Euskara | Castellano

Pribatutasun-politika

Estás en:

PRIBATUTASUN POLITIKA

1. ENPRESAREN IZENA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa) 10. artikulua betetzeko, ondoren datu hauek islatuko ditugu:
http://www.bidegi.eus web-domeinuaren enpresa titularra BIDEGI SA BIDEGI GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA-AGENCIA GUIPUZCOANA DE INFRAESTRUCTURAS SA da. Helbidea: Asti auzoa 631, A eraikina, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) eta IFK: A20783023. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 1973 liburukia, 215 folioa, SS-21021 orria, 0 liburuko 1. inskripzioa

2. ERABILTZAILEAK

Atari honetan sartzeak eta/edo berau erabiltzeak ERABILTZAILE egiten zaitu. Erabiltzaileak onartu egiten ditu, sarrera eta/edo erabilera horretaz geroztik, hemen islatuta dauden “Atariaren erabilera” atalean bildutako erabilera-baldintzak. Baldintza horiek aplikatzekoak izango dira, hala badagokio nahitaez betetzekoak diren kontratazio-baldintza orokorrak gorabehera.

3. DATU PERTSONALAK BABESTEKO INFORMAZIO POLITIKA

Webgune honen ondorio diren fitxategi automatizatuen titular arduradun den aldetik, BIDEGIk izaera pertsonaleko datuak babesteko eta tratatzeko politika jakitera ematen die bere web-orriaren bisitatzaileei eta erabiltzaileei. Politika hori aplikagarria izango da haiek www.bidegi.eus webgunean izaera pertsonaleko datuak biltzen dituen inprimakiren bat betetzea erabakitzen badute, eta datu pertsonalak babesteko araudiak xedatutako eginbideak beteko direla bermatuko zaie.

Gure webgunearen erabiltzaileengandik bildutako datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatutako “erabiltzaileak” izeneko fitxategian jasoko dira. BIDEGI (goian adierazitako IFK eta helbidea dituena) da fitxategi horren tratamenduaren arduraduna. Kasu bakoitzean adierazten den xederako beharrezkoak eta bidezkoak diren datuak eta gehiegizkoak ez direnak besterik ez dira bilduko, horiek gabe ezin izango baita eskaini erabiltzaileek eskatutako zerbitzua.

BIDEGI SAk behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera kontuan izanik, datuak babesteko araudiak ezarritakoaren arabera.

4. ESKUBIDEAK

Erabiltzaileek ezagututa dituzte beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak (EZEA eskubideak), eta horiek egikaritzeko aukera izango dute.

Eskubide horiek egikaritu nahi izanez gero, idatziz egin daiteke, gutun arrunta igorrita posta bidez BIDEGIren helbidera (Asti auzoa 631, 20800 Zarautz, Gipuzkoa), edo mezu elektroniko bat bidalita arko@bidegi.eus helbide elektronikora. Gutunarekin batera nortasunaren egiaztagiriaren kopia bat bidali beharko da

Hurrengo lotura aplikazio inprimakiak, hala nola eskubide dauka. DESKARGATU

5. BORONDATEZKOTASUNA

BIDEGI SAk orriaren erabiltzaileei jakinarazten die web-orrian eskainitako zerbitzuetan eta/edo edukietan sartzeko eta erregistratzeko inprimakietan eskatzen zaizkien izaera pertsonaleko datuak borondatez ala nahitaez eman behar diren.

Horretarako, erabiltzaileak izaera pertsonaleko datuak biltzeko inprimaki bat erabiltzen duen bakoitzean, BIDEGI SAk jakinaraziko dio bere datuen tratamenduaren baldintza partikular jakin batzuk daudela, eta beste hainbat informazio emango dio: datu pertsonalen fitxategiaren izena, datu horien tratamenduaren ardura duen erakundearen helbidea, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak egikaritzeko aukera, tratamenduaren xedea eta, hala badagokio, hirugarrenentzako datu-komunikazioak.

BIDEGI SAk jakinarazten du, halaber, uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa) betetzeko, erabiltzailearen baimena eskatzen duela haren helbide elektronikoa erakundearen jardueraren merkataritza-, sustapen- edo dibulgazio-xedeetarako tratatzeko, horretarako hainbat bide erabilita: posta elektronikoa, faxa, SMS, MMS edo bat-bateko mezularitza, komunitate sozialak edo erakundeak eskainitako produktu edo zerbitzuekin erlazionatutako merkataritza- edo dibulgazio-komunikazioa egitea ahalbidetzen duen oraingo edo etorkizuneko beste edozein bitarteko elektroniko edo fisiko.

6. DATUAK LAGATZEA

Gure webgunearen erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonalak funtzio legitimoekin zuzenean erlazionatutako erakundearen xedeak betetzeko besterik ez zaizkie lagako hirugarrenei, eta, zehazki, datu pertsonalak biltzeko inprimaki bakoitzean berariaz adieraziko diren BIDEGI SArekin erlazionatutako erakundeei.

7. ALDIAN BEHIN EGUNERATZEA

BIDEGI SAk aldatu egin dezake Pribatutasun Politika hau legegintzako eskakizunen arabera edo arauak betetzeko, politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo beste edozein erakundek emandako jarraibideetara egokitzeko xedez. Hori dela-eta, aldian behin bisitatzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.

8. DATUEN EGIAZKOTASUNA

Erabiltzaileek, edozein kasutan, emandako datuen egiazkotasunaz erantzungo dute eta BIDEGI SAri datu horietan egiten den edozein aldaketa jakinaraztearen erantzule izango dira. Erakundeak ez du arlo horretan inongo erantzukizunik izango.

9. ADINGABEAK

Orri hau ez zaie adingabeei zuzentzen.

Dena den, gure webgunearen erabiltzaileek 14 urte baino gutxiago badituzte, beren datuen tratamendua onartzeko gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien idatzizko baimena aurkeztu beharko diote BIDEGI SAri.

Beraz, 14 urte edo gutxiago badituzu, guraso edo tutoreren baten baimen sinatua beharko dugu webgunearen edozein eduki edo zerbitzutan inskribatzeko.

Gipuzkoa.net atariaren hasierako horrialdea. Leiho berri batean irekitzen da.

© 2016 Gipuzkoako Foru Aldundia

Asti Auzoa nº 631 (38. irteera-Salida nº 38) 20800 Zarautz

Administrazioko Tel.: 943 31 13 01