Euskara | Castellano

BIDEGI

Estás en:

Gipuzkoako autobideak

AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideek Europan zeharreko komunikazio-ardatz estrategikoetako bat osatzen dute. Lurraldea zeharkatzen duen ahalmen handiko 107 kilometroko bideak Penintsularekin eta Afrika iparraldearekin lotzen ditu Europa iparraldea eta erdialdea. Bertako erabiltzaileen eta industriako fluxuen mugikortasuna ere errazten du.

Mendiz eta haran estuz osatutako Gipuzkoako orografia konplexuan bi autobideak gauzatu eta abian jartzeko erronkari aurre egin ahal izateko, diseinu eta ingeniaritza lan itzela egin behar izan da, batetik, egunero izaten dituzten milaka erabiltzaileren segurtasuna eta, bestetik, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea bateratzeko. AP-1 eta AP1/AP-8 autobideek 38 zubibide eta 22 tunel dituzte orotara; horietako bat, Isuskitzakoa, Euskadiko luzeena da, eta 3,4 km ditu. 21 sarrera/irteera dituzte, eta 6 zerbitzugune.
Gipuzkoa.net atariaren hasierako orrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua/Servicio Atención al Cliente: GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

(+34) 943 105 106

Bulego Zentralak/Oficinas Centrales: Asti auzoa 631-A 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

(+34) 943 311 301