Euskara | Castellano

BIDEGI

Estás en:

Lankidetzak

AP-1/AP-8, AP-1, A-63 ETA A-64 AUTOBIDEAK

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hiru lurralde historikoen emakidadunen eta Bidegi eta ASFn arteko elkarreragingarritasun akordioari esker autobide hauetan nahi adina joan etorri egin ditzakezu modu erosoan eta lurralde bakoitzean joan-etorria ordaintzeko azpiegituratik atera gabe.

imagen

AP-1/AP-8 Autobidea (Gipuzkoa eta Bizkaia)

• BIDEGI ETA INTERBIAK, era bateratuan, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeak gurutzatzen duten AP-1/AP-8 autobideko kudeaketaz arduratzen dira. INTERBIAKek Bizkaiako bidezatia kudeatzen du (Eibar eta Ermua bitartean kokaturiko mugatik Bilboraino) eta BIDEGIk Gipuzkoako bidezatia kudeatzen du (Behobiatik, lehen aipatutako mugaraino).

AP-1 Autobidea (Gipuzkoa eta Araba)

BIDEGI eta ARABAT, era bateratuan, Araba eta Gipuzkoako lurraldeak gurutzatzen duten AP-1 autobideko kudeaketaz arduratzen dira. ARABATek, Arabako bidezatia kudeatzen du (Isuskitzako tunelean kokaturiko Gipuzkoako mugatik Vitoria-Gasteizeraino) eta BIDEGIk berriz, Gipuzkoako bidezatia kudeatzen du (Eibarretik , lehen aipatutako mugaraino)

TELEORDAINKETA ERABILTZAILEENTZAT ASF ETA BIDEGIREN ARTEKO ELKARRERAGINGARRITASUN AKORDIOA

2007ko martxoaren 1ean, Teleordainketaren Elkarreragingarritasun zerbitzuaren lehenengo europear akordioa martxan jarri zen.

BIDEGI eta ASF (Autoroutes du Sud de la France) mugako bi aldeetatik teleordainketaren elkarreragingarritasunaren zerbitzua ematen aitzindariak dira. Horrela, sinpletasuna eta dohaintasuna lortzen da bi sozietate hauen bezeroek mugaren bi aldeetatik igarotzeko aukera baitute gehigarrizko ekipamendurik eta gehigarri ekonomikorik gabe.

Akordio honi esker, BIDEGIk kudeatzen duen AP-1/AP-8 autobideko bost ordainlekuetan Liber-t Océan ASF teleordainketa onartzen da, eta espainiar teleordainketa ASF sozietatearen A-63 (Côte basque) zein A-64 autobide sareetan (la Pyrénéenne) onartzen da.

  • Tag aparagailuen elkarreragingarritasunak 1 tarifa motako ibilgailuentzat bakarrik balio du (ibilgailu arinak).

imagen

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01