Euskara | Castellano

AT SISTEMA

Estás en:

Ohiko galderak

Zer da AT kobrantza-sistema?

AT Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I eta A-15 errepideen tarte batzuetan 3,5 tona baino gehiagoko ibilgailu astunentzat ezarritako kanon-sistema da. Europa barneko sareetan erabileragatik nahitaez bete beharreko Europako 1999/62/CE Zuzentaraua aplikatzen da.

Zer egiten da bildutako diruarekin?

Bildutako funtsak kobratzen diren tarteetara baino ez dira bideratuko, azpiegituren ohiko eta ezohiko kontserbazio-lanen kostuak ordaintzeko, kanona kobratzeko sistemaren eragiketakoak eta mantentze-lanekoak ordaintzeko, arauketa edo teknologia berrietara egokitzeko kostuak eta bidea hobetzeko proiektuak ordaintzeko.

Nola erabakitzen da ordaindu behar den tarifa edo kanona?

Kanonaren zenbatekoak zehazteko, azpiegituraren kostuak berreskuratzeko printzipioa hartzen da oinarri. Zehazki, azpiegitura eraikitzeko kostuekin eta ustiatzeko eta mantentze-lanetarako kostuekin dago lotuta. Gipuzkoako Batzar Nagusiek tarifak Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta zehazten dituzte.

Non aurkitu dezaket informazio gehiago?

Informazio osoa eta etengabe eguneratua duzu Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) eta Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan, info@bidegi.eus postontziaren bidez, (+34) 943105106 telefono-zenbakiaren bidez edo bulegoetan: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.

Nola funtzionatzen du kobratzeko sistema berriak?

Arkupeetatik igarotzean, ibilgailua gelditzeko edo abiadura murrizteko beharrik gabe, AT sistemak 3,5t baino gehiagoko salgaien garraio-ibilgailua detektatu, sailkatu eta haren kobrantza-prozedura aktibatzen du, bai VIA-Tarekin bateragarria den TAG gailuaren bidez, bai matrikula irakurtzean.


Sistemak automatikoki aplikatzen du tarifa, egindako ibilbidearen arabera (arkupeetatik igarotzea) eta ibilgailu astunaren kategoriaren arabera (Astuna 1, 3,5t-tik gora eta 12t bitartean eta Astuna 2, 12t-tik gora).

Nola ordaintzen da barrerarik ez badago?

Ibilgailuak VIA-T bateragarria badu, kargua gailu horretan egingo da, automatikoki. VIA-Trik ez baduzu, matrikula erregistratu eta ibilgailua ordainketak online egiteko gaituta dagoen Visa edo Mastercard kreditu-txartel batekin lotu beharko duzu Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus).

Nork ordaindu behar du?

Salgaiak garraitzeko diren eta 3,5 tona baino gehiagoko pisua duten ibilgailu astunek.

Autobusek ordaindu behar dute, gaitasun handiko errepideetan (N-I eta A-15) AT Sistemarekin badabiltza?

Autobusek ez, bakarrik salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunek. Europako 2011/76/UE Zuzentaraua 2. artikuluan dakar salgaiak garraiatzeko ibilgailuek ordaindu behar dutela, eta autokarrak pertsonak garraitzeko ibilgailuak dira.

Zein bidetan aplikatzen da kobrantza-sistema berria?

Arauketaren helburu dira honako errepide-tarte hauek:



  • A-15 autobidea Nafarroa-Gipuzkoa, Andoaingo Bazkardo (158,930 kilometro-puntua) lotunearen eta Urnietako (162,100 kilometro-puntua) lotunearen artean.

  • 15 autobidea Nafarroa-Gipuzkoa, Hernaniko Zikuñagako (158,930 kilometro-puntua) lotunetik Astigarragan AP-8 eta Gl-41ekiko lotuneko amaiera arte (169,320 kilometro-puntua).

  • Madrildik Irunera doan N-I errepidea, Andoaingo hegoaldeko lotunearen (445,500 kilometro-puntua) eta Lasarte-Oriako hegoaldeko lotunearen artean (450,870 kilometro-puntua).

