Euskara | Castellano

AURRENA ZURE SEGURTASUNA

Estás en:

Gertakari baten aurrean zer egin

Istripu baten aurrean lasaitasuna mantendu eta honoko aholkuak jarraitu:

Istripua tunel barruan

  • Tuneletik irteten saiatu, ibilgailua guztiz gelditu baino lehen. Aukerarik ez baduzu, ibilgailua hormapikora urbildu zirkulaziotik kanpo gera dadin.
  • Motorra itzali, txaleko islatzailea jantzi eta ibilgailutik kontu handiz irten.
  • Posizio argiak eta ikuskariak piztuta utzi ibilgailuaren kokapena seinaleztatzeko.
  • Arauzko triangeluak jarri .
  • 112ra deitu gertakaria jakinarazteko.
  • Zaurituta daudenei laguntza eman estalduz eta lasaituz. Premiazkoa ez bada, zauritua ez mugitu.

Istripua tuneletik kanpo

  • Ibilgailua zirkulazio erraitik kanpo geldiarazi. Aukerarik ez balego, eskuinean gelditu, eta arrisku gunetik irten.
  • Posizio argiak eta ikuskariak piztuta utzi, ibilgailuaren kokapena seinaleztatzeko.
  • Motorra itzali, txaleko islatzailea jarri eta ibilgailutik kontu handiz irten.
  • Arauzko triangeluak jarri.
  • 112ra deitu gertakaria jakinarazteko.
  • Zaurituta daudenei laguntza eman estalduz eta lasaituz. Premiazkoa ez bada, zauritua ez mugitu.
  • Errepidea ez gurutzatu eta mugitu beti segurtasun langaren atzetik.
Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01