Euskara | Castellano

ERABILTZAILEARI ARRETA-ZERBITZUA

Estás en:

Nola funzionatzen du

VIA-T ordaintzeko modua erraza, arina eta segurua da. Behin aparailua zure ibilgailuan kokatuta badago, bere abantailez gozatzen hasi zaitezke.

Bidesari sistemara hurbiltzean, VIA-T gailuak igarotzea detektatzen du eta automatikoki bidaiari dagokion zenbatekoa gailuarekin erlazionaturiko kontu-korrontean edota txarelan kargatzen da. Antenak VIA-T gailua era egokian irakurri badu, eragiketa zuzentasunez burutu dela egiaztatzeko soinua entzungo da. Ondoren, semaforoa berdez jarriko da eta segurtasun hesia igo egingo da ibilgailuari igarotzea onartuz.

Gailuaren irakurketa egokia ez bada, ez da soinurik entzungo, semaforoa gorriz eta segurtasun hesia jaitsita mantenduz.

imagen

Autobiderako sarbidea

Sistema itxia duten bidezatietan (tiketa hartzea beharrezkoa denetan) autobidetik sartu eta irteterakoan ordainketa sistema berdina erabiltzea beharrezkoa izango da.

Autobidean sartzeko VIA-T gailuei egokitutako erraia erabili baldin baduzu,  autobidetik ateratzeko ere ezaugarri berdinak dituen errei beretik ateratzea derrigorrezkoa izango da. VIA-T gailua erabiltzen baduzu sarreran ez da beharrezkoa izango tiketa hartzea.

 

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01