  • Madrildik Irunera doan N-I errepidea, Etzegarateren (405,450 kilometro-puntua) eta Idiazabalgo hegoaldeko lotunearen (412,900 kilometro-puntua) artean.

Nola jakingo dut ordaindu beharreko ahalmen handiko bide batetik pasatu behar dudala?

Kanona kobratzeko tarteak behar bezala seinaleztatuta daude, bai arkupeak zeharkatu aurretik, bai Bidegiren webgunean, bai 6/2018 Foru Arauan.

Nola jakingo dut zenbat ordaindu behar dudan ordaindu beharreko ahalmen handiko bide batetik pasatzen naizenean?

Ibilgailu-klase bakoitzaren tarifa kobratzeko puntuetan (arkupeak) dauden informazio-paneletan, Bidegiren webgunean www.bidegi.eus eta 6/2018 Foru Arauan ageri da.

Une honetan VIA-Trekin bateragarria den TAG gailu bat dut. Zerbait egin behar al dut?

Ez daukazu ezer egin beharrik, nahikoa da gailua behar bezala kokatuta izatea ibilbide osoan. Kanona automatikoki ordaintzen da, ordainpeko barreradun autobide konbentzionaletan egiten den bezala.

Ibilgailu-flota handia dut, eta webak banan-banan erregistratzen baino ez dit uzten. Nola arindu dezaket alta-erregistroa?

Jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin; zerbitzuak txantiloi bat emango dizu, zure ibilgailu guztien eskabidea bakar batean erraz egin ahal izateko.



  • Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua

  • Helbide elektronikoa: info@bidegi.eus

  • Telefonoa: (+34) 943105106


Bulegoak: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.

Kreditu-txartel bat dut matrikula bati lotuta, eta VIA-Ta daramat. Karguak bikoiztu daitezke?

Ez. Arkupetik igarotzean VIA-Ta badaramazu eta, gainera, ibilgailu horri lotutako txartela baduzu, kanona VIA-Ttik baino ez da kobratuko.


VIA-Ta irakurtzerik egon ez bada, orduan ibilbide horren kanona lotutako kreditu-txartelaren bidez kobratuko da.

Via-Trekin bateragarria den TAG bat ez badut, nola erregistratuko naiz?

Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) erregistra zaitezke, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez, info@bidegi.eus posta elektronikoan edo bulegoetan. Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.

Nola eman dezaket bajan ibilgailu bati lotuta dudan kreditu-txartel bat?

Erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu Bidegiren webgunera (www.bidegi.eus), eta AT Sistema/AT Zerbitzuak menuaren bidez. Menu horretan ibilgailu baten txartel baten lotura bertan behera utzi edo hautatutako txartela behin betiko eman ahalko duzu bajan.


Jakinarazten dizugu karguak ibilbidearen egunaren ondokoetan egiten direla; beraz, txartel horri fakturatzeko ibilbideak badaude, txartelaren lotura bertan behera uzteak ekar lezake kobratu ezin izatea eta, beraz, 6/2018 Foru Arauan jasotako zorra izatea eta, ondorioz, errekargua aplikatzea.

Errepidean ibilgailua erregistratu gabe zirkulatu badut, zenbat denbora dut alta emateko errekargua aplikatu aurretik?

Nahitaezkoa da alta ematea eta erregistratzea Via-Trekin bateragarria den TAG gailu bat ez baduzu. Arkuetatik pasatu bazara, 24 orduren barruan egin behar duzu erregistroa. 24 orduak igaro ondoren egiten baduzu, egindako bide-zatiaren zenbatekoari dagokion errekargua aplikatuko zaizu 7/2016 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz.

Nola kudeatu dezaket ibilgailu baten titulartasun-aldaketa?

Ibilgailuaren alta- eta baja-prozesuen bidez egin daiteke, Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus), edo titularra aldatzeko dokumentazio egiaztatzailea Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura bidali, info@bidegi.eus posta elektronikora, edo bulegoetan: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.

Nola eman dezaket bajan ibilgailu bat?

Erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu Bidegiren webgunera (www.bidegi.eus), eta AT Sistema/AT Zerbitzuak menuaren bidez.


Gogorarazten dizugu, bajaren egunera arte egin dituzun ibilbideak lotutako ordainbideari kargatuko zaizkiola, eta karguak beti egingo direla ibilbidea egin eta ondoko egunetan.

