Euskara | Castellano

BIDEGI

Estás en:

Nortzuk gara

AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen foru sozietatea

imagen

Bidegi, Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia, AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideetako Gipuzkoako zatiak kudeatzen dituen sozietatea da. N-1 errepidean kobrantza-sistema ezartzeko eta Gipuzkoako biribilgunea izenekoa osatuko duen GI-632 errepideko Antzuola-Bergara zatiko lanak egiteko ardura ere badu. Sozietatea Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 2003ko ekainean, Behobiatik Bilbora Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeak zeharkatzen zituen AP-1/AP-8 autobidea, une hartan bakarra zena, foru-aldundiei itzuli zitzaienean.

Eratu zenetik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aginduta, Bidegik bere gain hartu zituen, besteak beste, AP-1/AP-8 mantentzeko, AP-1 berria, hau da, Donostiako bigarren ingurabidea, egiteko eta finantzatzeko eta AP-1/AP-8ko Irundik Oriora bitarteko hirugarren erreiak eraikitzeko lanak. Inbertsioak bi autobideek sortzen dituzten diru-sarrerekin finantzatzen dira. Bestalde, sozietateak Abiatu jarri zuen martxan, indarrean dauden deskontuak lortzeko teleordainketarako gailu bakarra.

Kudeaketa-eredu horri esker Gipuzkoako Foru Aldundiak, bide-azpiegituretan eskudun bakarra denak, Aldundiaren eskumenekoak diren beste helburu batzuetara bidera ditzake zergak, besteak beste:

  • gizarte-politikak sendotzera
  • lurraldearen jarduera ekonomiko eta industriala bultzatzera
  • eta Gipuzkoako lurralde-oreka eta gipuzkoarren ongizatea bermatuko duten programetara.
Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01