Euskara | Castellano

ABIATU 2.0

Estás en:

Ohiko galderak

Noiz kobratzen da?

Kontsumoa egin eta hurrengo hilaren erdialdetik aurrera kobratzen da.

Zein kontutan egiten da zordunketa?

Zordunketa abiatu 2.0 gailuaren kontratuko kontu korrontean egindo dira.

Nola ikus ditzaket zordunketen fakturak eta xehetasuna?

Webguneko arlo pribatutik, Nire Fakturak atalean sartuz.


Hileko faktura hurrengo hilaren erdialdetik aurrera egongo da eskuragarri.

Zer ikusten da fakturetan?


  • Gipuzkoako AP-1/AP-8 autobideetan egindako joan-etorrien zenbatekoa eta aplikatutako deskontua.

  • Gipuzkoaz kanpoko beste emakidunen autobideetan egindako erabileraren (Bizkaia –Interbiak-, Araba –Arabat-, Nafarroa –Audenasa-), estatuko beste autobideetako erabileraren, ASF (A-63, A-64) eta Portugalgo Bide Berdeetako erabileraren eta parking-etako erabileraren zenbateko xehatua.

  • Gailuaren mantentze eta alokairuari dagokioen kuota (lehenengo fakturan eta urteko kuota ondorengo urteetan).

Zer ikusten da fakturen xehetasunean?


  • Gipuzkoako AP-1/AP-8 autobideetan egindako joan-etorrien zenbateko xehatua eta deskontuen xehetasuna.

  • Gipuzkoaz kanpoko beste emakidunen autobideetan egindako erabileraren (Bizkaia –Interbiak-, Araba –Arabat-, Nafarroa –Audenasa-), estatuko beste autobideetako erabileraren, ASF (A-63, A-64) eta Portugalgo Bide Berdeetako erabileraren eta parking-etako erabileraren zenbateko xehatua.

  • Gailuaren mantentze eta alokairuari dagokioen kuota (lehenengo fakturan eta urteko kuota ondorengo urteetan).

Zer gertatzen da Bidegik ezin badu zenbatekoren bat kobratu?

Bidegi bezeroarekin jarriko da harremanetan, kobratzea ezinezkoa izan dela eta datorren hilabetean bigarren saiakera bat egingo dutela jakinarazteko.


Bidegik, berriro, ezin badu zenbatekoren bat kobratu, gailua desgaituko da eta deskontu-planean baja emango zaio.

Nola izan dezaket abiatu 2.0 berriro, zorra ordaindu ondoren?

Bidegik bezero zordunari bidaltzen dion jakinarazpenean, beste gailu bat eskuratzeko eman beharreko urratsen berri ematen zaio.

Nola kontrata dezaket abiatu 2.0?

Nola lor dezaket gakoa web bidez abiatu 2.0 kontratatzeko?

Ondorengo aukerak Sarbidea atalean aurki ditzakezu:

  • Web-erabiltzailea ez bazara, erabiltzaile gisa erregistratuz, "Erregistratu" aukera sakatuz.
  • Web-erabiltzailea bazara, sartu zure erabiltzailearekin (NAN/AIZ) eta pasahitzarekin.
  • Web-erabiltzailea izanez gero, zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, beharrezkoa da “gogoratu pasahitza” sakatzea eta, ondoren, NAN/AIZ sartu eta “gogoratu” sartzea.

  • Web-erabiltzailea izanez gero, eta aurrez erregistratu zenuen posta elektronikora sartzerik ez baduzu, "Pasahitza lortu" sakatu beharko duzu, eta eskatutako datuak bete, beste mezu elektroniko bat erregistratu ahal izateko.

Zein da abiatu 2.0 entregatzeko epea?

Eskabide berriak aurkezteko epea 4 astekoa da, gutxi gorabehera, eskabidea erregistratzen denetik, baldin eta abiatu 2.0 lortzeko baldintza guztiak betetzen badira.

Nola jaso dezaket abiatu 2.0?


  • Doan, Bidegik Aritzetan duen Bezeroaren Arretarako Zerbitzuan, 08: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.
  • Doan, eskatzailearen etxetik hurbilen dagoen postetxean.

