2009ko urriaren 6an Europar Batzordeak, Teleordainketarako Europar Zerbitzua eta bere elementu teknikoen definiziorako (D.O.C.E. 13.10.2009) 2009/750/CE Erabakia onartu zuen. Erabaki honen bitartez, 2004ko apirilaren 29ko Europako Parlamentua zein Batzordearen 2004/52/CE, Erkidegoko errepideen teleordainketa sistemen elkarreragingarritasunari buruzko Zuzentaraua garatzen da. Otsailaren 3ko 94/2006 Errege-Dekretuari jarraiki, zeinaren bidez estatuko errepideetan instalatutako teleordainketa sistemen elkarreragingarritasun arautzen den 2004/52/CE Zuzentaraua Espainiar Ordenamendu Juridikoa aldatua izan zen.