Euskara | Castellano

ERABILTZAILEARI ARRETA-ZERBITZUA

Estás en:

Erabiltzeko aholkuak

TURISMOETAN NOLA IPINI

+ IKUS IPINTZEARI BURUZKO BIDEOA

  • Haizetakoaren barrualdean punteatutako eremuan jarrita egon behar du beti gailua.
  • Gailua ondo ipinita ez egoteak berekin ekar dezake irakurgailuak hura behar bezala ez detektatzea eta erabiltzaileak ibilbide luzeena ordaindu behar izatea.
  • Bideetan, gorde gutxienez hamar metroko tartea aurreko ibilgailuarekin; bestela, gorabeherak eta nahi ez diren okerreko kobrantzak egon daitezke eta.
  • Ibilgailu berean gailu telematiko bat baino gehiago eramanez gero, erabili nahi ez dena metalezko kutxa batean gorde.
  • Betiere, semaforoa berdez dagoenean gainditu hesia, 10 eta 20 km/h arteko abiaduran.
  • Gailua eramanda, bideak sarrerako tiketa eskaintzen badu, ezinbestekoa da tiket hori kobratzaileak artatutako bide baten irteeran entregatzea. Bestela, baliteke okerreko jatorri bat ematea.

MOTOZIKLETETAN IPINTZEA

  • Ibilgailu horien kasuan, gailua eraman ahal izateko, beharrezkoa da homologatutako euste-elementuak erabiltzea.
  • Betiere, semaforoa berdez dagoenean gainditu hesia, 10km/h-tik beherako abiaduran eta aurreko ibilgailuarekin gutxienez 10 metroko distantzia utzita.
  • Gailua eramanda, bideak sarrerako tiketa eskaintzen badu, ezinbestekoa da tiket hori hartu eta irteeran kobratzaileak artatutako bide batean entregatzea. Bestela, baliteke okerreko jatorri bat ematea.
Gipuzkoa.net atariaren hasierako orrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua/Servicio Atención al Cliente: GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

(+34) 943 105 106

Bulego Zentralak/Oficinas Centrales: Asti auzoa 631-A 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

(+34) 943 311 301