  • Eskatzailearen etxean, 1 €-ko kostuarekin.

abiatu 2.0 gailuarekin, zein deskontu aplikatzen dira?


  • % 25eko, % 55eko eta % 75eko mailakako deskontuak Gipuzkoan.

  • Joan-etorriko kenketa Irun M/O eta Zarautz Barrera geltokien artean.

  • AP-1 eta AP-1/AP-8 autobideetako Gipuzkoako bidezatian hileko gehienezko 32,24€ko gastu muga.
  • 47,63€-ko hileroko muga, AP-1 eta AP-8 autobideetan Bizkaia/Arabari dagokion kanonarengatik, betiere, igarotzea hasi edo amaitu Gipuzkoan egiten bada (2018/01/01etik aurrera indarrean).

Ikus + xehetasun: “abiatu-Deskontuak” estekan

Zer egin behar dut deskontuak eskuratzeko?

Gipuzkoako AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeagatik deskontuak eta kenketak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Bidegirekin abiatu 2.0 teleordainketa-gailua kontratatuta edukitzea.

Abiatu 2.0 gailuarekin, ba al dut deskonturik beste autobide edo aparkaleku batzuetan?

Emakidadun bakoitzaren deskontu-politikaren arabera.



Ikus + xehetasun: “Beste deskontuak” estekan

Nola eman diezaioket baja nire gailuari?

Jarraian zehazten diren bitartekoetako edozein erabilita:



  • E-mail bidez baja emateko eskaera: info@bidegi.eus, honako datu hauek adierazi behar dira: izen-abizenak, NAN, ibilgailua (matrikula, marka, modeloa) eta gailuaren zenbakia (16 digitu)

  • Gipuzkoako edozein ordainlekutan eskuragarri dagoen baja-eskaera bete eta entregatuta.

  • Eskaera-inprimakia Bidegik Aritzetan duen Bezeroaren Arretarako Bulegoan entregatuz, 08: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik ostiralera, lanorduetan.
 
OHARRA: Hilabeteko epea ezartzen da baja eskatu ondoren gailua itzultzeko. Epe horretan entregatzen ez bada, Bidegik eskubidea izango du titularrari 36 eurotan baloratutako gailuaren kostua kobratzeko (BEZa barne).

Nola entregatu behar dut gailua baja eman nahi diodanean?


  • Bidegiren bulegoetan: 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

  • Gipuzkoako edozein ordainlekutan.

Zer gertatzen da baja eskatzean gailua entregatzen ez badut?

Baja-eskaera Bidegin sartzen denetik 1 hileko epean abiatu entregatzen ez bada, bezeroaren kontu korrontean gailuaren kostuari dagokion 36 €-ko zenbatekoa (BEZa barne) zordunduko da.

Zer egin behar dut gailua galduz gero?

Bidegiri berehala jakinarazi beharko diozu gorabehera. Jakinarazpen hori posta elektronikoz egin daiteke (info@bidegi.eus), izidentzia adierariz eta titularraren NAN zenbakia, izen-abizenak eta gailuaren zenbakia adierazita, edo Bidegiko Bezeroaren Arretarako Bulegora joanda.


Ezarritako epeetan gailua itzultzen ez bada, Bidegik 36 eurotan baloratutako gailuaren kostua kobratzeko eskubidea izango du (BEZa barne).



Zer egin behar dut galdutako gailua aurkitzen badut?

Gailua entregatu beharko duzu edozein ordainlekutan edota Bidegiko Bezeroentzako Arreta Zentroan (Aritzetan), astelehenetik ostiralera 8:00-20:00 ordutegian.

Zer egin behar dut gailua lapurtzen badidate?

Bidegiri berehala jakinarazi beharko diozu gorabehera. Jakinarazpen hori posta elektronikoz egin daiteke (info@bidegi.eus), inzidentzia adierariz eta titularraren NAN zenbakia, izen-abizenak eta gailuaren zenbakia adierazita, edo Bidegiko Bezeroaren Arretarako Bulegora joanda.


