Euskara | Castellano

ERABILTZAILEARI ARRETA-ZERBITZUA

Estás en:

Ohiko galderak

Zer da BIDEGI?

BIDEGI Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko sozietatea da, 2003 ezkero, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan, AP-1/AP-8 eta AP-1 autobideak eraiki eta mantentzeko eginkizuna duena.


Aurrekoaz gain, N-I errepideko kobrantza-sistema ere ezartzen ari da eta Gipuzkoako biribilgunea deituriko GI-632 errepideko Antzuola-Bergara bide-zatiari dagozkion lanak burutuko ditu.

Zein da Bidegiren egitekoa?

Gure erabiltzaileei ahalmen handiko bide seguruak eta kalitatekoak eskaintzea; era berean, ingurumena errespetatzen dutenak.

Zer egiten da ordaintzen dugun kanonarekin?

Ahalmen handiko bideak lortzeak, ahalik eta segurtasun handiena lortuta, kostu handia dakar berekin. Kostu hori ez da zergen bidez ordaintzen, erabiltzaileek azpiegitura erabiltzeagatik ordaintzen dutenarekin baizik.

Zergatik dira seguruagoak autobideak?

Bidearen trazadura-kalitateak eta etengabeko zaintzak ziurtatu egiten dute ezbehar indize txikiagoa. Horri esker, bide horiek dira igarotzeko seguruenak.

Egia al da autobidetik joanda erregaia aurrezten dudala?

Bai. Autobidearen trazadura dela-eta, ez dago bat-batean azeleratu eta balaztatu beharrik. Horregatik, ibilgailuak abiadura iraunkorrari euts diezaioke. Hala, erregai-kontsumoa murrizten dugu eta ibilgailuak errendimendu handiagoa du, motorraren higadura gutxiagotzen baitugu.

Zein ordainbide dauzkat?

Kanona kobratzeko gure geltokietan, azpiegiturak erabiltzearen ondoriozko kanona eskudirutan ordain dezakezu, kreditu edo zordunketa txartelen bidez, Vía-T teleordainketako gailuaren bitartez eta abiatu izeneko BIDEGIk ematen duen gailuaren bidez.

Abiatu edo ViaT gailuekin ordaintzea daukat autobide guztietan?

Espainiako Estatuko sarea, Portugaleko “Vía Verde” zein Frantziako A-63 eta A-64 autobideetan abiatu eta ViaT gailuekin ordain daiteke.


+Info

Zer da faktura elektronikoa eta zein onura dauzka?

Gure bezeroentzat eskuragarri jartzen dugun zerbitzua da, onura horiek erabilgarri dauden bezain laster lortzeko/deskargatzeko, modu seguruan, arin eta ingurumen-iraunkortasuna zainduta.

Nola har dezaket alta fakturazio elektronikoko zerbitzuan?

Gure web-atariko fakturazio elektronikoa atalean sartuta. Horretarako, aurretiaz, erregistratuta egon behar duzu.

Zenbatean behin sortzen dira fakturak?

Fakturak hilero sortzen dira, eta gure webean daude eskuragarri.

Zer da lizitazio bat?

Obra bat edo zerbitzu bat esleitzeko sistema da. Jendaurrekoa izan ohi da.

Zer da kontratugilearen profila?

Kontratugilearen profila erakunde lizitatzaileak daukan web-orriaren eremu bat da. Bertan, administrazio-kontratazioari buruzko informazioa argitaratzen da (besteak beste: kontratazioa arautu behar duten lizitazio-iragarkiak, esleipenak eta agiriak).

Nola sar naiteke lizitazioetara?

Gure webean www.bidegi.eus informazio eguneratua aurki dezakezu Bidegiren obra-deialdien, horniduren eta zerbitzuen inguruan. Horietako edozeini buruzko informazioa zabaltzeko, nahikoa duzu lupan sakatzea. Horren bidez, deialdi edo esleipen bakoitzaren inguruko informazioa lortuko duzu.

Erregistratuta egon behar al dut lizitazioetara sartzeko?

Bai. Lehiaketa/lizitazio bati buruzko dokumentazioa deskargatzeko, beharrezkoa da gure web orrian www.bidegi.eus erregistratuta egotea horren erabiltzaile gisa. Zerbitzu horretan, aukera izango duzu gure informazioa arin eta seguru eskuratzeko.

BIDEGIk administrazioko dokumentazioa konpultsa al dezake?

Ez. BIDEGIk ez du administrazioko dokumentaziorik konpultsatuko. Jatorrizkoa ez den dokumentazioaren kasuetan, beharrezkoa izango da berori Notario aurrean nahiz dagokion Udalaren edo Autonomia-erkidegoaren aurrean edota hura ematen duen erakundeak konpultsatzea. (Adibidez: Zerga Agentzia, Polizia Zuzendaritza Nagusia, etab.).

Zer egin behar dut istripu, matxura edo ezbeharrik izanez gero?

Deitu larrialdietako 112 telefonora eta, BIDEGIk urtearen 365 egunetako 24 orduetan dituen kontrol-zentroekin koordinatuta, berehala erantzungo dizugu.

Nola jardun behar dut istripu, matxura edo ezbeharrik izanez gero?

Zure segurtasuna eta gainerako erabiltzaileena da lehentasuna. Saiatu lasai egoten eta, ahal baduzu, gelditu ibilgailua eskuineko bazterbidean.


Jantzi ezazu ibilgailuan nahitaez eraman behar duzun txaleko islatzailea.
Bidaiari gehiago baldin badaude, ibilgailutik irtenarazi gidariaren aldetik eta jarrarazi uhinbikoaren atzean.


Saiatu larrialdi zerbitzuei ahalik eta lasaien eta argien non eta zein egoeratan zauden azaltzen (gainerako bidaiariei dagokienez ere, bakarrik ez bazoaz).

Beharrezkoa al da BIDEGIren baimena izatea lanak egiteko?

Bai. Gure erabiltzaileen eta autobideko langileen segurtasuna zaintzeko, beharrezkoa da aurretiaz Bidegiren baimena izatea gure azpiegituretara sartzeko.

Nola egin dezaket eskabidea BIDEGIk kudeatzen dituen autobideetan lanak egiteko?

Gure webean www.bidegi.eus sartuta, arin eta azkar egin dezakezu kudeaketa.

Zer da garraio berezia?

Garraio berezitzat hartzen dugu, ibilgailuak, ondorengo neurriak gainditzen dituenean:



  • Luzera: + 19 m

  • Zabalera: + 2,55 m

  • Altuera: + 4,00 m

  • Pisua: + 40 tn

Zein izapide egin behar da ibilgailuak dimentsio horiek gainditzen dituenean?

Hori gertatzen denean, beharrezkoa da BIDEGIri baimen berezia eskatzea azpiegituran zehar zirkulatzeko, bide-segurtasunerako arriskuak, azpiegiturarentzat beretzat okerrak nahiz gainerako erabiltzaileentzat kalteak saihestearren.

Nola egin dezaket eskabidea garraio berezi bat igaro ahal izateko?

Gure webean www.bidegi.eus sartuta, arin eta azkar egin dezakezu kudeaketa.

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01