Euskara | Castellano

AURRENA ZURE SEGURTASUNA

Estás en:

Plan bereziak

Udazkenetik udaberrira bitartean, Bidegik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin elkarlanean neguko bidezaintza plan eraginkorra jartzen du martxan, kudeatzen dituen 107 kilometroetan segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Neguko bidezaintzako baliabideak AP-1ean 

  • Elurra kentzeko 10 makina (bat, 9 km-tik 9 km-ra) Bergara Iparreko operazio basean kokaturik.
  • Ibilgailu laguntzaile bat.
  • 18.000 litroko gesal-andela Bergara Iparraldean.
  • 400 tonako gatz-andela Bergara Iparraldean.
  • 100 tonako lau gatz silo, bi Bergara Hegoaldean eta bi Eskoriatzan.

Neguko bidezaintzako baliabideak AP-1/AP-8an

  • Elurra kentzeko 12makina (bat, 7 km-tik 7 km-ra) Zarautzeko operazio basean kokaturik.
  • Ibilgailu laguntzaile bat.
  • 28.000 litroko gesal-andela Zarautzen.
  • 400 tonako gatz-andela Zarautzen.
  • 100 tonako lau gatz silo, bat Irunen, bat Elgoibarren eta bi Errenterian.

Elurra kentzeko makinek, gesal barreiatzaileak dituzte, zein elurteak hasi baino lehen prebentziozko tratamendu bezala erabiltzen diren, bai eta izotz plakak eratzearen prebentziorako eta elurtea ematen denean, errepidearen egoera birgaitzeko.

Bidegik38 langile ditu elurra kentzeko 22 makina erabiltzeko, 33 begirale autobideetako bide-zaintzan, 20 laguntzaile palak montatzeko eta gatz-andelak hornitzeko eta 6 arduradun lan taldeak zuzentzeko. Hauekin batera 24 orduz indarrean dauden bi pantaila zentroetan 20 kontrolatzaile aritzen dira.

22 elurra kentzeko makina

36.000 l. gesal

1.600 Tn. gatz

+ 100 langile zure zerbitzura

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01