Gailu berriaren 36 €-ko kostua ez da kobratuko, baldin eta haren titularrak lapurretari dagokion salaketaren kopia aurkezten badu. Dokumentu hori e-mail bidez (info@bidegi.eus) nahiz ohiko postaren bitartez (Asti auzoa, 631 A 20800 Zarautz) igor daiteke.

 


Zer egin behar dut gailua hautsiz gero?

Bidegiri gorabehera jakinarazi.


Jakinarazpen hori e-mail bidez egin daiteke (abiatu@bidegi.eus), titularraren NANa eta izen-abizenak adierazita.


Bidegiri jakinarazpena bidaltzen zaionetik 5 egun igaro arte, gailua eraginkor egongo da; baina, beharrezkoa izango da kobratzaileari eskatzea gailuaren zenbakia teklea dezan.


Gailu berria jaso ondoren, hondatutako gailua Gipuzkoako edozein ordainlekutan edota Bidegiko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 8:00-20:00 ordutegian entregatu behar da. Bestela, BIDEGIk 36 € (BEZa barne) kobratuko ditu.


Beste gailu bat lortu nahi izanez gero, jakinarazi hori Bidegiri e-mail berean; kontuan izanik beste gailu bat igortzeak 36 €-ko kostua izango duela (BEZa barne).

Nola froga ditzaket gailuaren litezkeen akats teknikoak?

Gorabehera Bezeroaren Arreta Zerbitzura jakinarazi, bai info@bidegi.eus posta elektroniko bat bidaliz edota 943 105 106 telefonora deituz.

Zer da abiatu 2.0?

Gaur egun abiatu tele-ordainketak eskaintzen dituen prestazioak eta zerbitzuak hobetzen dituen tele-ordainketako gailu berria da.

Non erabil daiteke abiatu 2.0?

 

Euskadiko, Estatuko, Portugalgo (Bide Berdea) eta horretarako prestatutako aparkalekuetan erabil daiteke.

Gainera, abiatu 2.0 gailuarekin, Frantzia osoko aparkalekuetan eta autobideetan erabiltzeko estaldura handitu da.

 

AUTOBIDEAK:



  • Estatuko emakidadunak

  • AP-1/AP-8 autobideen Gipuzkoako tartea.

  • Estatuko gainerako autobideak.

  • Frantziako A-63 autobidea (Biriatutik St. Géours de Maréenme-raino) eta A-64 autobidea (Baionatik Lestelle-raino). Biak Autoroutes du Sud de la France-k kudeatzen ditu.
  • Frantzia

  • Portugalgo Bide Berdea.

 

APARKALEKUAK:


Nork kontrata dezake abiatu 2.0?

abiatu 2.0 kontratazeko, honako hauek bete beharko dituzu:



  • Jarduera profesional, enpresarial edo ekonomiko batera atxikia ez dagoen ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea eta jabedun den pertsona fisikoa izatea.

  • Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea.

  • Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotea.

Ikusi + detalle: Norma Foral 19/2014 23 de diciembre

Nola egiazta dezaket ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea naizela?

Ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea izatea egiaztatzeko, nahitaezko baldintza izango da Bidegira bidaltzea edo bertan aurkeztea dokumentu hauetako bat:



  • Aseguru-polizaren fotokopia, dagokion ibilgailuaren ohiko gidariak jasoko dituena.

Ibilgailuaren gidarien artean loturarik edo ahaidetasunik egonez gero:



  • Ahaidetasun-lotura egiaztatuko duen familia-liburuaren fotokopia.

  • Izatezko elkartzeen kasuan, Izatezko Elkartzeen Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiriaren fotokopia.

  • Adierazitako edozein ziurtagiririk ezean, kasuistika berezia azalduko duen idatzia aurkeztu beharko da. Berori Bidegi, SAk aztertuko du betiere.

Aurretik adierazitako dokumentazioa honela helaraz dakioke Bidegiri:



  • E-mail bidez: info@bidegi.eus

  • Ohiko posta bidez: Asti auzoa, 631 A-20800 Zarautz

Autobidea profesional gisa erabiliz gero, abiatu 2.0 eduki al dezaket?

