Euskara | Castellano

Pribatutasun-portala

Estás en:

itzuli

 

BIDEGI

DATU PERTSONALEN BABESAREN INGURUKO INFORMAZIO-POLITIKA  

BIDE-AZPIEGITURAK ERABILTZEN DITUZTEN PERTSONEN KUDEAKETA 

  

DATU PERTSONALEN INGURUKO INFORMAZIO-POLITIKA: BIDE AZPIEGITUREN ERABILTZAILEAK

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS S.A., BIDEGI

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua 1973 liburukia, 215 folioa, SS-21021 orria, 0 Liburuko lehenengo inskripzioa.

CIF A20783023

Posta helbidea: Asti Auzoa 631, Eraikina A 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu-datuak: dbo@bidegi.eus

                                                                                      

Helburua

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

BIDEGIk erraztutako datuak bere eskumeneko bide-azpiegituren erabilpena eta erlazionatutako zerbitzuak kudeatzeko erabiltzen ditu, hala nola, ordainketa deribatuak eta erabilitako ordainketa bideak, trafikoaren egoeraren zainketa, emergentzia egoeretako kontrola eta instalazioetako segurtasuna.

 

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Datuen tratamendua egiteko oinarri juridikoa,  interes publikoaren izenean eta esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun  bat betetzea da. Oinarri hau, DBEOren 6.1.e) artikuluan ezarritakoaren arabera, abenduaren 26ko 17/1990 Foru Arauan eta  Diputatuen Kongresuko uztailaren 16ko 43/2002 Dekretu Foralean mamitzen da, Bidegi merkataritza-entitate anonimoa sortzeari buruzkoa "Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia- Agencia Gipuzcoana de Infraestructuras, S.A."

Hartzaileak

Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?

Jasotako datu pertsonalak ez dira hirugarrenei lagatuko salbu eta arauak eskatzen dituen kasuetan, hala nola, erakundeari galdatutako betebeharrak betetzeko, baita zerbitzuari euskarri ematen dioten kanpoko hornitzaileei.

Kontserbazioa

Zenbat denboraz kontserbatzen ditugu zure datuak?

Ø Jasotako datu pertsonalak BIDEGIk emandako zerbitzuak iraun bitartean eta zerbitzua amaitu eta hurrengo 6 urteetan gordeko dira kontabilitate eta kontrol fiskal eta kontablearen ondorioz.

Ø Trafikoaren egoera eta instalazioen segurtasunari buruzko datu pertsonalak gehienez hilabete batez gordeko dira, salbu eta agintaritza polizialak edo/eta judizialak eskaera justifikatua egiten duten egoeran.

 

Eskubideak

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak errazten dizkiguzunean?

Ø  Edozein pertsonak eskubidea dauka BIDEGIk bere datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez inguruko informazioa jasotzeko.

Ø Interesdunek haien datuak irispidean izateko, datu zehazgabeak zuzentzeko edo, ezerezteko eskubidea izango dute, besteak beste datuak beharrezkoak ez direnean jaso ziren helbururako.  

Ø Egoera zehatzetan, interesdunek tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, kasu horretan, erreklamazioak egin edo defendatzeko soilik kontserbatuko ditugu.

Ø Egoera zehatzetan, eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoien ondorioz, interesdunak haien datuen tratamenduaren aurka egin dezakete. Kasu horretan, BIDEGIk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta legezko arrazoiak daudenean edo erreklamazio posibleak egin edo defendatzea beharrezkoa denean.  

Ø Interesdunek datuak transferitzea eskatu ahal diote BIDEGIri emandako datuak formatu egituratuan lortzeko, erabilpen komun eta irakurketa mekanikoarekin, euren kabuz deskargatzeko edo BIDEGIk beste entitate bati transmititzeko.

Ø Interesdunak bere eskubideak dbo@bidegi.eus helbidera email bat bidaliz egikaritu ahalko ditu.

Ø Datuak Babesteko Bulego eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkez dezakezu, bereziki ez duzunean eskubideak asetzea lortu, bulego horren posta helbide edo helbide elektronikoaren bidez.

 

SEGURTASUNA

 

Ø Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolatzaileen menpe, aldatzea, galtzea, baimenik gabeko tratamendu edo irispidean izatea saihesteko.

 

 

 

Gipuzkoa.net atariaren hasierako orrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua/Servicio Atención al Cliente: GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

(+34) 943 105 106

Bulego Zentralak/Oficinas Centrales: Asti auzoa 631-A 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

(+34) 943 311 301