ORAINDAINOKO DESKONTUAK Gipuzkoako kanonaren gainean
Murrizketa programaren aplikazioa
Ibilgailu arin bat gidatu, abiatu 2.0 gailuaren deskontu planaz gozatu eta gainera, egun berean bi puntuen arteko joan eta etorriko bidai bat egiten baduzu, ordainlekutik igarotzen zaren bakoitzean, 0,52€ aurreztuko dituzu.
Programa honetan parte hartzen duten ordainlekuak Irun M/O, Irun Nagusia, Oiartzun, Orio, Zarautz Ekialde eta Zarautz Nagusia dira.
Progresiboa
Gutxienez hilabete horretan 6 igarotze eginez gero:
- Zortzigarren igarotzea bitarte (barne), %25 aurreztuko duzu.
- Bederatzigarren eta hogeigarren igarotzeen artean (biak barne), %55 aurreztuko duzu.
- Hogeita batgarren igarotzetik aurrera, %75eko deskontua izango duzu.
Hileroko gastu-muga deskontua GIPUZKOAN: 33,37€
Gipuzkoari dagokion kanonarengatik hilean gehienez 33,37€ ordainduko dituzu.
2021eko URTARRILAREN 1etik aurrera DESKONTU BERRIA Bizkaia/Arabako kanonaren gainean
Hileroko gastu-muga deskontua BIZKAIA/ARABAN: 49,30€
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaia/Arabari dagokion kanonarengatik hilean gehienez 49,30€ ordainduko dituzu, betiere igarotzea Gipuzkoan hasi edo amaitzen baduzu.
Salbuespen gisa, Ermuako ordainlekuan, AP-8 autobidera, Bizkairantz edota Bizkaitik burutzen diren sarrera-irteerek tratamendu berezia izango dute, Ermuako ordainlekua Gipuzkoakotzat hartuko baita, gastu-muga deskontu Bizkaiko kanon osoari aplikatuko zaiolarik.