Alta eta erregistroa berehalakoak al dira?

Bai. Erregistroa berehala egingo da ordaintzeko era zuzen sartu ondoren.

Nola sailkatzen da ibilgailuaren kategoria AT Sisteman?

Ibilgailu-mota bakoitza kobratzeko bi kategorietakoren batean (Astuna 1, 3,5Tn-tik gora eta 12Tn bitartean eta Astuna 2, 12Tn-tik gora) eraginkortasunez sailkatzeko, sistemak, irizpide bolumetrikoen bidez (luzera, zabalera eta garaiera), ibilgailuaren bolumenaren eta pisuaren arteko korrelazioa ezarriko du.


Baimendutako gehieneko pisuaren (MMA) eta bolumenaren arteko korrelazioa egokia ez bada, baimendutako gehieneko pisua nagusituko da.


Antzeko bolumeneko baina baimendutako gehieneko pisu desberdina duten ibilgailuen korrelaziorako, Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) erabiltzaileek matrikula eta kategoria erregistratzeko aukera dago gaituta.

Sailkapen bera aplikatzen du AT Sisteman (N-I eta A-15) eta bideratutako bidesarian (AP-1/AP-8)?

Ez. Ibilgailuen, kategoria-kopuruaren eta ordainpeko ibilgailuen sailkapenak desberdinak dira, bai eta horiek sailkatzeko baliatutako teknologia ere. Horrela, AT Sistemarako ordainpeko ibilgailuen sailkapena azaroaren 12ko 6/2018 Foru Arauan jaso da eta AP-1 eta AP-8 autobideen bidesaria bideratuenak ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu Arauan.

Txartelak huts egiten du, webgunetik alta ematean. Zer egin dezaket?

Banku-erregistroa egiteko, Visa edo Mastercard kreditu-txartela den egiaztatu behar duzu, baita online erosketak egiteko baliozkoa dela ere. Bestela, jarri harremanetan zure bankuarekin, online ordainketa aktibatzeko, edo saiatu erregistroa gaituta duzun beste kreditu-txartel batekin egiten.

Zergatik egiten du zarata VIA-Tak, arkupetik igarotzean, kamioia ez banaiz? Kobratu egingo didate?

Arkupeek ibilgailu-mota guztiak detektatzen dituzte, ez bakarrik bidesaria ordainduko dutenak, eta, kontrara ere, VIA-T gailuek arkupeen seinalea detektatzen dute.


Hori dela eta, VIA-Ta duten ibilgailu ez-astunen gidari askok (ez da gauza bera gertatzen Abiatu gailuarekin) gailuak zarata egiten duela entzungo dute, bidesari batetik igarotzean egiten duen bezala.


Hala ere, zarata horrek irakurri egin dela baino ez du adierazten. Sistemak ibilgailu bakoitzaren bolumena bereiziko du, ibilgailu astunen kasuetan kanonaren kobrantza aplikatzeko, edo, gainerako ibilgailuen kasuan, irakurketa alde batera uzteko.

Beti daramat VIA-Ta, baina egun batean arazo bat izan nuen eta ez neraman. Zer egin dezaket?

Zure ibilgailuak gure webgunean erregistratzea gomendatzen dizugu, eta Visa edo Mastercard kreditu-txartel bat lotzea. Horrela, uneren batean VIA-Tarekin arazorik baduzu, ibilbideen kanona txartel horrekin ordain ditzakezu.


Gogoratu, arkupetik igarotzean VIA-Ta badaramazu eta, gainera, ibilgailu horri lotutako txartela baduzu, kanona VIA-Ttik baino ez da kobratuko.


VIA-Ta irakurtzerik egon ez bada, orduan ibilbide horren kanona lotutako kreditu-txartelaren bidez kobratuko da.

Nire ibilgailua ez da ordainpekoa, baina N-I/A-15a erabiltzeagatik kobratu didate. Zer egin behar dut?

Jarri harremanetan Bidegiren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin eta eman horren berri; erantsi ibilgailuaren fitxa teknikoa eta eraginpean dagoen VIA-Taren numerazioa. Epe laburrean, beharrezkoa bada, aplikatutako tarifa berriro kalkulatuko da, eta beharrezko neurriak hartuko dira, etorkizunean berriro ez gertatzeko.



  • Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua

  • Helbide elektronikoa: info@bidegi.eus

  • Telefonoa: (+34) 943105106


Bulegoak: Bidegi - Bezeroarentzako Arreta Zentroa. Aritzetako Zerbitzugunea. GI-20 errepidea, 14,800 kilometro-puntua- 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20etara.

Zer kasutan aplikatzen da Andoain-Andoain ibilbidea, 2,20 kilometrokoa?


Ibilbidea egitean derrigorrezko 3 baldintza bete behar dira:


  • Andoain Iparraldeko arkupetik igarotzea.

  • Bazkardon dauden kontrol-puntuetakoren batetik igarotzea.

  • Bidaia ordaintzeko baliabide gisa TAG gailu bat erabiltzea.

TAG gailu guztiak bateragarriak dira AT Sistemarekin?

Gaur egun, VIA-T gailu guztiak dira bateragarriak, bai eta Bidegiren etorkizuneko konpromisoen xede diren TAG gailu guztiak ere.

Zer gertatzen da, igaro eta erregistratu gabe eta ibilbidea ordaindu gabe jarraitzen badut?

Joan-etorria egin duzun egunetik bi hilabete igaro badira eta zorra ordaindu gabe jarraitzen baduzu, Gipuzkoako Foru Aldundiak zehapen-espedientea irekiko du eta zorra kobratuko du, premiamendu-prozeduraren bidez, eta kudeaketa-errekargua ere izango du”.


1/2006, Foru Dekretu Arauemailean (Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bategina onesteari buruzkoa) arautzen den bezala, kanona ez ordaintzeak administrazioko arau-haustea dakar. Ordainketa puntuala ez egiteak huts arina dakar, eta zehapena 150 eta 1.999€ bitartekoa da; hutsa errepikatuz gero, larritzat jotzen da, eta zehapena 2.000 eta 7.999€-ren bitartekoa da.


Huts larriak errepikatzeak huts oso larriak ekar ditzake, eta zehapenak 8.000€ eta 150.000€ bitartekoak izan daitezke.

Nola kita dezaket zorra?

Zorraren xehetasuna ikusi ahal izateko, alta eman/identifikatu egin behar duzu, webgunean, eta zure ordainpeko ibilgailuak erregistratu.


Erabiltzailearen, ibilgailuaren eta ordainbidearen erregistroa osorik egin ondoren, egin dituzun ibilbideetatik ordaintzeko dituzunei buruzko informazioa kontsultatu eta deskargatu ahalko duzu, eta erabaki ibilbide horiek unean bertan ordaindu nahi dituzun ala ez, ordainketa-pasabide seguruaren bidez.


Txartelaren datuak emateak ez dio Bidegiri baimenik ematen zorra automatikoki kobratzeko; horretarako, berariaz onartu beharko duzu zorraren ordainketa.

Ordaindu daiteke AT Sistemaren kanona, banku-transferentzia bidez?

Ez. AT Sisteman kanona ordaintzeko ezarritako ordainbideak VIA-Tarekin bateragarriak diren TAG gailuak edo www.bidegi.eus webgunearen bidezko erregistro telematikoa dira.

Egin daiteke AT Sisteman kanonaren ordainketa, txartel berarekin, bi izen sozial desberdinetan?

Ez. Faktura ordainbidearen titularrari baino ezingo zaio igorri.

Bidegin TAG gailu bat badut alta emanda, N-Ietik eta A-15etik egingo ditudan joan-etorriengatik faktura jasoko dut?

Faktura Bidegik igorriko du, hilero, eta, bertan, eguna, ordua eta eginiko joan-etorriak zehaztuko dira; Bidegik, halaber, erabiltzaileen esku jartzen ditu AP-1/AP-8 autobideko fakturak.

Noiz igortzen da AT Sistemaren zorra ordaindu izanaren faktura?

AT Sistemaren zorra ordaindu izanaren fakturak ordainketa egin den hileko fakturazioan igorriko dira, ibilbidearen eguna gorabehera.

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01