Euskara | Castellano

AURRENA ZURE SEGURTASUNA

Estás en:

Tuneletako segurtasuna

Bidegiren punturik garrantzitsuenetako bat tuneletako segurtasuna da.

Estatistiken arabera, tunelak eremu zabalak baino askoz ere seguruagoak dira, baina bere barnean istripu batek (sutea, matxura …) ondorio larriak ekar ditzake.

Gertaera saihesteko edo txikiagotzeko , BIDEGIk lehen mailako segurtasun ekipamendua du prestatuta:

Tuneletako hornidura

  • Argiztapen sistemak.
  • Aireztapen sistemak.
  • Larrialdietako SOS zutoinak 150 metrotik 150 metrora.
  • Larrialdi irteerak 250 metrotik 250 metrora.
  • Ebakuazio seinaleak 50 metrotik 50 metrora.
  • 750 metrotik 750 metrora larrialdi geldialdietarako gunea edota erraiak.
  • Su-itzalgailuak.
  • Larrialdietarako alarmak.
  • Tuneleko kontrolgunera barnean gertatzen ari diren irudien transmisiorako zaintza-kamerak.

Oinarrizko aholkuak

  • Seinaleztapen finko zein aldakorrak errespetatzea.
  • Aurreko ibilgailuarekiko segurtasun tartea mantentzea.
  • Tunel barruan ez aurreratzea gomendatzen da.
  • Ez geratu tunel barruan.
  • Ibilgailuaren argiak piztuta eramatea eta eguzkitako betaurrekoekin ez gidatzea.
  • Muga berezirik izan ezik orduko 90-100kmko abiadura gomendatzen da
Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01