura. 
Ibilgailuan gailua ipini ondoren, haren onurez baliatzen has daiteke. 

Nola funtzionatzen duen

  1. Erabiltzaileak T teleordainketa-bereizgarria duten erreietan jarri behar du, eta ibilgailuaren abiadura egokitu.
  2. Antenak gailuaren seinalea behar bezala irakurri ondoren, semaforoa berde jarri eta hesia altxatu egiten da, ibilgailuari pasatzen uzteko.
  3. Ez da beharrezkoa tiketa jasotzea.
Gorabeherarik izanez gero:
  • Semaforoa gorri geratzen da, eta hesia jaitsita.
  • Sarreran edozein arrazoirengatik tiketa jasotzen bada, ordainlekuko langileek artatutako bide batetik igaro eta ibilbidea ordaindu beharko da, eta tiketa entregatu. Horrela, nahi gabeko gorabeherak eta/edo kobrantzak saihesten dira.
Nola dabil

Nori zuzenduta dagoen

Gipuzkoako autobideak eta A-636 autobia erabiltzen dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiei:
Ibilgailu arina
Inolako jarduera profesional, enpresarial edo ekonomikorik ez duen ibilgailu arin baten erabiltzaile eta jabe izatea.
Gipuzkoan erroldatuta egotea
Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak, Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztenak.
Kontu korrontea
Eta Abiaturekin egindako kontsumoak ordaintzeko gaitutako kontu korronte bat edukitzea.

Non

BIDEGIk kudeatzen dituen kanona ordaindu behar den azpiegituretan ez ezik, Espainiako estatu osoko, Portugalgo eta Frantziako autobideetan eta aparkalekuetan ere ordaintzeko aukera ematen dizu Abiatu gailuak.
Kontsultatu mapan non erabil dezakezun zure Abiatu:
Non erabili

Erabiltzeko aholkuak

Turismoak

  1. Gailuak haizetakoaren barrualdeko gune punteatuan jarrita egon behar du beti.
  2. Gailua ondo jarrita ez edukitzeak antenak hura behar bezala ez detektatzea eragin dezake, eta erabiltzaileak ibilbide luzeena ordaindu behar izatea.
  3. Bideetan aurreko ibilgailuarekiko gutxienez hamar metroko distantzia mantentzea, bestela nahi ez diren gorabeherak eta kobrantzak gerta baitaitezke.
  4. Ibilgailu berean gailu telematiko bat baino gehiago eramanez gero, erabili nahi ez dena metalezko kutxa batean gorde. Horretarako, Abiatu gailuaren kutxa erabil daiteke.
  5. Betiere, semaforoa berdez dagoenean gainditu hesia, 10 eta 20 km/h arteko abiaduran.
  6. Gailu bat eramaten bada eta bideak sarrera-tiketa eskaintzen badu, ezinbestekoa da txartel hori jasotzea eta irteeran entregatzea kobratzaileak artatutako bide batean, behar bezala kobratu ahal izateko.
Erabiltzeko aholkuak

Motozikletak

  1. Ibilgailu hauen kasuan, gailua eraman ahal izateko, beharrezkoa da homologatutako euste-elementuak erabiltzea.
  2. Betiere, semaforoa berdez dagoenean gainditu hesia, 10 km/h-tik beherako abiaduran, aurreko ibilgailuarekin gutxienez 10 metro utzita.
  3. Gailu bat eramaten bada eta bideak sarrera-tiketa eskaintzen badu, ezinbestekoa da txartel hori jasotzea eta irteeran entregatzea kobratzaileak artatutako bide batean, behar bezala kobratu ahal izateko.

Deskontuak AP-1, AP-8 eta A-636an

Gipuzkoako kanonaren gaineko deskontuak

Joan-etorriko kenkariak

Ibilgailu arin bat gidatzen baduzu, Abiatu 2.0 deskontu-plana baliatzen baduzu eta, gainera, 24 orduko tartean  joan-etorriko ibilbide bat egiten baduzu bi punturen artean (tarteko joan-etorririk gabe), 0,56 € gehiago aurreztuko dituzu iraganbide bakoitzean.
Programa horretan, ordainleku hauek sartuta daude: Irun M/O, Irungo ordainleku nagusia (Behobia), Oiartzun, Orio, Zarautz ekialde, Zarauzko ordainleku nagusia (mendebalderantz edo sistema itxirantz) eta Irun Ventas (jatorria edo helmuga Behobia duten mugimenduetan).

Progresiboa

Hilabetean gutxienez 6 iraganbide eginez:  
  • ​​​8. iraganbidera arte (barne), % 25 aurreztuko duzu.
  • 9. iraganbidetik 20.era arte (biak barne), % 55 aurreztuko duzu.
  • 21. iraganbidetik aurrera, % 75eko deskontua lortuko duzu.
A-636 autobian lehenengo arkutik azken arkura igaro arte gehienez 20 minutuz egiten diren bidaiak, noranzko berean, bidaia bakartzat hartuko dira, zein tartetik igarotzen diren kontuan hartu gabe. +info
 

Hileko gehieneko gastu-muga Gipuzkoan: 36,04 €

Hilean gehienez 36,04 € ordainduko dituzu Gipuzkoan egiten duzun kontsumoagatik.

Hileko gehieneko gastu-muga BIZKAIAn eta ARABAn: 52,08€

Hilean gehienez 52,08 € ordainduko dituzu Bizkaian eta/edo Araban egiten duzun kontsumoagatik, Gipuzkoan jatorria edo helmuga duten igarobideetan.
Salbuespen gisa, Ermua eta Abadiñoko ordainlekuetan, AP-8 autobidera Bizkairantz edota Bizkaitik burutzen diren sarrera-iteerek tratamendu berezia izango dute, Ermua eta Abadiñoko ordainlekuak Gipuzkoakotzat hartuko baitira, gastu-muga deskontua Bizkaiko kanon osari aplikatuko zaiolarik.

Bestelako deskontuak

Autobide eta aparkalekuetako emakidadunek aplikatzen duten deskontu-politika kontsulta dezakete Abiatu 2.0ren edota beste edozein ViaT teleordainketa-sistemaren erabiltzaileek hemen: +info

Abiatu kontratatzea

Lortu zure Abiatu 2.0

Abiatu 2.0 gailua kontratatzeko, erregistratuta egon behar duzu.
Webaren erabiltzaile EZ bazara, sakatu erregistratu eta bete eskatutako datuak.
Webaren erabiltzailea bazara eta zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu gogoratu pasahitza eta zure posta elektronikoan jasoko duzu.

Jasotzeko baimena

Gailua jasotzea aukeratzen baduzu eta zuk zeuk ezin baduzu, baimena eman diezaiokezu hirugarren bati.
Bezeroarentzako arretarako gure bulegoetan ere eska dezakezu.
Horretarako, Abiatu 2.0 gailuaren kontratua deskargatu eta bete, eta joan  Aritzetako Bezeroarentzako Arretarako gunera.
Zalantzarik baduzu, Aritzetan gure langileek informazioa emango dizute eta behar duzun guztian lagunduko dizute

Foru araua

Hemen kontsultatu ditzakezu foru araua eta bere xedapen orokorrak.
 

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ditzakezu Abiaturi buruzko galdera ohikoenak