AT Sistema da Gipuzkoak emandako erantzun aitzindaria N-Ieko eta A-15eko azpiegiturak mantentzeko gastuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta gaitasun handiko bi errepide horiek erabiltzen dituzten salgaien garraiolarien artean egiteko 1999/62/EE Europako Zuzentarauari.
Arkupeetatik igarotzean, abiadura murrizteko beharrik gabe, sistemak 3,5t. baino gehiagoko salgaien garraio-ibilgailua detektatu, sailkatu eta kobratu egiten du, bai VIA-T gailu baliokidea irakurtzean, bai matrikula irakurtzean.
AT Sistemaren helburuak:
- N-Ietik eta A-15etik igarotzen diren salgaien ibilgailu astunek mantenze-lanetan laguntzea. 2018ko urtarrilean ezarri arte, gipuzkoarrek baino ez dute finantzatu, beren zergen bidez.
- N-Ietik eta A-15etik doazen gipuzkoarren eguneroko mugikortasuna hobetzea.