
VIA-T Teleordainketak zure ibilgailua geratu gabe kanona ordaintzeko aukera ematen dizun sistema berria da. Sistema berri hau, espainiar estatuko autobide gehienetan ezarrita dago, zure ibilgailuaren aurrealdeko kristalaren barrualdean VIA-T gailu-elektronikoa kokatu behar duzu soilik. Ordaintzeko sistema hau onartzen duten autobideetako ordainlekuetan, antena batek zure VIA-Taren datuak jasotzen ditu irismen laburreko mikrouhinetan oinarritutako komunikazio sistema moderno baten bitartez. Datu hauen bitartez, autobidetik pasatzean dagokion prezioa kargatu egiten da kontu korronte edo txartel batean beharrezkoak ez diren geldialdiak saihestuz.