Ez. Beharrezkoa da jarduera profesional, enpresarial edo ekonomiko batera atxikia ez dagoen ibilgailu arin baten ohiko erabiltzailea eta jabedun den pertsona fisikoa izatea.

Gipuzkoan erroldatuta ez banago, abiatu 2.0 eduki al dezaket?

Ez. Beharrezkoa da Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea.

Abiatu 2.0 ibilgailu batean baino gehiagotan erabili al dezakegu?

Ez. abiatu 2.0 pertsonala eta besterenezina da, eta ibilgailu bakar bati dago lotuta

Gailu deskontudun bat baino gehiago kontratatu al dezaket

Ez. Bezero bakoitzak gailu bakarra kontrata dezake

Nola aldatu dezaket abiatu 2.0 gailuaren titulartasuna?

Beharrezkoa izango da gailuari baja ematea eta titular berriarentzat beste kontratu bat egitea.

Zer egin behar dut abiatu 2.0 gailuaren banku-kontua aldatzeko?

Aukera ugari dituzu:

- Webgunea: banku-kontuaren aldaketa azkar egin dezakezu, Arlo Pribatuko "abiatu 2.0 Eskaerak" ataleko web-orriaren bidez, erabiltzailearekin eta pasahitza: Ikus xehetasun +: eremu pribaturako sarbidea


Ondoren eskatzen diren datuak info@bidegi.eus posta elektroniko helbidera bidaliz ere burutu dezaketu:

  • -Izen-abizenak
  • -NAN
  • -Gailuaren zenbakia (16 digitu)
  • -Ibilgailua (matrikula, marka modeloa) edota Kontu korronte zenbaki berria (IBAN barne)


BIDEGIko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan ere burutu dezakezu


Aldaketak sisteman erregistratu eta zure abiatu gailua matrikula berrian erabili ahal izateko, 48 ordu behar izango dira web orritik eskaera eginez gero, eta lauzpabost egun baliodun arteko epea gainerako kanaletatik eginez gero.

Zein dira abiaturen onurak?


  • Deskontuak aplikatzea: Gipuzkoako AP-1/AP-8 autobideetan deskontuak egitea ahalbidetzen duen sistema bakarra.

  • Ordainketa-sistema azkarragoa eta arinagoa autobideen erabiltzaileentzat.

  • Faktura sinpleagoa eta argiagoa.

  • Joan-etorriak kreditu bidez ordaintzea, hila amaitu ondorengo karguekin.

  • Bezeroaren eta Bidegiren arteko hurbilagoko zerbitzua.

Ibilgailuz aldatu naiz, eta ibilgailu berriari deskontuak aplikatzea nahi dut. Zer egin behar dut?

Zure gailuari lotutako matrikula-aldaketa bat eskatu behar duzu. Horretarako, hainbat aukera dituzu:

- Webgunea: azkar alda dezakezu matrikula (ibilgailua), web orriaren bidez, Arlo Pribatuko "abiatu 2.0 eskaerak" atalean, erabiltzaile eta pasahitz batekin sartu ondoren: Ikus xehetasun +: eremu pribaturako sarbidea

- Emaila: info@bidegi.eus helbidera mezu bat bidaliz egin dezakezu, datu hauek adieraziz:

    • -Izen-abizenak
    • -NAN/AIZ
    • -Ibilgailu berrien datuak (matrikula, markoa eta eredua)
    • -Gailuaren zenbakia (16 digitu)

- Aurrez aurrekoa: Bidegik Aritzetan duen Bezeroaren Arretarako Bulegora jo dezakezu.

Nola eska dezaket euskarri berri bat?

 Hainbat aukera dituzu egiteko:

  •  -Aurrez aurre: (titulaAurrez aurre (titularraren NANa aurkeztuta) eta Bidegik Aritzetan duen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan jasota, 08: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik ostiralera, lanegunetan. 3€-ko kostua.
  • -Etxera bidaltzea: titular gisa, tudak bidali beharko dituzu info@bidegi.eus helbidera, eskaeraren datuak eta arrazoiak adierazita. Entregatzeko epea astebete ingurukoa da. 3 euroko kostua.

