Euskara | Castellano

BIDEGI

Estás en:

Zer egiten dugu

AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen ditugu, guztira ahalmen handiko 107 km, eta Europa iparraldea eta erdialdea Penintsularekin eta Afrika iparraldearekin lotzen dituen Europan zeharreko komunikazio-ardatz estrategikoetako bat osatzen dute. Era berean, N-1 errepidean kobrantza-sistema ezartzeko eta Gipuzkoako biribilgunea izenekoa osatuko duen GI-632 errepideko Antzuola-Bergara zatiko lanak egiteko ardura ere gurea da. Bidegin prest gaude Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu ahal izango dituen mandatu berriak gure gain hartzeko.

AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideek 38 zubibide eta 22 tunel dituzte orotara; horietako bat, Isuskitzakoa, Euskadiko luzeena da, eta 3,4 km ditu. 21 sarrera/irteera ditu, eta 6 zerbitzugune. Mendiz eta haran estuz osatutako Gipuzkoako orografia konplexuan bi autobideak gauzatu eta abian jartzeko erronkari aurre egin ahal izateko, diseinu eta ingeniaritza lan itzela egin behar izan da, batetik, egunero izaten dituzten milaka erabiltzaileren segurtasuna eta, bestetik, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea bateratzeko.

38 zubibide

22 tunel

21 sarrera/irteera

6 zerbitzugune

21 sarrera/irteerak Gipuzkoako bide-sarearekin daude lotuta:

  • N-121  Irun
  • GI-636 eta N-638 Hondarribiko aireportua
  • GI-2134, GI-2132 eta GI-636 Oiartzun
  • GI-20 Oiartzun eta Errenteria
  • GI-41, A-15 eta GI-2137 Astigarraga, Hernani eta Donostia
  • N-I Lasarte
  • N-634 Zarautz, Getaria, Orio eta Aia
  • GI-631 Arroa, Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabal
  • GI-634 Deba eta Itziar
  • GI-2634 eta GI-634 Elgoibar, Mendaro eta Azkoitia
  • GI-627 eta GI-632 Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Arrasate, Oñati, Bergara, Antzuola, Urretxu, Zumarraga, Elgeta eta Legazpi
1
SEGURTASUNA

Bidegiren ardura da autobideak Europako segurtasun-estandarrak jarraituz zaindu eta mantentzea.

imagen

2 trafikoaren kontrola eta
jarraipena egiteko

bat Zarautzen AP-1/AP-8rako
eta bestea Bergaran AP-1erako.

imagen

Bi guneak egunean 24 orduz daude martxan
eta trazadura osoaren segurtasuna ziurtatzen dute, baita gorabeheraren bat izaten bada azkar esku hartuko dela eta esku-hartzea azkar koordinatuko dela ere.

2
FORU AGENTZIAREN ARDURA DA AZPIEGITURA HAUEK ERABILTZEAGATIK KOBRATZEA
3
ZERBITZURIK ONENAK ESKAINTZEA
Zerbitzu horietako bat teleordainketarako Abiatu gailua da.

imagen

  • Gipuzkoako erabiltzaileei Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako deskontuak lortzeko aukera ematen diena.
  • Bestalde, eta faktura elektronikoaren bidez, Abiatu txartelaren titularrak zehaztasunez jakin dezake gailuarekin zenbat kontsumitu duen Bidegirekin hitzartutako azpiegitura eta zerbitzu guztietan.
  • Besteak beste, Espainiako Estatuko autobide-sarean, A-63 eta A-64ko hainbat zatitan (Frantzia), Via Verde deiturikoan (Portugalen) eta Sabak kudeatutako aparkalekuetan.

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01