Gailua aldatzeko jakinarazpena iritsi zait. Zer gertatuko da abiatu 2.0 gailua eskatzen ez badut?

Horri lotutako deskontuak eta kenkariak gozatzen jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da abiatu 2.0 berria lortzea.

Zergatik sinatu behar dut kontratu berri bat abiatu 2.0 eduki ahal izateko? Ezetz esan dezaket?

Abiatu zerbitzua emateko kontratuaren baldintzak aldatu ditu Bidegik. Horri lotutako deskontuak eta kenkariak gozatzen jarraitu ahal izateko ezinbestekoa baldintza berriak onartzea.

Nahitaezkoa al da harremanetarako posta elektroniko bat eta telefono bat ematea?

Bai, nahitaezko datuak dira, K/K zk., ibilgailuaren matrikula, NANa edo harremanetarako gainerako datu pertsonalak.
Posta elektronikoa izango da, lehenetsita, Bidegiren eta bere bezeroen arteko komunikazio bidea.
Bezeroak Bidegiri jakinarazi beharko dio gertatzen den unetik bertatik emandako datuen edozein aldaketa.

Berriz ordaindu behar al dut abiatu 2.0 gailua jasotzearen urteko kostua?

Ez. Ez da urteko mantentze-kuota berririk sortzen abiatu 2.0 berria jasotzeagatik. Lehengo abiatu gailuarekin zegoena mantentzen da, bai datari dagokionez, bai urteko 7€ko zenbatekoari dagokionez (BEZa barne).

Badaukat nire abiatu 2.0 gailua. Non entregatu dezaket nire gailu zaharra?

- Bidegik Aritzetan duen Bezeroaren Arretarako Bulegoan, astelehenetik ostiralera, lanegunetan 08: 00-20: 00. Hemen itzulketaren egiaztagiria emango dizugu.
- AP-8 eta AP-1eko Gipuzkoako edozein ordainlekutan. Aipatutako ordainleku horietan ezingo duzu itzulketa-jutifikatzailerik jaso.

Nire abiatu 2.0 gailua eskuratu dut. Zer gertatzen da ez badut nire gailu zaharra itzultzen?

Ezinbestekoa da gailu zaharra entregatzea; izan ere, bestela, 36€-ko kargua aplikatuko da urtero, Bidegiri itzultzen zaion arte.

Badaukat nire abiatu 2.0. 2 gailuetan deskontuak izan ditzaket gailu zaharra entregatu arte?

Ez. Foru Arauak jasotzen du deskontuak izateko eskubidea duen gailu bakarra egon daitekeela.
Beraz, abiatu 2.0 lehen aldiz erabiltzen den une beretik, deskontuak izateko eskubidea duen gailu bakarra izango da, eta aurreko gailua, une horretatik aurrera, deskontuak izateko eskubiderik gabe geratuko da.

Edonork eman al dezake gailu zaharra?

Bai, edonork eman dezake.

Zer aurkeztu behar dut abiatu 2.0 gailu berria jasotzeko?

 Ezinbestekoa da titulartasuna NAN/AIZ bidez egiaztatzea.

Abiatu 2.0 gailu berria beste pertsona batek jaso al dezake?

Bai. Bidegiko Bezeroaren Arretarako Bulegoan jasotzea aukeratu baduzu, jasotzeko baimena (+ deskargatu) eraman beharko duzu, kontratuaren titularrak sinatuta, eta baimendutako pertsonak jatorrizko NANa eta kontratuaren titularraren NANaren fotokopia aurkeztu beharko ditu.
Posta-bulegoan jasotzea aukeratu baduzu, Correos-ek bidalitako mezuari jarraitu beharko diozu. Mezu horretan, zure abiatu 2.0 gailu berria jaso dezakezula adierazten dizute.
Gipuzkoa.net atariaren hasierako orrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua/Servicio Atención al Cliente: GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

(+34) 943 105 106

Bulego Zentralak/Oficinas Centrales: Asti auzoa 631-A 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

(+34) 943 311 301